2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN-AMESKOAKO
GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2014ko aurrekontua. Hasierako onespena
Antzin-Ameskoako Gizarte Zerbizuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2014ko maiatzaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi du 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuarekin bat, herritar eta interesdun guztiei jakinarazten zaie espedientea jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.
Antzinen, 2014ko ekainaren 2an.–Mankomunitateko burua, Mariano Izcue Ros.
Iragarkiaren kodea: L1407971