112. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Taxoareko Osasuna kirol hiriaren sektoreko P-4B lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Arangurengo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko maiatzaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Osasuna kirol hiriaren sektoreko P-4B lurzatiaren xehetasun azterlana, Transportes Lizarraldea, S.L.k sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 46. artikuluan ezarria beterik; espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Mutiloan, 2014ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1407996