2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Aldaketa aurrekontuetan. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2014ko apirilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen, erregelamenduzko quoruma zuela, Udalaren 2014ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 01/2014 espedientea. Kreditu transferentzia bat da.
Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2014ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.
Hamabortz egun balioduneko epea iragan eta inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.
01/2014 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:
Kreditu transferentziaren espedientea:
1. Gastu goitituak:
0.1210.4.–Erdialdeko Garapen Partzuergoaren transferentziak: 10.000,00 euro.
Guztira: 10.000,0 euro.
Espedientearen finantzaketa:
2. Gastuak beheititzea.
0.7711.2.–Turismoa eta merkataritza sustatzeko plana: 10.000,00 euro.
Guztira: 10.000,00 euro.
Administrazio egintza honek administrazio bidea bukatzen du, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo dagokion eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.
Bidezko jotzen den bertze edozein errekurtso aurkezten ahal da.
Tafallan, 2014ko ekainaren 3an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L1408108