2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
UPOko 16. sektoreko UE 2 unitatearen gaineko kudeaketako hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko maiatzaren 30ean egin bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:
“1.–Behin betiko onestea San Adriángo UPOko 16. sektoreko 2. exekuzio unitatearen gaineko kudeaketako hirigintza hitzarmena. Xedea du dagokion hirigintza aprobetxamendua San Adriángo Udalari lagatzeko legezko betebeharra betetzea, ordezko eskudirua ordaindurik.
2.–Adieraztea ezen, UPOko 16. sektoreko UE 2 unitatea borondatez zatitzeko proiektua behin betiko onetsi aitzin, hura baita hitzarmenaren esparrua, aipatu zenbatekoa ordaindu behar duela hitzarmenaren esparruko borondatezko birzatiketa batzordeak.
3.–Erabaki hau Udal Kontu-hartzailetzara igortzea, eta adieraztea ezen, LAHFLaren 224. artikuluan xedatuarekin bat, hitzarmenean ezarritako zenbatekoa, eskudirutan, bertzerik gabe sartuko dela Udalak lurzoruan duen jabarian.
4.–Erabakia borondatezko birzatiketa batzordeko buruari jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.
5.–Behin betiko onespenaren erabaki honen iragarkia igortzea, argitara dadin Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, behar diren ondorioetarako.
San Adrianen, 2014ko ekainaren 3an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1408100