2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Diru-laguntza ematea España con Acnur Elkartea GKEri
Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzi Delegatuak honako ebazpen hau eman zuen 2014ko maiatzaren 7an:
RBI 07-MAY-14 (3/BI).
“Ikusirik espedientean jasotako agiriak, honako hau,
EBATZI DUT:
1. 1.200 euroko diru-laguntza ematea ‘España con Acnur Elkartea GKEri’ Haien zapatak jantzi kanpaina: informazio- eta argazki-panelen erakusketa proiekturako, 2014. urtean unean uneko sentsibilizazio- eta hezkuntza-jarduketak gauzatzeko diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdi publikoaren barruan.
2. Gastua xedatu eta ordaintzeko betebeharra aitortzea, 2014ko aurrekontuko 70/46200/482090 kontu-sailaren kargura, 1.200 euroko zenbatekoarekin, ‘España con Acnur Elkartea GKEren’ alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.”
Iruñean, 2014ko maiatzaren 7an.–Zinegotzi Delegatua, Ana Lezcano Galar.
Iragarkiaren kodea: L1407991