2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Diru-laguntza ematea IPES Elkartea GKEri
Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzi Delegatuak honako ebazpen hau eman zuen 2014ko apirilaren 28an:
RBI 28-ABR-14 (5/BI).
“Ikusirik espedientean jasotako agiriak, honako hau,
EBATZI DUT:
1. 1.200 euroko diru-laguntza ematea Ipes Elkartea GKEri (Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea) Emakume indigenak eta eskubideak Kolonbian: Guajirako esperientziak proiekturako, 2014. urtean unean uneko sentsibilizazio- eta hezkuntza-jarduketak gauzatzeko diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdi publikoaren barruan.
2. Gastua xedatu eta ordaintzeko betebeharra aitortzea, 2014ko aurrekontuko 70/46200/482090 kontu-sailaren kargura, 1.200 euroko zenbatekoarekin, Ipes Elkartea GKEren alde (Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea), lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.”
Iruñean, 2014ko apirilaren 28an.–Zinegotzi Delegatua, Ana Lezcano Galar.
Iragarkiaren kodea: L1407990