112. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aisialdiko biltokiak arautzen dituen udal ordenantza. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2014ko maiatzaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Aisialdiko biltokiak arautzen dituen udal ordenantzaren zenbait artikuluren aldaketa, araudi berrira egokitu beharrez, eta orobat onetsi diru-laguntza bat sartzea egokitzeko obrak egiteagatik. 2005APOR0001 espedientea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, indarra duen legeria beterik.

Egoki juzgatzen diren kexa edo alegazioak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, jendea hartzeko ohiko orduetan betiere. Inork batere aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat joko da besterik gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Uharten, 2014ko ekainaren 2an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1407966