112. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa Terrazen gaineko udal ordenantzan.
Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2014ko maiatzaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari zein merkataritzari loturiko bertzelako elementuak paratzea arautzen duen ordenantzaren 3, 5, 7 eta 9. artikuluen aldaketa, araudi berrira egokitu beharrez. 2011APOR0004 espedientea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, indarra duen legeria beterik.

Egoki juzgatzen diren kexa edo alegazioak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, jendea hartzeko ohiko orduetan betiere. Inork batere aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat joko da besterik gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Uharten, 2014ko ekainaren 2an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1407965