112. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

12, 13, 14, 15, 16 eta 17. aldaketak 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2014ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren aldaketak 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:

–Aurrekontuko 12/2014 aldaketa: kreditu berezia da, eta haren zenbateko osoa, berriz, 20.000 euro.

–Aurrekontuko 13/2014 aldaketa: kreditu berezia da, eta haren zenbateko osoa, berriz, 13.000 euro.

–Aurrekontuko 14/2014 aldaketa: kreditu berezia da, bertze kontu-sail batzuk kenduz edo beheitituz, eta haren zenbateko osoa, berriz, 7.000 euro.

–Aurrekontuko 15/2014 aldaketa: kreditu-gehikuntza da, eta haren zenbateko osoa, berriz, 23.000 euro.

–Aurrekontuko 16/2014 aldaketa: kreditu-gehikuntza da, eta haren zenbateko osoa, berriz, 10.000 euro.

–Aurrekontuko 17/2014 aldaketa: kreditu berezia da, eta haren zenbateko osoa, berriz, 12.000 euro.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Faltzesen, 2014ko maiatzaren 30ean.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1407997