112. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2014ko maiatzaren 8ko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen aurrekontuan aldaketa egiteko erabakia, eta 2014ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia: 16.000,00 euro.

Kreditu gehikuntza: 88.600,00 euro.

FINANTZAKETA:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 104.600,00 euro.

Sarrigurenen, 2014ko ekainaren 3an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1408104