112. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUN

Musikako irakasle izateko bi lanpostu betetzeko deialdiaren deuseztapena

Aditzera ematen da Alkatetzaren ekainaren 2ko 123/2014 Ebazpenaren bidez erabaki hauek hartu direla:

1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak egindako errekerimendua betetzea eta, beraz, bertan behera uztea udal honetako Musikako irakasle izateko bi lanpostu betetzeko deialdia. Hura 2014ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ean.

2. Ebazpen hau Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura igortzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Irurtzunen, 2014ko ekainaren 3an.–Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L1408089