112. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

188/2014 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Lanbide Heziketako teknikariaren titulua lortzeko probetarako 2014ko deialdia egiten duena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak (hemendik aurrera HLE), bere 69.4 artikuluan, hezkuntza administrazioei eskumena ematen die Lanbide Heziketako tituluak eskuratzeko probak aldian-aldian antolatzeko, baldin eta frogatzen badute 40. artikuluan ezarritako helburuak bete dituztela.

Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak, bere 8. artikuluan, ezartzen du Lanbide Heziketako tituluak ofizialak eta baliogarriak izanen direla Espainia osoan, eta kasuan kasuko kualifikazioak frogatzen dizkietela haiek eskuratu dituztenei.

Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuak, bere 36. artikuluan, xedatzen du hezkuntza administrazioei dagokiela proba horiek aldian-aldian antolatzea, eta, beren eskumenen esparruan, horien deialdia egitea gutxienez urtean behin, eta, orobat, zehaztea zein diren proba horien prestakuntza zikloen lanbide moduluak, noiz den matrikulazio epea, zein egunetan eta zein ikastetxe publikotan eginen diren eta zein izanen diren horien edukiei buruzko curriculumak. Era berean, 37. artikuluan zehazten du zein diren adinari buruzko baldintzak eta sartzeko baldintzak haietan parte hartzeko.

Maiatzaren 25eko 836/2012 Errege Dekretuak ezarri zituen errepideko osasun garraiorako ibilgailuen ezaugarri teknikoak, osasun ekipamendua eta langileak. Errege dekretu horren 4. artikuluak xedatzen duenez, osasun garraioko zerbitzuko langileek frogatu behar dute, besteak beste, Osasun Larrialdietako teknikariaren titulua daukatela.

Gizarte Politikaren, Familien eta Mendekotasunerako eta Ezgaitasunerako Laguntzaren Estatuko Idazkaritzaren 2008ko abenduaren 2ko Ebazpenak argitaratu zuen Mendekotasuna dutenen Autonomiarako eta Arretarako Sistemaren Lurralde Kontseiluak Autonomiarako eta mendetasunaren arretarako sistemako zentroen eta zerbitzuen kalitatea bermatzeko akreditazio irizpide amankomunei buruz hartutako erabakia. Ebazpen horrek ezartzen du ezen, 2015erako, zaindariaren, gerokultorearen, laguntzaile pertsonalaren eta etxez etxeko laguntzailearen lanbide kategoriako langileen %100ek frogatu beharko dutela kasuan kasuko mendekotasunaren arloko lanbide kualifikazioa. Horien artean, mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikariaren titulua dago.

Hainbat eta hainbat langilek, Nafarroako enpresa, instituzio eta elkarteetan, mendekotasunaren arloan eta osasun larrialdietakoan, falta dute beren lanbide kualifikazioaren akreditazioa. Hori dela eta, mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikariaren titulua eta osasun larrialdietako teknikariaren titulua eskuratzeko proben deialdia Hezkuntza Departamentuaren beste ekarpen bat da langile horien kualifikazioei dagokien akreditazio ofiziala emateko.

Ikusita Lanbide Heziketaren Zerbitzuak Lanbide Heziketako teknikariaren tituluak eskuratzeko sarrera proben deialdiaren alde emandako txostena, 2013-2014 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, bai eta, oro har, sarrera probak garatzeko arauak ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lanbide Heziketako teknikariaren titulua eskuratzeko 2014ko proben deialdia egitea.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Eskolatze Bulegora eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 12an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

1. ERANSKINA

Oinarriak

1.–Xedea.

1.1. Ebazpen honen xedea da ondotik zehazten diren teknikariaren tituluak eskuratzeko proben deialdia egitea:

a) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikaria: 120 lanpostu lanbide modulu bakoitzeko.

b) Osasun larrialdietako teknikaria: 60 lanpostu lanbide modulu bakoitzeko.

1.2. Aipatutako tituluen moduluak, ebazpen honen xedekoak baitira, baita probak egiteko ikastetxeak ere, 2. eranskinean zehazten dira.

2.–Teknikari tituluak lortzeko proben izaera modularra.

2.1. Tituluak lortzeko probak deialdi honen xedeko modulu bakoitzerako antolatuko dira (2. eranskinean zehazten dira).

2.2. Nafarroako Foru Komunitatean deialdiko titulu bakoitzerako ezarritako curriculumari buruzkoak izanen dira proben edukiak. Deialdiko prestakuntza ziklo bakoitzeko moduluen zerrenda osoa eta arau aipamena probetako ikastetxeetan eta Hezkuntza Departamentuko web orrian kontsulta daitezke (www.educacion.navarra.es).

2.3. Lanbide moduluen arabera eginen da ebaluazioa.

3.–Prozeduren bateraezintasuna.

3.1. Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 37.4 artikuluak ezartzen duen bezala, ikasle bat ezin da matrikulaturik egon ikasturte batean lanbide modulu berean autonomia erkidego batean baino gehiagotan, eta, halaber, ezin da batera matrikulaturik egon lanbide modulu baten presentziazko eta urrutiko modalitateetan.

Bestalde, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Lanbide Heziketaren kasuan kasuko tituluaren baliokidetzat jotzen den Lanbide Heziketako titulua dutenak ere ezin izanen dira matrikulatu proba horietan.

Halaber, modalitate honetan zer modulutan egina duen matrikula, haiei dago(z)kien gaitasun-atale(ta)ko lanbide gaitasunak ebaluatu eta frogatzeko prozedura batean 2013-14 eta 2014-15 ikasturteetan parte hartzearekin bateraezina izanen da ebazpen honetan araututako proben matrikula, 3. eranskinean ezarritakoaren arabera.

3.2. Ebazpen honetan teknikariaren titulua eskuratzeko araututako probetan matrikulatzeak eta, aldi berean, 3. oinarrian aipatutako kasuetan matrikulatzeak edo parte hartzeak ekarriko du ofizioz deuseztatzea dagokion moduluko matrikula.

4.– Izena emateko baldintzak.

4.1. Ebazpen honen deialdiko probetan izena emateko, ondoko baldintza hauek bete behar dira:

a) 18 urte beterik izatea edo proba egiten den urtean betetzea.

b) Ondotik zehazten diren titulazio edo prestakuntza horietako bat izatea:

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo maila goragoko hezkuntzako titulazioa izatea.

–Teknikari titulua izatea.

–Teknikari laguntzailearen titulua izatea.

–Goi mailako batxiler titulua izatea.

–Gainditurik izatea erdiko mailako prestakuntza zikloetara sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroa, ikastetxe publikoetan edo hezkuntza arloko administrazioak baimendutako pribatuetan.

–Gainditurik izatea Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehenengo bi kurtsoak, gehienez ere bi ikasgai edukita gainditzeko.

–Erdi Mailako Irakaskuntzaren Erreforma Esperimentaleko lehen zikloko 2. maila gainditua izatea.

–Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen ikasketetan 1963ko Planeko hirugarren maila edo esperimentaleko guztiendako ikasgaietako bigarrena gainditua izatea.

–Gaindituak izatea ondorio akademikoetarako aurreko horietakoren baten baliokide diren beste ikasketa batzuk edo prestakuntza ikasketa batzuk.

–Gainditua izatea erdi mailako edo goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba.

–Gainditua izatea 25 urtetik gorakoentzako unibertsitateko sarrera-proba.

4.2. Baldintza horietako bat ez betetzeak, edota aurreko oinarrian zehaztutako bateraezintasun egoerek ere, ekarriko dute proben deialdiko matrikula eta haietan eskura litezkeen emaitza akademikoak deuseztatzea.

5.–Inskripzio eskaerak.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea 2014ko irailaren 24tik 30era izanen da.

5.2. Teknikariaren titulua eskuratzeko probetan parte hartzeko eskatzen dutenek eskaera bakarra aurkeztuko dute, 4. eranskinaren araberakoa, 2. eranskinean prestakuntza ziklo bakoitzerako zehazten den ikastetxean. Bertan adieraziko dute zer modulutarako eskatzen den inskripzioa.

Eskaeraren eredua Hezkuntza Departamentuaren web orrian egonen da: www.educacion.navarra.es. Pertsona batek eskaera bat baino gehiago aurkezten badu, haietako bat ere ez da kontuan hartuko, eta hura prozesutik kanpo geldituko da.

5.3. Ez da baliokidetzen ahal diren moduluen inskripzioa eskatu behar. Ondoko kasu hauek dira, 5. eranskinean zehaztu bezala:

a) Prestakuntza zikloetako lanbide moduluak gaitasun unitateak frogatuz baliozkotzea.

b) Lanerako prestakuntza eta orientabideak modulua baliozkotzea.

c) HLOko prestakuntza zikloetako lanbide moduluak baliozkotzea LOGSEko zikloetako zenbait lanbide modulu gainditu direla frogatuz (HLOko IV. eranskinean sartuta daude).

d) Enpresa eta ekimen sortzailea modulua baliozkotzea.

e) 5. eranskinean baliozkotzeko aurreikusten diren beste kasu batzuk.

Onartua izanez gero, matrikula egitean eskatuko dira kasuan kasuko baliozkotzeak, 10. oinarrian zehazten den prozeduraren bidez.

5.4. Izena emateko eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

b) Titulazio edo prestakuntza akademikoa frogatzen duen egiaztagiriaren fotokopia.

c) Ikasketa espedientearen fotokopia.

d) Hala balegokio, laneko esperientzia frogatzea, ondoko agiri hauek aurkeztuta:

d.1) Soldatapeko langileen eta langile autonomoen edo bere kontura ari direnen kasuan.

–Lan esperientzia hartu duten enpresaren edo erakundearen ziurtagiria, datu hauek berariaz adierazita: kontratuaren iraupena, egindako jarduera eta zenbat denbora egin duen lan horretan. Bere kontura ari diren langileen kasuan, tributupekoen zentsuan izena emanak daudela frogatzea, urtebeteko antzinatasunarekin gutxienez, eta jarduera adierazgarrienei buruz interesdunak egindako aitorpena.

–Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria, non enpresa, lanbide kategoria, kotizazio taldea eta kontratazioaldia, edo, betiere, Langile Autonomoen Araubide Bereziko kotizazioaldia adieraziko baitira edo, bestela, zuzenbidearen araberakoa den beste edozein frogabide.

d.2) Boluntario gisa, bekadun gisa edo antzeko modu batean jardun dutenek:

–Zerbitzuak zer erakundetan eman diren, hark emandako ziurtagiria, berariaz adierazita honakoak, urte natural bakoitzerako zerrendatuak: betetako jarduerak eta eginkizunak, zer urtetan bete diren eta horietan emandako orduen kopuru zehatza.

6.–Onartzeko irizpideak.

6.1. Erdiko mailako prestakuntza ziklo horietako moduluren batean izena ematea eskatzen duten ikasleen lehentasunezko zerrenda ondoko irizpide hauei jarraituz eginen da:

1. Nafarroako enpresa, elkarte edo instituzioetan gutxienez urte batean lanaldi osoan izandako laneko esperientzia frogatzen dutenak, kasuan kasuko prestakuntza zikloarekin ikustekoa badu, eta Lantokiko prestakuntza izeneko modulua egitetik salbuesten ahal duena.

2. Nafarroako enpresa, elkarte edo instituzioetan urte batetik behera lanaldi osoan izandako laneko esperientzia frogatzen dutenak, kasuan kasuko prestakuntza zikloarekin ikustekoa badu.

3. Beste autonomia erkidegoetako enpresa, elkarte edo instituzioetan gutxienez urte batean lanaldi osoan izandako laneko esperientzia frogatzen dutenak, kasuan kasuko prestakuntza zikloarekin ikustekoa badu, eta Lantokiko prestakuntza izeneko modulua egitetik salbuesten ahal duena.

4. Beste autonomia erkidegoetako enpresa, elkarte edo instituzioetan urte batetik behera lanaldi osoan izandako laneko esperientzia frogatzen dutenak, kasuan kasuko prestakuntza zikloarekin ikustekoa badu.

5. Kasuan kasuko prestakuntza zikloarekin ikustekoa duen laneko esperientziarik frogatzen ez dutenak.

Ikaspostuak esleitzeko, honela ordenatuko dira sortzen diren bost taldeak:

Lehena.–Lan esperientzia, handienetik txikienera.

Bigarrena.–Ikasketa espedientearen batez besteko nota, handienetik txikienera. Batez besteko nota kalkulaturik ez duten ikasleak, nor bere taldeko azken tokira pasatuko dira.

Berdinketa izanez gero, jendaurreko zozketa eginen da.

7.–Onartua izateko ezarritako prozedura.

7.1. Onartutakoen behin-behineko zerrenda 2014ko urriaren 17an argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren atarian, Hezkuntza Departamentuko web orrian (www.educacion.navarra.es), bai eta jendaurrean jarriko ere kasuan kasuko ikastetxeko iragarki oholean.

7.2. Erreklamazioak aurkezteko epea zerrenda argitaratu eta hiru egun baliodun iraganik amaituko da; epe horretan ez da dokumentazio berririk aurkezterik izanen.

Epea amaituta eta alegazioak aztertu eta baloratu ondoren, lehen aipatutako horietan beretan emanen da argitara onartutakoen behin betiko zerrenda.

7.3. Eskatutako lanbide moduluren batean onartu ez diren lehendabiziko hogei eskatzaileak itxaron zerrendan geldituko dira, ebazpen honen xedeko proba libreen deialdian, aurretik ezarritako irizpideen arabera sailkaturik. Onartuak izan daitezke, ikaspostu hutsik egonez gero moduluren batean, onartutako ikasleren baten baja izan delako.

8.–Matrikulazioa.

8.1. 2014ko urriaren 27tik 31ra bitarte, biak barne, eginen da matrikulazioa probetan parte hartzeko, 2. eranskineko zerrendako ikastetxe publikoetan.

8.2. Eskatzailea ezin da matrikulaturik egon, 2013-14 eta 2014-15 ikasturteetan, lanbide modulu berean ebazpen honek arautzen dituen probetan eta hezkuntzaren arloko beste administrazio batzuek Lanbide Heziketako tituluak lortzeko egiten dituzten deialdietan, eta ezin da presentziazko edo urrutiko edozein araubidetan matrikulatu modulu horretan. Hemen adierazitakoa ez betetzeak ekarriko du matrikula deuseztatzea deialdi honetan, bai eta horretan lortutako emaitza akademikoak ere.

8.3. Interesdunak eskatuta deuseztatzen ahal da matrikula. Deuseztatzeko eskaera 2014ko azaroaren 7a baino lehenago aurkeztuko da, 6. eranskinaren arabera.

9.–Proba egokitzea.

Honako hauek eska dezakete teknikariaren titulua lortzeko probak egokitzea:

–Desgaitasunen bat egiaztatzen duten pertsonak. Bitarteko arruntekin probak egitea eragozten duten desgaitasuna daukaten eskatzaileek horren berri emanen dute inskripzioa egitean, eta desgaitasun hori frogatzen duen erakunde eskudunak egindako dokumentazioa erantsiko dute eskaeran.

Izena emateko eskabidean proba egiteko eskatzen den egokitzapena adierazi beharko da.

–Hezkuntzako premia bereziak dituztela egiaztatzen duten pertsonak, ikastearen nahasmenduak eta arreta faltagatiko nahasmendua (hiperaktibitatearekin) izateagatik. Egokitzapenak Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 18ko 65/2012 Foru Aginduaren 5.7 artikuluan ezarritakoari jarraikiz eginen dira.

10.–Gainditutako moduluak baliozkotzea eta aitortzea.

10.1. Ebazpen honen bidez egiten den deialdiaren probaren modulu batean matrikulaturik daudenek, hala balegokie, eska dezakete gainditutako moduluak baliozkotu edo aitortzea, indarreko araudian ezarritakoa betez.

10.2. Baliozkotzea prozesu akademiko eta administratiboa da, zeinaren bidez, ikasleak eskatuta, xedatzen baita matrikulatua dagoen modulu bat edo gehiago ez direla egin behar, ulertzen baita modulu horiek beste modulu batzuen, gainditutako beste ikasketa batzuen edo beste bide batzuetatik eskuratutako gaitasun-atal batzuen berdinak direla edukiaren eta irakastorduen aldetik, indarrean den araudiaren arabera.

Honako hau izanen da moduluak baliozkotzeko prozedura:

–Moduluak baliozkotzeko eskaera guztiak ikastetxeko zuzendaritzari igorriko zaizkio, 7. eranskineko ereduarekin bat. 2014ko azaroaren 3tik 7ra bitartean aurkeztuko dira, bi egun horiek barne.

–Ikastetxeko zuzendaritzak ebatziko ditu eskaera horiek.

–Moduluak baliozkotzeko aldeko ebazpenak eragina izateko, ikasleak modulu horien matrikulazioa egin beharko du. Hura “Baliozkotua” bezala erregistratuko da ikaslearen ikasketa-espedientean, ebaluazio aktetan eta ikasketen ziurtagirian. Modulu horiek 5eko puntuazioa izanen dute zikloko batez besteko notaren ondorioetarako.

10.3. Gainditutako moduluak aitortzea prozesu akademiko eta administratiboa da, zeinaren bidez, ikasleek eskatuta, erabakitzen baita ikasleak matrikulatua dagoen heziketa zikloko modulu bat edo gehiago ez dituela egin behar aurretik egindako beste batzuen berdin-berdinak direlako eta horien azken emaitza positiboa izan delako, hau da, 5 edo gehiago.

Honako hau izanen da gainditutako moduluak aitortzeko prozedura:

–Gainditutako moduluak aitortzeko eskaera guztiak ikastetxeko zuzendaritzari igorriko zaizkio, 8. eranskineko ereduarekin bat. 2014ko azaroaren 3tik 7ra bitartean aurkeztuko dira, bi egun horiek barne.

–Ikastetxeko zuzendaritzak ebatziko ditu eskaera horiek.

–Gainditutako moduluak aitortzearen aldeko ebazpenak eragina izateko, ez da beharrezkoa izanen modulu horiei dagokien matrikula egitea. Gainditutako moduluen kalifikazioa ikaslearen ikasketa espedientean erantsiko da. Horrenbestez, modulu horiek kalifikatuko dira, batez besteko nota eskuratzearen ondorioetarako, egin eta gainditutako prestakuntza zikloetan lortutako azken notarekin.

Halaber, gainditutako moduluak baliozkotzeko edo aitortzeko eskaeren prozedura eta haiek ebazteko eskumena indarreko araudian ezarritakoak izanen dira.

11.–Ebaluazio batzordeak.

11.1. Ebaluazio batzorde bakarra eratuko da azterketako ikastetxe bakoitzean proba horien xedeko lanbide moduluen ziklo bakoitzerako. Lanbide Heziketaren Zerbitzuak batzorde bat baino gehiago eratzea baimentzen ahal du, horretarako inguruabar bereziak daudenean. Baimenaren eskaera prozesuan parte hartzen duten ikastetxeetako zuzendariek eginen dute, eta zehaztuko dute zer dela-eta eskatzen den.

11.2. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu ebaluazio batzordeak, 2014ko irailaren 30a baino lehen. Izendapen horretan, halaber, batzordeko kide bakoitzari esleitutako lanbide modulua jasoko da.

11.3. Ebaluazio batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

–Izangaiak hartzeko eta barematzeko prozesua antolatu eta kudeatzea.

–Prozesua antolatu eta kudeatzea eta probak prestatzea, 12. oinarrian eta Lanbide Heziketaren Zerbitzutik jaso daitezkeen orientabideetan zehaztutako irizpideen arabera.

–Ariketak eta probak egitea.

–Izangaiek egiten dituzten ariketak eta probak kalifikatzea.

–Kalifikazioen erregistroko agiriak betetzea.

–Emandako kalifikazioei izangaiek egiten dizkieten erreklamazioak ebaztea.

–Izangaiak probak egitera joan direla egiaztatzea, haiek hala eskatzen dutenean.

–Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak esleitzen den beste edozein, betiere bere jarduketa eremuaren barnean, helburuak behar bezala betetzeko.

11.4. Ebaluazio batzordeak, oro har, kide hauek osatuko dituzte:

–Buru bat, probaren xedeko prestakuntza zikloen lanbide familiaren departamentuko burua izanen dena.

–Behar adina kide, Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen kidegoetakoak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, bitarteko irakasleak eta espezialistak izanen direnak, 2014-2015 ikasturterako izendatuak. Horrek bermatu behar du, batzordeak ebaluatu behar dituen ikasleen lanbide modulu bakoitzeko, kasuan kasuko prestakuntza zikloan irakasten duen kide bat egotea batzordean, edo, hori posible izan ezean, indarreko araudiak irakaslanean aritzeko emandako eskudantzia edo irakasle izateko gaikuntza izatea kide batek irakasle espezialistei esleitutako moduluetan.

Ahalik eta kide gutxien dituztela eratuko dira batzordeak. Batzordeko kide bakar bati esleituko zaio lanbide modulu bakoitza. Prestakuntza zikloaren berezitasunagatik edo matrikulatu diren izangaien kopuruagatik komenigarria denean batzordeko kideen kopurua edo modulu berari esleitutako kideen kopurua handitzea, Lanbide Heziketaren Zerbitzuak baimentzen ahal du igoera hori, ukitutako ikastetxeetako zuzendariek eskatu ondoan, adierazita zergatik egiten den eskaera hori.

Ebaluazio batzordea ezin da eratu, inondik ere, hiru kide baino gutxiago izanik. Hartan, idazkari lanetan arituko da kideek aukeratutako kide bat, edo, hala izan ezean, irakasle lanetan antzinatasun txikiena duen kidea.

Proba horiek egiteko izendatzen diren ebaluazio batzordeetako kideek konpentsazio ekonomikoak jasoko dituzte giza baliabideen kudeaketarako sisteman egindako jarduerengatik ezarritako aldagaien zerrendako kontzeptuengatik.

12.–Proben prestaketa, egitura eta edukiak.

12.1. Esleitzen den ebaluazio batzordeak probak prestatuko ditu. Horiek teoriko-praktikoak izanen dira, eta orokorrak ikasle matrikulatuak dituzten prestakuntzaren lanbide modulu bakoitzerako.

12.2. Nafarroako Foru Komunitatean indarra duten prestakuntza zikloetako ikasketa planei edo curriculumei eta haien kasuan kasuko gaitasun profesionalei buruzkoak izanen dira edukiak. Probek eduki teorikoak eta praktikoak izanen dituzte, eta, kasuan kasuko ebaluazio irizpideen bitartez, frogatuko da ikasleek ikasketa edo trebetasunei buruzko emaitzak lortu dituztela, edo, hala balegokie, lanbide moduluari lotutako gaitasunak.

12.3. Lanbide moduluetan, haien ezaugarriengatik eta bereizgarritasunarengatik beharrezkotzat jotzen denean, ebaluazio batzordeak proba zenbait zatitan antola dezake, eta zehazten ahal du, hala erabakiz gero, aurreko zatiko edukia gaindituta eduki behar dela hurrengo zatia egiteko. Horren berri emanen zaie, ondoko artikuluan xedatu bezala, matrikulatutako ikasleei.

13.–Probak egitea.

13.1. Probak 2014ko abenduan eginen dira.

13.2. Ebaluazio batzordeak prestatuko du azterketaren xedeko lanbide moduluen probak egiteko egutegia.

Halako eran prestatuko da egutegia non modulu bakoitzean irakaslanean aritzen diren irakasleen lanbide moduluak ez baitira finkatuko irakasle horien irakastorduetan. Orobat, saiakerak eginen dira jarduera horiek trabarik ez egiten ikastetxeko gainerako ikasleei.

Probak egiteko egutegia eta, ebaluazio batzordearen arabera, izangaiek egin aurretik proben garapenari buruz ezagutu behar dituzten alderdiak ikastetxeko iragarki oholean argitaratuko dira, azaroaren 14a baino lehenago.

14.–Kalifikazioen ebaluazioa, erregistroa eta argitalpena.

14.1. Proba horiek ebaluatzeko oinarria izanen da lanbide modulu bakoitzaren kasuan kasuko ebaluazio irizpideak, ikasketaren emaitzak eta gaitasunak, baita kasuan kasuko gaitasun unitateak eta haiek egiteko irizpideak ere.

14.2. Lanbide modulu bakoitzaren ebaluazioaren adierazpena eta, hala denean, heziketa zikloaren azken kalifikazioa apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduaren 17. artikuluan ezarritako moduan eginen dira.

14.3. Lortutako kalifikazioen erregistroa apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduaren 27. eta 28. artikuluetan xedatu bezala egien da, horretan finkatutako ebaluazio agirietan.

14.4. Kalifikazioak azterketako ikastetxeko iragarki oholean eta Hezkuntza Departamentuko web orrian ere (www.educacion.navarra.es) argitaratuta jakinaraziko da modu ofizialean.

Kalifikazioak proba bereko zatikoak direnean, haietan beharrezkoa bada hurrengo zatia egiteko aurreko zatian proposatutako edukia gainditua izatea, bide berean argitaratuko dira kalifikazioak, hurrengo ariketa egin baino bost egun baliodun lehenago.

15.–Kalifikazioen gaineko erreklamazioak.

Apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduaren 18. artikuluan eta maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduan ezarritako prozeduraren arabera eginen dira kalifikazioen gaineko erreklamazioak. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema ezarri zen.

16.–Ikasketaren arloko dokumentazioa.

Teknikariaren tituluak eskuratzeko probak egiteko ikasleak matrikulaturik dituzten ikastetxeek ikasketa espediente bana irekiko diete ikasleei.

Ebaluazio agiriak eta ikasketen egiaztagiriak 52/2009 Foru Aginduaren VIII. kapituluan ezarritakoak izanen dira.

17.–Titulazioa.

Deialdiaren xedeko probak amaitu ondoren, prestakuntza ziklo jakin baten lanbide modulu guztiak gainditurik dituztenek dagokien titulua eska dezakete, 52/2009 Foru Aginduaren IX. kapituluan ezarri bezala.

18.–Lantokiko Prestakuntza modulua.

Deialdi honen xedeko moduluren batean matrikulaturik dagoenak eska dezake Lantokiko Prestakuntza modulutik salbuetsita egoteko, baldin eta horretarako apirilaren 5eko 34/2013 Foru Aginduan ezarritako baldintzak betetzen badira.

Lantokiko Prestakuntza modulutik salbuetsita egoteko eskatzeko moduan ez dagoena, prestakuntza zikloko gainerako moduluak gainditu ondoan, bertan matrikula daiteke, eta Nafarroako Foru Komunitateko enpresetan edo entitateetan egin beharko du.

2. eranskina

Prestakuntza zikloen, lanbide moduluen eta azterketako ikastetxeen zerrenda

PRESTAKUNTZA ZIKLOA

LANBIDE MODULUAK

KODEA

AZTERKETAKO IKASTETXEA

Mendekotasuna duten pertsonentzako arreta

Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea

0210

Hezitzaile Eskola I.I.

Kale Nagusia, 65. 31001 Iruña

948198647. telefonoa

Komunikaziorako laguntza

0214

Etxeko laguntza

0215

Osasun arreta

0216

Arreta eta laguntza psikosoziala

0213

Arreta higienikoa

0217

Osasun larrialdiak

Ibilgailuaren aldez aurreko mantentze-lan mekanikoa

0052

Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB

Irunlarrea, 3. 31008 Iruña

948198698. telefonoa

Osasun arloko ekipamendua

0054

Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan

0055

Eriak ebakuatu eta lekualdatzea

0057

Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan

0058

Osasun arreta berezia larrialdi egoeretan

0056

3. ERANSKINA

Bateraezintasuna lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduretan parte hartzearen
eta moduluen proba libreetan matrikulatzearen artean

a) Mendekotasuna duten pertsonentzako arreta.

BATERAEZINA DA 2014-2015 ETA 2014/2015 IKASTURTEETAN GAITASUN UNITATE HAUEN LANBIDE GAITASUNAK EBALUATU ETA EGIAZTATZEKO PROZEDURAN PARTE HARTZEA

HURRENGO MODULUETAKO PROBA LIBREETAN MATRIKULATZEAREKIN

UC1016–2: Pertsonei eta haien inguruneari erakunde-esparruan arreta emateko esku-hartzeak, diziplinarteko lantaldeak adierazitakoak, prestatzea, eta haietarako laguntza ematea.

0210. Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea

UC1017–2: Mendekotasuna duten pertsonei laguntza fisikoa emateko esku-hartzeak garatzea erakunde-esparruan

UC1018–2: Mendekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko esku-hartzeak garatzea erakunde-esparruan.

UC0249–2: Gizarte- eta osasun-arreta behar duten pertsonei etxean arreta fisikoa emateko esku-hartzeak garatzea.

0217. Arreta higienikoa

0216. Osasun arreta

UC1019–2: Mendekotasuna duten pertsonei laguntza psikosoziala emateko esku-hartzeak garatzea erakunde-esparruan

UC0250–2: Gizarte- eta osasun-arreta behar duten pertsonei etxean arreta psikosoziala emateko esku-hartzeak garatzea.

0213. Arreta eta laguntza psikosoziala

0214. Komunikaziorako laguntza

UC0251–2: Bizikidetzako unitatearen kudeaketarekin eta funtzionamenduarekin zerikusia duten jarduerak garatzea

0215. Etxeko laguntza

b) Osasun larrialdiak.

BATERAEZINA DA 2014-2015 ETA 2014/2015 IKASTURTEETAN GAITASUN UNITATE HAUEN LANBIDE GAITASUNAK EBALUATU ETA EGIAZTATZEKO PROZEDURAN PARTE HARTZEA

HURRENGO MODULUETAKO PROBA LIBREETAN MATRIKULATZEAREKIN

UC0069–1 Badaezpada ere ibilgailu sanitarioa mantentzea eta horren materialen hornidura kontrolatzea.

0052. Ibilgailuaren mantentze-lan mekanikoa eta aldez aurreko mantentze-lana, eta

0054. Osasun arloko ekipamendua

UC0070–2 Gaixoari oinarrizko bizi euskarria ematea eta bizi euskarri aurreratuari laguntzea.

0055. Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan, eta

0056. Osasun arreta berezia larrialdi egoeretan

UC0071–2 Gaixoa osasun zentro erabilgarrira eramatea

0057. Eriak ebakuatu eta lekualdatzea

UC0072–2 Laguntza psikologiko eta sozialeko teknikak aplikatzea pazienteari eta ahaideei.

0058. Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan

UC0361–2 Biktima askori hasierako osasun arreta ematea

0055. Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan

4. ERANSKINA

..................................... zk.ko ESKAERA

Sarrera-data: ..........................................

LANBIDE HEZIKETAKO TITULUAK LORTZEKO PROBA LIBREAK

2014. urtea. Izena emateko eskaera-Osasun larrialdiak

Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB - ESTNA (Iruña)

IRAKURRI ERANTSITAKO ARGIBIDEAK, INPRIMAKIA BETE AURRETIK

IKASLEAREN DATUAK

Lehen deitura:

Bigarren deitura:

Izena:

NANa/Pasaportea/AIT:

Jaioteguna:

Gizona Emakumea

Jaiolekua: (herria, probintzia, herrialdea)

Helbidea: Kalea/Plaza: Zk.: Pisua:

Posta kodea:

Herria:

Probintzia:

1. telefonoa: (finkoa)

2. telefonoa: (sakelakoa)

Helbide elektronikoa:

INSKRIBATZEKO BALDINTZAK

18 urte izatea 2014/12/31n

Ondoko titulazio edo prestakuntza hauetakoren bat izatea:

DBHko graduatuaren titulua.

Batxilergo-titulua edo baliokidea.

Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua

Goi mailako teknikari titulua, teknikari espezialista, unibertsitateko titulua edo baliokidea.

Erdiko mailako prestakuntza zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroa

Erdi mailako edo goi mailako prestakuntza zikloetan sartzeko proba

Unibertsitatera sartzeko proba 25 urtetik gorakoentzat

Bestelakoak: BBBko 2. ikasmaila (2 irakasgai gainditu gabe, gehienez ere); IEEko lehen ziklo esperimentaleko 2. ikasmaila; Arte Aplikatuetako eta Lanbide Artistikoetako 1963ko planeko 3.a edo gai komun esperimentaleko 2.a

Ikasketa espedientearen edo sarrera probaren batez besteko nota: .................

EGOKITZAPENEI BURUZKO DATUAK

Proba egokitzea, desgaitasuna dela eta: (beharrezkoa den egokitzapen mota adierazi)

Proba egokitzea hezkuntzako laguntzako premia berariazkoa izateagatik, ikastearen nahasmenduak edo arreta faltaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua izateagatik (beharrezkoa den egokitzapen mota adierazi)

IKASPOSTUAREN ERRESERBA

Goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria

Desgaitasuna

MODULUEN ESKAERAK 2014KO PROBA LIBREETARAKO

Osasun arloko ekipamendua

Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan

Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan

Eriak ebakuatu eta lekualdatzea

Osasun arreta berezia larrialdi egoeretan

Ibilgailuaren aldez aurreko mantentze-lan mekanikoa

IKASLEAK ONARTZEKO IRIZPIDEAK 2014KO PROBA LIBREEN
DEIALDIRAKO

Lehenbiziko taldea. Nafarroako enpresa, elkarte edo instituzioetan gutxienez urte batean lanaldi osoan izandako laneko esperientzia frogatzen dutenak, prestakuntza zikloarekin ikustekoa badu, eta Lantokiko prestakuntza izeneko modulua egitetik salbuesten ahal duena.

Bigarren taldea. Nafarroako enpresa, elkarte edo instituzioetan urte batetik behera lanaldi osoan izandako laneko esperientzia frogatzen dutenak, prestakuntza zikloarekin ikustekoa badu.

Hirugarren taldea. Beste autonomia erkidego batzuetako enpresa, elkarte edo instituzioetan gutxienez urte batean lanaldi osoan izandako laneko esperientzia frogatzen dutenak, prestakuntza zikloarekin ikustekoa badu, eta Lantokiko prestakuntza izeneko modulua egitetik salbuesten ahal duena.

Laugarren taldea. Beste autonomia erkidego batzuetako enpresa, elkarte edo instituzioetan urte batetik behera lanaldi osoan izandako laneko esperientzia frogatzen dutenak, prestakuntza zikloarekin ikustekoa badu.

Bosgarren taldea. Prestakuntza zikloarekin ikustekoa duen laneko esperientziarik frogatzen ez dutenak.

DOKUMENTAZIOA

Nahitaezkoa

NANaren, AITaren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia

Tituluaren fotokopia, edo proba gainditu izanaren ziurtagiriarena.

Ikasketa espedientearen edo sarrera probaren batez besteko notaren fotokopia

Egokitzapenetarako

Desgaitasunaren egiaztagiriak

Hezkuntza laguntzako premia berariazkoen egiaztagiriak

Ikaspostuen erreserbarako

Goi errendimenduko kirolariaren ziurtagiriaren fotokopia.

Minusbaliotasunaren egiaztagiriaren fotokopia

Onartzeko irizpideetarako

Soldatapeko langileen eta langile autonomoen edo bere kontura ari direnen kasuan:

Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiri eguneratua (langile denbora), non enpresa, lanbide kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia, edo, betiere, Langile Autonomoen Araubide Bereziko kotizazio aldia adieraziko baitira, eta

Enpresaren ziurtagiria (iraupena eta jarduera adierazita), edo

Tributudunen zentsuan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duela dioen ziurtagiria (interesdunak jarduera ohikoenen aitorpena eginda).

Boluntario gisa, bekadun gisa edo antzeko modu batean jardun dutenak:

Zerbitzuak zer erakundetan eman diren, hark emandako ziurtagiria, honakoak adierazita, urte natural bakoitzerako: betetako jarduerak eta eginkizunak eta horietan emandako orduen kopurua.

Ikastetxearen zigilua

..............(e)n, 2014(e)ko .................. aren ..... (e)an

Interesdunaren sinadura

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira, eta ezarritako helbururako bakarrik erabiliko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

..................................... zk.ko ESKAERA

Sarrera-data: ..........................................

LANBIDE HEZIKETAKO TITULUAK LORTZEKO PROBA LIBREAK

2014. urtea. Izena emateko eskaera–Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta

Hezitzaile Eskola I.I. (Iruña).

IRAKURRI ERANTSITAKO ARGIBIDEAK, INPRIMAKIA BETE AURRETIK

IKASLEAREN DATUAK

Lehen deitura:

Bigarren deitura:

Izena:

NANa/Pasaportea/AIT:

Jaioteguna:

Gizona Emakumea

Jaiolekua: (herria, probintzia, herrialdea)

Helbidea: Kalea/Plaza: Zk.: Pisua:

Posta kodea:

Herria:

Probintzia:

1. telefonoa: (finkoa)

2. telefonoa: (sakelakoa)

Helbide elektronikoa:

INSKRIBATZEKO BALDINTZAK

18 urte izatea 2014/12/31n

Ondoko titulazio edo prestakuntza hauetakoren bat izatea:

DBHko graduatuaren titulua.

Batxilergo-titulua edo baliokidea.

Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua

Goi mailako teknikari titulua, teknikari espezialista, unibertsitateko titulua edo baliokidea.

Erdiko mailako prestakuntza zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroa

Erdi mailako edo goi mailako prestakuntza zikloetan sartzeko proba

Unibertsitatera sartzeko proba 25 urtetik gorakoentzat

Bestelakoak: BBBko 2. ikasmaila (2 irakasgai gainditu gabe, gehienez ere); IEEko lehen ziklo esperimentaleko 2. ikasmaila; Arte Aplikatuetako eta Lanbide Artistikoetako 1963ko planeko 3.a edo gai komun esperimentaleko 2.a

Ikasketa espedientearen edo sarrera probaren batez besteko nota: .................

................................................................................................................................

EGOKITZAPENEI BURUZKO DATUAK

Proba egokitzea, desgaitasuna dela eta: (beharrezkoa den egokitzapen mota adierazi)

Proba egokitzea hezkuntzako laguntzako premia berariazkoa izateagatik, ikastearen nahasmenduak edo arreta faltaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua izateagatik (beharrezkoa den egokitzapen mota adierazi)

IKASPOSTUAREN ERRESERBA

Goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria

Desgaitasuna

MODULUEN ESKAERAK 2014KO PROBA LIBREETARAKO

Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea

Osasun arreta

Komunikaziorako laguntza

Arreta eta laguntza psikosoziala

Etxeko laguntza

Arreta higienikoa

IKASLEAK ONARTZEKO IRIZPIDEAK 2014KO PROBA LIBREEN

DEIALDIRAKO

Lehenbiziko taldea. Nafarroako enpresa, elkarte edo instituzioetan gutxienez urte batean lanaldi osoan izandako laneko esperientzia frogatzen dutenak, prestakuntza zikloarekin ikustekoa badu, eta Lantokiko prestakuntza izeneko modulua egitetik salbuesten ahal duena.

Bigarren taldea. Nafarroako enpresa, elkarte edo instituzioetan urte batetik behera lanaldi osoan izandako laneko esperientzia frogatzen dutenak, prestakuntza zikloarekin ikustekoa badu.

Hirugarren taldea. Beste autonomia erkidego batzuetako enpresa, elkarte edo instituzioetan gutxienez urte batean lanaldi osoan izandako laneko esperientzia frogatzen dutenak, prestakuntza zikloarekin ikustekoa badu, eta Lantokiko prestakuntza izeneko modulua egitetik salbuesten ahal duena.

Laugarren taldea. Beste autonomia erkidego batzuetako enpresa, elkarte edo instituzioetan urte batetik behera lanaldi osoan izandako laneko esperientzia frogatzen dutenak, prestakuntza zikloarekin ikustekoa badu.

Bosgarren taldea. Prestakuntza zikloarekin ikustekoa duen laneko esperientziarik frogatzen ez dutenak.

DOKUMENTAZIOA

Nahitaezkoa

NANaren, AITaren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia

Tituluaren fotokopia, edo proba gainditu izanaren ziurtagiriarena.

Ikasketa espedientearen edo sarrera probaren batez besteko notaren fotokopia

Egokitzapenetarako

Desgaitasunaren egiaztagiriak

Hezkuntza laguntzako premia berariazkoen egiaztagiriak

Ikaspostuen erreserbarako

Goi errendimenduko kirolariaren ziurtagiriaren fotokopia

Minusbaliotasunaren egiaztagiriaren fotokopia

Onartzeko irizpideetarako

Soldatapeko langileen eta langile autonomoen edo bere kontura ari direnen kasuan:

Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiri eguneratua (langile denbora), non enpresa, lanbide kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia, edo, betiere, Langile Autonomoen Araubide Bereziko kotizazio aldia adieraziko baitira, eta

Enpresaren ziurtagiria (iraupena eta jarduera adierazita), edo

Tributudunen zentsuan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duela dioen ziurtagiria (interesdunak jarduera ohikoenen aitorpena eginda).

Boluntario gisa, bekadun gisa edo antzeko modu batean jardun dutenak:

Zerbitzuak zer erakundetan eman diren, hark emandako ziurtagiria, honakoak adierazita, urte natural bakoitzerako: betetako jarduerak eta eginkizunak eta horietan emandako orduen kopurua.

Ikastetxearen zigilua

.........(e)n, 2014 (e)ko ....................... aren ..... (e)an

Interesdunaren sinadura

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira, eta ezarritako helbururako bakarrik erabiliko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

5. ERANSKINA

Baliozkotzeko baldintzak betetzeagatik, inskripzioa eskatzeko modukoa ez duten moduluak

1.–Gaitasun unitateak egiaztatzea.

a) Mendekotasuna duten pertsonentzako arreta.

ONDOKO GAITASUN UNITATEAK EGIAZTATZEA

BATERAEZINA DA HURRENGO MODULUETAKO PROBA LIBREETAN IZENA

EMATEAREKIN

UC1016–2: Pertsonei eta haien inguruneari erakunde-esparruan arreta emateko esku-hartzeak, diziplinarteko lantaldeak adierazitakoak, prestatzea, eta haietarako laguntza ematea

0210. Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea

UC1017–2: Mendekotasuna duten pertsonei laguntza fisikoa emateko esku-hartzeak garatzea erakunde-esparruan

UC1018–2: Mendekotasuna duten pertsonei laguntza soziosanitarioa emateko esku-hartzeak garatzea erakunde-esparruan

UC0249–2: Gizarte- eta osasun-arreta behar duten pertsonei etxean arreta fisikoa emateko esku-hartzeak garatzea

0217. Arreta higienikoa

0216. Osasun arreta

UC1019–2: Mendekotasuna duten pertsonei laguntza psikosoziala emateko esku-hartzeak garatzea erakunde-esparruan

UC0250–2: Gizarte- eta osasun-arreta behar duten pertsonei etxean arreta psikosoziala emateko esku-hartzeak garatzea

0213. Arreta eta laguntza psikosoziala

0214. Komunikaziorako laguntza

UC0251–2: Bizikidetzako unitatearen kudeaketarekin eta funtzionamenduarekin zerikusia duten jarduerak garatzea

0215. Etxeko laguntza

UC1423–2: Telelaguntzako zerbitzuan sartzen diren deiak hartzea eta kudeatzea

UC1424–2: Telelaguntzako zerbitzutik irteten diren deiak egitea eta kudeatzea

UC1425–2: Telelaguntzako zerbitzua emateko tresnak, teknikak eta trebetasunak maneiatzea

0831. Telelaguntza.

b) Osasun larrialdiak.

ONDOKO GAITASUN UNITATEAK EGIAZTATZEA

BATERAEZINA DA HURRENGO MODULUETAKO PROBA LIBREETAN IZENA

EMATEAREKIN

UC0069-1: Badaezpada ere ibilgailu sanitarioa mantentzea eta horren materialen hornidura kontrolatzea

0052. Ibilgailuaren aldez aurreko mantentze-lan mekanikoa

0054. Osasun arloko ekipamendua

UC0070-2: Gaixoari oinarrizko bizi euskarria ematea eta bizi euskarri aurreratuari laguntzea

0055. Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan

0056. Osasun arreta berezia larrialdi egoeretan

UC0071-2: Gaixoa osasun zentro erabilgarrira eramatea

0057. Eriak ebakuatu eta lekualdatzea

UC0072-2: Krisi egoeretan laguntza psikologiko eta sozialeko teknikak aplikatzea

0058. Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan

UC0360-2: Biktima asko dituzten lekuetan eta hondamendietan osasun arloko logistika antolatu eta garatzen laguntzea; baliabideen hornidura eta kudeaketa bermatzea; eta krisi egoeretan koordinazio lanetan laguntzea

0053. Osasun arloko logistika larrialdietan

UC0361-2: Biktima askori lehenbiziko osasun laguntza ematea

0055. Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan

UC0362-2: Larrialdietarako planak eta iragar daitezkeen arriskuetarako dispositiboak prestatzen eta gauzatzen laguntzea

0059. Larrialdi planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak

2.–Arreta soziosanitarioaren prestakuntza zikloko lanbide moduluak egiaztatzea.

ARRETA SOZIOSANITARIOAREN PRESTAKUNTZA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (LOGSE)

BATERAEZINA DA PROBA LIBREETAN IZENA EMATEAREKIN MENDEKOTASUN EGOERAN DAUDENEI ARRETA EGITEKO ZIKLOKO LANBIDE MODULUETAN (LOE)

Esku-hartzeen plangintza eta kontrola

0210. Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea

Osasun arreta

0216. Osasun arreta

Higienea

0217. Arreta higienikoa

Arreta eta laguntza psikosoziala

0213 Arreta eta laguntza psikosoziala

Etxeko laguntza

0215. Etxeko laguntza

Berariazko taldeen behar fisikoak eta psikosozialak

0212. Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak

Komunikazio alternatiboa

0214. Komunikaziorako laguntza

Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan

0219. Enpresa eta ekimen sortzailea

Gizarte- eta osasun-arretako teknikari tituluko prestakuntza lantokian

0220. Lantokietako prestakuntza

3.–Lanerako prestakuntza eta orientazioa lanbide modulua egiaztatzea.

LANERAKO PRESTAKUNTZA ETA ORIENTAZIOA LANBIDE MODULUA

BATERAEZINA DA PROBA LIBREETAN IZENA EMATEAREKIN, MENDEKOTASUN EGOERAN DAUDEN PERTSONENTZAKO ARRETA ETA OSASUN LARRIALDIAK ZIKLOETAKO LANERAKO PRESTAKUNTZA ETA ORIENTAZIO LANBIDE MODULUAN (BIAK LOEKOAK)

LPO modulua (LOGSEko erdi mailako edo goi mailako zikloak) eta oinarrizko prestakuntza laneko arriskuak prebenitzeko

0218. LPO (Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta)

0062. LPO (Osasun larrialdiak)

LPO modulua (LOEko erdi mailako edo goi mailako zikloak)

0218. LPO (Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta)

0062. LPO (Osasun larrialdiak)

4.–Autoenplegua edo ekintzailetza helburu duten lanbide moduluak egiaztatzea.

ONDOKO KASUAK EGIAZTATZEA

BATERAEZINA DA PROBA LIBREETAN IZENA EMATEAREKIN, MENDEKOTASUN

EGOERAN DAUDEN PERTSONENTZAKO ARRETA ETA OSASUN LARRIALDIAK

ZIKLOETAKO ENPRESA ETA EKIMEN SORTZAILEA LANBIDE MODULUAN

(BIAK LOEKOAK)

Enpresa txikiaren administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzearen modulua (LOGSEko erdi mailako edo goi mailako zikloak)

0219. EES (Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta)

0063. EES (Osasun Larrialdiak)

Gizartearen eta hezkuntzaren arloko eta denbora libreko jardueren enpresa txiki baten antolaketaren eta kudeaketaren modulua (LOGSEko goi mailako zikloak)

Nekazaritzako enpresa baten antolaketaren eta kudeaketaren modulua (LOGSEko goi mailako zikloak)

Nekazaritzako ustiategi familiar baten antolaketaren eta kudeaketaren modulua (LOGSEko goi mailako zikloak)

Enpresa edo lantegi txikiaren administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzearen modulua (LOGSEko goi mailako zikloak)

Hortz protesien unitate/kabinete baten antolaketaren, administrazioaren eta kudeaketaren modulua (LOGSEko goi mailako zikloak)

Kabinete audioprotesiko baten administrazioaren eta kudeaketaren modulua (LOGSEko goi mailako zikloak)

–Bidaia agentzietako kudeaketa ekonomiko-administratiboaren modulua (LOGSEko goi mailako zikloak)

–Bidaia agentzietako kontrolaren eta antolaketaren modulua (LOGSEko goi mailako zikloak)

Laneko inguruneko harremanen modulua (LOGSEko erdi mailako eta goi mailako zikloak)

5.–Bestelako egiaztapen batzuk.

ONDOKO KASUAK EGIAZTATZEA

BATERAEZINA DA PROBA LIBREETAN IZENA EMATEAREKIN, MENDEKOTASUN EGOERAN DAUDEN PERTSONENTZAKO ARRETA ETA OSASUN LARRIALDIAK ZIKLOETAKO LANERAKO PRESTAKUNTZA ETA ORIENTAZIO LANBIDE MODULUAN (BIAK LOEKOAK)

Lanbideko arriskuen prebentzioaren goi mailako teknikariaren titulua edukitzea, urriaren 26ko 1161/2001 Errege Dekretuaren bidez onetsia

0218. LPO (Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta)

0062. LPO (Osasun larrialdiak)

Tituluan sartutako gaitasun unitate guztien egiaztagiria eskuraturik izatea, Lanbide gaitasunak lan esperientziaren bidez aitortzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozedurari jarraikiz, baldin eta:

–Gutxienez urte bateko lan esperientzia frogatzen bada.

–Prebentzioko jardueraren oinarrizko mailako eginkizunak betetzeko ezarritako prestakuntzaren egiaztagiria badauka, Prebentzio zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat.

0218. LPO (Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta)

0062. LPO (Osasun larrialdiak)

6. ERANSKINA

Matrikula baliogabetzeko eskaera

.................... jaunak/andreak (NAN/AITa: .............), .............. ikastetxean ..... mailako .................. prestakuntza zikloko proba libreetan matrikulaturik dagoenak (helbidea: ................., PK: ............, herria: ...................)

ESKATZEN DU:

Ondoko moduluari edo moduluei dagozkien proba libreen matrikula deuseztatzea:

–

–

–

–

Iruñean, 2014..... (e)ko ................... aren ....................(e)an.

Eskatzailearen sinadura: ............................

IKASTETXEKO ZUZENDARIA.

7. ERANSKINA

Moduluak baliozkotzeko eskaera

Datu pertsonalak.

IFZ/AIZ/Pasaportea: ................. Izena:

Deiturak: .............................................................................................

Helbidea:

Posta kodea: ................ Herria: ................ Probintzia:

Telefono finkoa: .................. Sakelako telefonoa: ...............................

Posta elektronikoa:

Modulu hauek baliozkotzeko eskatzen du:

–

–

–

–

Baliozkotzea honetan oinarritzen du.

–

–

–

–

Aurkeztutako dokumentazioa.

–

–

–

–

IKASTETXE BATERATUKO ZUZENDARIA.

8. ERANSKINA

Moduluak aitortzeko eskaera

Datu pertsonalak.

IFZ/AIZ/Pasaportea: .................... Izena:

Deiturak: .............................................................................................

Helbidea:

Posta kodea: ............. Herria: ............ Probintzia: ..............................

Telefono finkoa: ..................... Sakelako telefonoa:

Posta elektronikoa:

Modulu hauek aitortzeko eskatzen du.

–

–

–

–

Aitortzea honetan oinarritzen du.

–

–

–

–

Aurkeztutako dokumentazioa.

–

–

–

–

IKASTETXE BATERATUKO ZUZENDARIA.

Iragarkiaren kodea: F1407093