111. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2014ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2014ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen quoruma zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea Aiegiko Udalaren 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/2014 Foru Legearen 267.etik 274.era bitarteko artikuluetan eta horiekin bat heldu diren bertze arauekin bat.

Hasiera batean onetsitako aurrekontu orokor eta bakarra jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, 2014ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 11koan, eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoan.

Erreklamazioak egiteko jendaurreko epea iraganda, inork batere aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo da Aiegiko Udalaren 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Hona hemen 2014ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor eta bakarraren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 453.800,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 132.324,19 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 99.650,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 644.796,68 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 44.900,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 122.600,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 33.129,13 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboen goiti-beheitiak: 100,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.531.300,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen lansariak: 506.300,00 euro.

2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 524.300,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 18.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 60.500,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 367.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 100,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: -.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboen goiti-beheitiak: 55.100,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.531.300,00 euro.

Aiegin, 2014ko maiatzaren 30ean.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1407929