2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Alkatea ordeztea
Aiegiko Udaleko alkate udalburu Esperanza Gastea Hernándezek, 2014ko maiatzaren 30ean, ondotik hitzez hitz osorik azaltzen den ebazpena eman zuen:
“Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Korporazioen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 44 eta 47. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.
EBATZI DUT:
1. Aiegiko Udaleko lehen alkateorde Iosu Okariz Ormaetxeari manatzea udal honetako alkate udalburua eginkizun guztietan ordezteko, 2014ko maiatzaren 31tik 2014ko ekainaren 17ra arte, biak barne, aipatu legerian ezarritakoarekin bat, alkateari bere eginkizunetan aritzea eragozten dioten arrazoi pertsonalak direla-eta.
2. Alkatearen eskudantziak haren eskuetan uzte horrek aipatu egunetan izanen du eragina eta haren berri emanen zaio Udalari egiten duen lehenbiziko osoko bilkuran. Horrez gain, izendatu den pertsonari berari jakinaraziko zaio.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aiegin, 2014ko maiatzaren 30ean.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.
Iragarkiaren kodea: L1407928