111. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2014ko uztailerako “Dibertigarria, bateragarria diskapazitatea duten gazteentzat” programaren prezioen onespena

Altsasuko Udalak, 2014ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, “Dibertigarria, bateragarria diskapazitatea duten gazteentzat” programaren 2014ko uztaileko kanpainaren prezioak onetsi zituen:

EGUTEGIA

ORDUTEGIA

PREZIOA

Uztailaren 1etik 31ra
(23 egun)

17:00-20:00
(uztailaren 17an 17:00tik 23:00ra)

40 euro

–Familiako bi arduradunak langabezian baldin badaude eta ingresorik jasotzen ez baldin badute, hauen haurrek matrikulazio tasan exentzioa izango dute.

–Hobariak:

  • Familiako 2. kidea: %50.
  • Familiaren arduradun bat bakarrik: %20.
  • Familia ugaria: %20.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Altsasun, 2014ko Maiatzaren 29an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1407989