111. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2014ko uztaileko eta abuztuko “Udan Euskaraz 3-12 urteko haurrentzat” programaren prezioen onespena

Altsasuko Udalak, 2014ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, 2014ko uztaileko eta abuztuko “Udan Euskaraz 3-12 urteko haurrentzat” programaren prezioak onetsi zituen:

EGUTEGIA

ORDUTEGIA

PREZIOA

Uztaila: 1-30 (23 egun)

10:00-13:00

40 euro

Abuztua: 1-14 (10 egun)

10:00-13:00

20 euro

Abuztua 18-29 (10 egun)

10:00-13:00

20 euro

–Familiako arduradunak langabezian baldin badaude eta inork prestaziorik jasotzen ez baldin badu, hauen haurrek matrikulazio tasan exentzioa izango dute.

–Hobariak:

  • Familiako 2. kidea: %50.
  • Familiaren arduradun bat bakarrik: %20.
  • Familia ugaria: %20.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Altsasun, 2014ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1407988