111. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

JAENGO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 218/2014 prozedura

Natividad Ruiz Rico Ruiz Moron andrea, Jaengo Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen du: 218/2014 autoetan gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, erabaki da demandatuak diren Muebles Fitero, S.L.ri, Espa Sulco, S.L.ri eta Manufacturas Logico Mobel, S.L.ri zitazioa egitea, non dauden jakiterik ez baitago, 2014ko ekainaren 24ko 12:00etan ager daitezen lan arloko epaitegi honetan (Madrilgo etorbidea, 74 - 5. solairua), adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko. Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Halaber, aipatu alderdiari zitazioa egiten zaio egun eta ordu beretan aitortza judizialaren froga egin dezan.

Aipatu alderdiari jakinarazten zaio aurkeztutako demandaren kopia eskura duela epaitegi honetako Idazkaritzan.

Eta Muebles Fitero, S.L.ri eta Espa Sulco, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan.

Zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin eta iragarki-oholean jar dadin.

Jaenen, 2014ko maiatzaren 22an.–Idazkari judiziala, Natividad Ruiz-Rico Ruiz-Moron.

Iragarkiaren kodea: J1407719