111. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. Enkantearen deialdia. 82/2012 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: José Antonio Torrens Oñateren aurka bideratu den 82/2012 betearazpen-prozeduran, erabaki da honako finka hau besterentzea enkante bidez:

Peñiscolako 23.187/18 finka, 1.387. liburukian inskribatua, 380. liburuan, 84. orrian. Idufir: 12009000930565.

Hiri finka.–1 zenbakiko elementua.–Peñiscolako Argenta higiezinen multzoan, lehen faseko beheko solairuko lokala. 23.187. finkaren partaidetza indibisoa da. Partaidetzak berarekin dakar ibilgailua aparkatzeko 1 zenbakiko tokia erabili eta lupertzea.

–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: epaitegi honetan eginen da (Iruñeko San Roke kalea, zenbaki gabe, lehen solairua), 2014ko uztailaren 2an, 10:00etan.

–Enkantearen gaineko informazioa eta baldintzak:

1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasun higiezinaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.

2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik ez dagoela.

3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta, horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak haiek onartzen ditu, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.

4. Enkantean parte hartzeko, posturagileek honako hau egin beharko dute:

a) Nor diren behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

c) Organo honek Banco Santanderren irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, ES55.0049.3569.9200.0500.1274 I.B.A.N.a duenean, aldez aurretik gordailua egin izanaren gordekina aurkeztea, kontzeptu gisa 4148.0000.64.0082.12 erreferentzia adierazita, edo finkak enkanterako duen balioaren %30eko banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.

5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 29an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1407980