4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 60/2014 prozedura
Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 60/2014 betearazpen-prozeduran autoa eta dekretua eman dira 2014ko apirilaren 11n, eta interesdunek haien kopiak dituzte eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.
Estructuras y Encofrados Larraga, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2014ko maiatzaren 21ean.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1407587