111. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 283/2013 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: ofiziozko prozedura baten ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 283/2013 prozesuan, epaia eta hura argitzeko autoa eman dira, eta interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Exclusivas Noain, S.L.ri, Elena Frolovari, Luzilene Gomes Dos Santosi, Ruth Esther Martir Rodríguezi, Diana Lizeth Ramirez Ospinari, Rivia Mara De Morais Nevesi, María Antonia Carreiro Ribeirori, Kleudiane Da Silva Costari eta Vakldirene Mirandari legezko moduan jakinarazteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 16an.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1407303