111. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 251/2010 prozedura arrunta eta 498/2010 prozedura pilatua

Antonio Fernández Ayesa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria.

Aditzera ematen dut: 251/2010 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan eta 498/2010 pilatuan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

"194/2014 epaia.

Francisco Javier Fernández Urzainqui jauna, Alfonso Otero Pedrouzo jauna eta Miguel Ángel Abárzuza Gil jauna.

Iruñean, 2014ko apirilaren 4an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatu magistratu jaunek osatutakoak, 251/2010 errekurtsoaren eta 498/2010 errekurtso pilatuaren autoak aztertu ditu. Interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek herriko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aurka sustatu dira errekurtso horiek, hura 2009ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean, eta 2010eko 20.ean, otsailaren 12an, argitaratu izanik. Honako hauek dira alderdiak: errekurtsogile gisa, Vodafone España, S.A., Carlos Hermida Santos prokuradore jaunak ordezkatua eta Javier Gutiérrez Viloria legelari jaunak zuzendua, eta demandatu gisa, Ororbiako Kontzejua, Ricardo Beltrán García prokuradore jaunak ordezkatua eta Idoia Zulet Gale legelari andreak defendatua.

Epaitza:

Partez baiesten dugu telefonia mugikorreko entitate errekurtsogileak prozesuan duen ordezkariak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, demandatuak onetsitako udal ordenantzen aurkakoa. Ordenantza horiek, 2009ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean, eta 2010eko 20.ean, otsailaren 12an, argitaratuek, zerbitzuak eta hornidurak ustiatzen dituzten enpresek herriko jabari publikoaren zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituzte, eta epai honetako idazpuruan berariaz zehaztu da. Horrenbestez, ordenantza horietako bakoitzaren zati hauek deuseztatzen ditugu:

a) Ordenantzaren 3. artikuluko lehen lerroaldeko azken tartekia. Horren arabera, tasa horren subjektu pasiboak dira aurreko atalean aipaturiko telefonia mugikorreko enpresak, bai hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titularrak badira, bai, sare horien titularrak izan gabe, sareak erabiltzeko, haietara iristeko edo elkar lotzeko eskubideen titularrak badira.

b) Ordenantzaren 5. artikulua, tasa finkatzeko aplikatu behar den zenbatekoa ezartzeko sistema edo prozedura jasotzen duena.

Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu. Epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie. Dena dela, epaiaren aurka kasazio-errekurtsoa jar daiteke.

Eginbidea: Iruñean, 2014ko apirilaren 8an. Nik, Antonio Fernández Ayesa idazkariak, egina, adierazteko gaurko egunean epai hori eman didatela, behar bezala sinatua, alderdiei jakinarazpena egiteko eta legez ezarritako publikotasuna emateko, eta autoei hitzez hitzeko ziurtapena erantsi diedala eta jatorrizkoa artxibatu dudala. Fede ematen dut."

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 20an.–Salako idazkaria, Antonio Fernández Ayesa.

Iragarkiaren kodea: J1407340