Iragarkia
111. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 9a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Euskara Zerbitzuak ematen dituen diru-laguntzen deialdia
Sakanako Mankomunitateko lehendakariak 2014/196 eta 202 bitarteko Ebazpenak eman ditu, Euskara Zerbitzuak eskaintzen dituen diru-laguntzen deialdiak onartzeko eginak.
Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen, azaroaren 9koaren, 14.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aipatutako deialdiak argitaratzea egokia da, interesdunek eskaerak egin ditzaten.
Lakuntzan, 2014ko maiatzaren 20an.–Aitor Karasatorre Mugurutza, lehendakaria.
EUSKARA IKASLEENDAKO DIRU-LAGUNTZAK
Oinarriak
1. Oinarrien xedea eta objektua. Oinarri hauen xedea da euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren Sakanako herritarrei diru-laguntzak emateko modua arautzea.
2. Diru-laguntzaren gaiak eta kontzeptuak. Diruz lagunduko dira 2013ko uztailaren 1etik 2014ko ekainaren 30era arte egindako ikastaroen matrikula. Kilometrajea ez da diruz lagunduko.
Diruz lagunduko dira Ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta informatika bidezkoak.
3. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Xede hauetarako, guztira, 25.000,00 euro erabiliko dira, Euskara Zerbitzuko 2014ko ekitaldiko aurrekontuetako 4 451 48202 (Euskara ikasleendako diru-laguntzak) kontu-sailean jasotako kredituaren kontura. Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.
Aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean zatituko da deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean, betiere diru-laguntzek deialdiari esleitu zaion diru-kopurua baino gehiago jotzen badute.
Diru-laguntza jasotzeari begira, lehentasuna emanen zaie langabeei, halako moldez non langabeei egokituko zaien diru-laguntzaren ehunekoa gainerako eskatzaileena baino %25 handiagoa izanen baita.
Dena den, diru-laguntzen onuradunek ezin izanen dute 500 euro baino gehiagoko laguntzarik jaso deialdi bakoitzeko.
4. Deialdiaren publizitatea. Deialdi hau aditzera emateko, prentsa-oharra bidaliko da hedabideetara, eta jakinarazpena igorriko zaie diru-laguntzaren hartzaile diren balizko onuradunei. Horretaz gain, deialdiaren testu osoa Sakanako Mankomunitatearen webgunean plazaratuko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu.
5. Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea 2014ko ekainaren 2tik uztailaren 31 bitartekoa izango da. Epe hori luzaezina izanen da.
6. Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Eskatzaileek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute Sakanako Mankomunitateko erregistroan:
a) Eskabide ofiziala beteta.
b) Eskatzailearen nortasun agiriaren kopia.
c) Erroldatze ziurtagiria.
d) Euskaltegiak eginiko asistentziaren edo aprobetxamenduaren ziurtagiria.
e) Matrikularen ordainagiria.
f) Langabeek Gizarte Segurantzak emandako bizitza laborala izeneko agiria aurkeztu ahalko dute, mankomunitateak, inguruabar horri begira, diru-laguntzaren zenbatekoa kalkula dezan. Ez da langabeziaren txartela ziurtagiritzat onartuko.
g) Aitorpena, administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatuta ko edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkenengo kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.
Hori dena zuzenean edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurreikusitako beste prozeduraren bat erabiliz egin ahal izango da. Hona helbidea:
Sakanako Mankomunitatea.
Uriz, 32. 31830 Lakuntza.
948 464840.
euskara@sakana-mank.com.
7. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak. Honako baldintza hauek betetzen dituztenek eskatzen ahal dituzte diru-laguntzak. Baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira:
a) Diruz lagundutako ikastaroaren %80an parte hartu duela frogatzea.
b) Sakanan erroldatuta egotea. Sakanako udal eta mankomunitateetan lanean ari diren administrazioko langileek eta eskualdeko toki entitateetako hautetsiek diru-laguntza eskatu ahal izanen dute nahiz eta eskualdean erroldatuta egon ez.
c) Sakanako Mankomunitatearekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea (mankomunitateak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko).
8. Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten bada, hamar egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da. Sakanako Mankomunitateko lehendakariak horretarako ebazpena egingo du.
9. Ebazpena. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Sakanako Mankomunitateko lehendakariak emango du Euskara Batzordearen irizpena ikusita, hamabost eguneko epean.
Ebazpen hori interesatu guztiei jakinaraziko zaie. Esleipen ebazpenean nori eman zaion diru-laguntza zehaztu behar da, eta berariaz adierazi behar da gainerako eskaerak ezetsi direla. Era berean, ebazpenak adierazi beharko ditu haren aurka jotzeko dauden errekurtso bideak, zein organoren aurrean aurkeztu behar diren eta zein epe dagoen hori egiteko, interesatuek egoki iritzitako beste edozein errekurtso bide erabiltzeko eskubidea baztertu gabe.
Ebazpena eman eta ordaintzeko epea lau hilabetekoa da, gehienez ere. Diru-laguntza eman eta ordainketa agintzeko ebazpena emateko epea 2014ko abenduaren 31n amaituko da. Behin epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jotzen ahalko du.
10. Diru-laguntzaren ordainketa. Diru-laguntzak ordainketa bakarrean pagatuko dira. Banku transferentzia eginen da eskatzaileek adierazitako kontu korrontearen zenbakian.
11. Bateragarritasuna. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gehiegizko finantzaketarik gertatzen ez bada.
12. Diru-laguntzen itzulketa. Onuradunek diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko dute ondotik azaltzen direnak gertatzen direnean:
a) Diru-laguntza eskuratzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.
b) Eskatzen diren agiriak ez aurkeztea horretarako ezarritako epean.
c) Bateraezinak diren diru-laguntzak aldi berean jasotzea.
d) Nahitaez onartu behar diren egiaztapenak ez onartzea edo oztopatzea.
13. Arau-hauste eta zehapenak. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Diru Laguntzen Erregelamendu Orokorrak aginduko dute. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko V. tituluan ezarritakoa izanen da.
Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoak aginduko du. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko V. tituluan ezarritakoa izanen da.
14. Datuen babesa. Eskatzaileen datuak Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira. Eskatzaileek ematen dituzten datuak Sakanako Mankomunitateak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategietan sartuko dira. Betiere helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua izango da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubideak Sakanako Mankomunitateak duen jendearendako harrera bulegoan (Lakuntzan, Uriz 32) egikaritu ahal izango dira.
15. Aplikatu beharreko araudia. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea aplikatuko dira.
16. Errekurtsoak. Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.
Eskabidea
Eskatzailearen datuak:
–Izen-abizenak.
–NAN.
–Helbidea.
–Posta kodea.
–Herria.
–Telefonoa.
–E-posta.
–Kontu korrontearen zenbakia.
2013ko uztailaren 1etik 2014ko ekainaren 30era bitarteko matrikula gastuak ............................................................................................ euro.
(Data eta sinadura)
Jakinarazten dizugu zure datuak fitxategi batean sartuko direla Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko. Betiere, horren helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko zure eskubideak horren aurrean egikaritu ahal izango dituzu, eta horretarako jo beharko duzu NANarekin Sakanako Mankomunitateak jendearendako harrera bulegora (Lakuntzan, Uriz 32).
Zinpeko aitorpena
Eskatzaileak hau aitortzen du:
Ez dagoela sartuta diru-laguntza publikoak itzularazteko edo zigortzeko inongo prozeduratan.
Laguntza eskabide honetaz aparte ez duela helburu bererako beste laguntzarik eskatu edo jaso, beste inongo erakunde publiko nahiz pribatuk emana.
Diru-laguntza eskatu diela beheko erakunde hauei:
ERAKUNDEA | ZENBATEKOA | EGOERA (Ebatzi gabe, ebatzita baina kobratu gabe edo kobratuta) |
Helburu bererako edozein erakunde publiko nahiz pribaturi diru-laguntza eskabiderik eginez gero, Sakanako Mankomunitateari jakinarazteko konpromisoa hartzen duela bere gain.
Eta, hala ager dadin, izenpetu egiten du.
(Data eta sinadura)
SAKANAKO EUSKALTEGIEK HELDUAK EUSKALDUNTZEKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA
Oinarriak
1. Oinarrien xedea eta objektua. Oinarri hauen xedea da Sakanako euskaltegiei helduak euskalduntzeko ematen diren laguntzak arautzea.
2. Diru-laguntzaren gaiak eta kontzeptuak. Deialdi honek 2014. urtean zehar burutzen diren ikastaroak hartuko ditu kontuan.
3. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Xede hauetarako, guztira, 25.000,00 euro erabiliko dira, Euskara Zerbitzuko 2014ko ekitaldiko aurrekontuetako 4 451 48203 (Euskaltegiendako diru-laguntzak) kontu-sailean jasotako kredituaren kontura. Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.
Talde baten ikastordu bakoitzaren kostua 35 eurokoa izanen da; autoikaskuntzako ikastordu bakoitzaren kostua, berriz, 4 eurokoa. Kostu honetan sartuko dira, besteak beste, irakaslearen soldata, gizarte asegurua, klasea prestatzeko orduak, irakaslearen prestakuntza, materiala, egoitzaren mantentzea, eta irakaslearen kilometrajea.
Diru-laguntza ikasle/orduen araberakoa izanen da, baldin eta defizita izan baldin bada.
Aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean zatituko da deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean, betiere diru-laguntzek deialdiari esleitu zaion diru-kopurua baino gehiago jotzen badute.
Diru-laguntzaren zenbatekoa betiere Sakanako Mankomunitateko aurrekontuaren ahalmenaren araberakoa izanen da.
4. Deialdiaren publizitatea. Deialdi hau aditzera emateko, prentsa-oharra bidaliko da hedabideetara, eta jakinarazpena igorriko zaie diru-laguntzaren hartzaile diren balizko onuradunei. Horretaz gain, deialdiaren testu osoa Sakanako Mankomunitatearen webgunean argitaratuko da, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.
5. Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak egiteko epea 2014ko urtarrilaren 1etik 2014ko ekainaren 13ra arte, egun biak barne, izango da 2014 urteko 1. hiruhilekoari dagozkion diru-laguntzetarako; ekainaren 28a baino lehenago, 2014 urteko 2. hiruhilekoari dagozkion diru-laguntzetarako; abenduaren 31 2014 urteko 4. hiruhilekoari dagozkion diru-laguntzetarako.
6. Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Diru-laguntza eskabidea.
b) Eman den ikastaro bakoitzaren ikasketa maila, irakaslea, ikasle kopurua, egutegia eta ordutegia.
c) Eman den ikastaro bakoitzaren balantze ekonomikoa.
d) Talde bakoitzaren ikasleen zerrenda, izen-abizenak, adina eta herria zehaztuz.
e) Ikastegiko zuzendariak edo arduradunak sinaturiko zinpeko adierazpena, aurkeztu diren argibide eta agiriak egiazkoak direla dioena.
f) Aitorpena, administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkenengo kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.
Dokumentazioa Sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu behar da edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluak aurreikusitako edozein lekutan. Hona helbidea:
Sakanako Mankomunitatea.
Uriz, 32. 31830 Lakuntza.
948 464840.
euskara@sakana-mank.com.
7. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak. Onuradunak honako hauetara behartua egongo dira:
a) Kalitatezko irakaskuntza eskaintzera.
b) Euskalduntze-alfabetatzea ekonomikoki bideragarria izan dadin neurriak hartzera.
c) Zazpi ikasle edo gehiago izatera talde bakoitzean.
d) Irakasleek gutxienez EGA agiria eta glotodidaktika ikastaroa izatera.
e) Beren propagandan ikastaroak diruz lagunduta daudela adieraztera.
f) Sakanako Mankomunitatearekiko zerga betebeharrak ordainduta izatera (mankomunitateak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko).
8. Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten bada, hamar egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da. Sakanako Mankomunitateko lehendakariak horretarako ebazpena egingo du.
9. Ebazpena. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Sakanako Mankomunitateko lehendakariak emango du Euskara Batzordearen irizpena ikusita, hamabost eguneko epean.
Ebazpen hori interesatu guztiei jakinaraziko zaie. Esleipen ebazpenean nori eman zaion diru-laguntza zehaztu behar da, eta berariaz adierazi behar da gainerako eskaerak ezetsi direla. Era berean, ebazpenak adierazi beharko ditu haren aurka jotzeko dauden errekurtso bideak, zein organoren aurrean aurkeztu behar diren eta zein epe dagoen hori egiteko, interesatuek egoki iritzitako beste edozein errekurtso bide erabiltzeko eskubidea baztertu gabe.
Ebazpena eman eta ordaintzeko epea lau hilabetekoa da, gehienez ere. Diru-laguntza eman eta ordainketa agintzeko ebazpena emateko epea 2014ko abenduaren 31n amaituko da. Behin epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jotzen ahalko du.
10. Diru-laguntzaren ordainketa. Diru-laguntza 3 zatitan emanen die Sakanako Mankomunitateak eskatzaileei, dokumentazioa aldez aurretik aurkezturik.
Onuradunen bati esleitutako laguntzaren zenbatekoa murrizten bada dokumentazio osoa ez aurkezteagatik, ez justifikatzeagatik edo epeak edo deialdiko oinarrietakoren bat ez betetzeagatik, soberakina gainerako onuradunen artean proportzionalki banatzen ahalko da.
Azken ordainketa egin baino lehenago, urte osoari dagokion kitapena egingo da. Horretarako, Euskara Batzordearen irizpena beharko da.
11. Bateragarritasuna. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gehiegizko finantzaketarik gertatzen ez bada.
12. Diru-laguntzen itzulketa. Onuradunek diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko dute ondotik azaltzen direnak gertatzen direnean:
a) Diru-laguntza eskuratzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.
b) Eskatzen diren agiriak ez aurkeztea horretarako ezarritako epean.
c) Bateraezinak diren diru-laguntzak aldi berean jasotzea.
d) Nahitaez onartu behar diren egiaztapenak ez onartzea edo oztopatzea.
13. Arau-hauste eta zehapenak. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Diru Laguntzen Erregelamendu Orokorrak aginduko dute. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko V. tituluan ezarritakoa izanen da.
14. Datuen babesa. Eskatzaileen datuak Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira. Eskatzaileek ematen dituzten datuak Sakanako Mankomunitateak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategietan sartuko dira. Betiere helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua izango da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubideak Sakanako Mankomunitatea duen jendearendako harrera bulegoan (Lakuntzan, Uriz 32) egikaritu ahal izango dira.
15. Aplikatu beharreko araudia. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea aplikatuko dira.
16. Errekurtsoak. Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.
Eskabidea
Erakunde eskatzailea: | |
Izena | |
Helbidea | |
IFK | |
Herria | P.K. |
Telefonoa | E-posta |
Kontu korrontearen zenbakia | |
Arduraduna: | |
Izen-deiturak | |
Eskaera: | |
Eskatzen dut: onar dakizkidala diru-laguntza eskaera eta aurkeztutako gainerako agiriak | |
Zinpeko agiria: | |
Zinpeko aitorpen hau egiten dut: eskabide honekin batera aurkeztu ditudan argibide eta agiriak egiazkoak direla. | |
Lekua eta data Arduradunaren sinadura eta erakundearen zigilua Jakinarazten dizugu zure datuak fitxategi batean sartuko direla Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko. Betiere, horren helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko zure eskubideak horren aurrean egikaritu ahal izango dituzu, eta horretarako jo beharko duzu NANarekin Sakanako Mankomunitateak jendearendako harrera bulegora (Lakuntzan, Uriz 32). | |
Zinpeko aitorpena
Eskatzaileak hau aitortzen du:
Ez dagoela sartuta diru-laguntza publikoak itzularazteko edo zigortzeko inongo prozeduratan.
Laguntza eskabide honetaz aparte ez duela helburu bererako beste laguntzarik eskatu edo jaso, beste inongo erakunde publiko nahiz pribatuk emana.
Diru-laguntza eskatu diela beheko erakunde hauei:
ERAKUNDEA | ZENBATEKOA | EGOERA (Ebatzi gabe, ebatzita baina kobratu gabe edo kobratuta) |
Helburu bererako edozein erakunde publiko nahiz pribaturi diru-laguntza eskabiderik eginez gero, Sakanako Mankomunitateari jakinarazteko konpromisoa hartzen duela bere gain.
Eta, hala ager dadin, izenpetu egiten du.
(Data eta sinadura)
SAKANAKO EUSKARAZKO HEDABIDEAK DIRUZ LAGUNTZEKO
Oinarriak
1. Oinarrien xedea eta objektua. Deialdi honen xedea da Sakanako euskarazko hedabideak diruz laguntzeko modua arautzea.
2. Diru-laguntzaren onuradunak. Deialdi honetan arautzen diren laguntzen hartzaile izan daiteke Sakanan egoitza fiskala duen pertsona fisiko edo juridiko oro, euskarazko hedabide baten jabe edo kudeatzaile dena.
3. Diru-laguntzaren gaiak eta kontzeptuak. Honako hauek izanen dira:
a) Euskarazko eguneroko prentsa eta aldizkariak, batez ere Sakanan zabaltzen direnak.
b) Irratiak, Sakanan ohikotasunez emititzen dutenak.
c) Sakanari buruzko berriak eskaintzen dituzten internet bidezko hedabideak.
Ondoko hauek ez dute laguntzarik jasotzen ahalko:
–Euskara erabiltzen duten gaztelaniazko hedabideek.
–Alderdi politikoek zein sindikatuek argitaratutakoek.
–Elkarteek edo fundazioek beren bazkideen artean banatzeko argitaratutakoek.
–Eskola aldizkariek.
d) Udal eta mankomunitateen informazio aldizkariek.
Diruz lagundutako jarduerak 2014ko urtarrilaren 1aren eta abenduaren 31ren arteko aldiari dagozkionak izanen dira.
4. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Xede hauetarako, guztira, 80.000,00 euro erabiliko dira, Euskara Zerbitzuko 2014ko ekitaldiko aurrekontuetako 4 451 48201 (Euskarazko hedabideendako diru-laguntzak) kontu-sailean jasotako kredituaren kontura.
Kopuru hori modu honetan banatuko da:
a) Euskarazko eguneroko prentsa eta aldizkariak, batez ere Sakanan zabaltzen direnak: 40.000 euro.
b) Irratiak, Sakanan ohikotasunez emititzen dutenak: 10.000 euro.
c) Sakanari buruzko berriak eskaintzen dituzten internet bidezko hedabideak: 30.000 euro.
Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.
Aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean banatuko da deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean, betiere, diru-laguntzek deialdiari esleitu zaion diru-kopurua baino gehiago jotzen badute.
5. Deialdiaren publizitatea. Deialdi hau aditzera emateko, prentsa-oharra bidaliko da hedabideetara, eta jakinarazpena igorriko zaie diru-laguntzaren hartzaile diren balizko onuradunei. Horretaz gain, deialdiaren testu osoa Sakanako Mankomunitateko webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
6. Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 1etik ekainaren 13ra bitartekoa izango da. Epe hori luzaezina izanen da.
7. Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Eskatzaileek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute Sakanako Mankomunitateko erregistroan:
a) Eskabide ofiziala beteta.
b) Identifikazio fiskaleko txartela.
c) Diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehakatua. Sarrerei dagokienez, bestelako erakunde publikoetan eta beste autonomia erkidego batzuetako administrazioetan eskatu edo harturiko laguntzak espresuki adieraziko dira, bai eta partikularrek edo enpresa pribatuetako bestelako diru-sarrerak (babesak eta publizitatea, esate baterako). Gastuei dagokienez, langileak eta kolaboratzaileak kontratatzetik sorturiko gastuak, ustiapen gastu orokorrak eta funtzionamendu eta banaketa gastuak hartuko dira kontuan.
d) Irrati saioen edo argitalpenen ezaugarriak biltzen dituen txostena. Hedabide idatziek (egunkariek eta aldizkariek) hauek aipatu beharko dituzte: orrialde kopurua, aldizkakotasuna, argitaratzeko egunak, gaiak, egitura eta maketazio mota, eta proiektuaren nondik norakoak zehazki jakiteko behar diren elementu guztiak. Laguntzak irratirako eskatzen dituztenek honako hauek adierazi beharko dituzte: saioen iraupena, emisio egunak eta orduak, gaiak eta programazioaren nondik norakoak. Beste komunikabideekin batera egindako programazioen berri eman beharko dute berariaz, horrelakorik badago.
d) Horrelakorik bada, hedabidea on-line bertsioaren gaineko datuak.
e) Eskabidea baloratzeko aurkeztu nahi den gainerako dokumentazioa.
f) Aitorpena, administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkenengo kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.
Hori dena zuzenean edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurreikusitako beste prozeduraren bat erabiliz egin ahal izango da. Hona helbidea:
Sakanako Mankomunitatea.
Uriz, 32. 31830 Lakuntza.
948 464840.
euskara@sakana-mank.com.
8. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak. Honako baldintza hauek betetzen dituztenek eskatzen ahal dituzte diru-laguntzak:
a) Gutxienez ere aurrekontuko kopuru osoaren %30eko autofinantzaketa izatea.
b) Sakanako Mankomunitatearekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea (mankomunitateak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko).
9. Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten bada, hamar egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da. Sakanako Mankomunitateko lehendakariak horretarako ebazpena egingo du.
10. Ebazpena. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Sakanako Mankomunitateko lehendakariak emango du Euskara Batzordearen irizpena ikusita, hamabost eguneko epean.
Ebazpen hori interesatu guztiei jakinaraziko zaie. Esleipen ebazpenean nori eman zaion diru-laguntza zehaztu behar da, eta berariaz adierazi behar da gainerako eskaerak ezetsi direla. Era berean, ebazpenak adierazi beharko ditu haren aurka jotzeko dauden errekurtso bideak, zein organoren aurrean aurkeztu behar diren eta zein epe dagoen hori egiteko, interesatuek egoki iritzitako beste edozein errekurtso bide erabiltzeko eskubidea baztertu gabe.
Ebazpena eman eta ordaintzeko epea lau hilabetekoa da, gehienez ere. Diru-laguntza eman eta ordainketa agintzeko ebazpena emateko epea 2014ko abenduaren 31n amaituko da. Behin epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jotzen ahalko du.
11. Baloratzeko irizpideak. Euskara Batzordeak eskabideak baloratuko ditu, ohiko saioan, eta honako alderdiak izanen ditu kontuan:
a) Euskarazko eguneroko prentsa eta aldizkariak, batez ere Sakanan zabaltzen direnak.
–Urteko argitalpen kopurua: 20 puntu.
–Ale bakoitzean orrialde kopurua: 20 puntu.
–Argitalpen bakoitzean zabaldutako ale kopurua: 20 puntu.
–Irakurle kopurua: 20 puntu.
–Finantzaketa maila propioa: 10 puntu.
–Produktuaren kalitatea: 10 puntu.
b) Irratiak, Sakanan ohikotasunez emititzen dutenak.
–Astean norberak ekoitzitako orduak: 20 puntu.
–Entzule kopuru potentziala (irratiak): 30 puntu.
–Finantzaketa maila propioa: 25 puntu.
–Produktuaren kalitatea: 25 puntu.
c) Sakanari buruzko berriak eskaintzen dituzten internet bidezko hedabideak.
–Sorturiko eta zabalduriko albiste kopurua: 30 puntu.
–Bisita kopurua: 30 puntu.
–Finantzaketa maila propioa: 20 puntu.
–Produktuaren kalitatea: 20 puntu.
12. Diru-laguntzaren ordainketa. Lehendabiziko ordainketa diru-laguntzak esleitzeko ebazpenarekin batera eginen da.
Diru-laguntza 6 zatitan emanen die Sakanako Mankomunitateak eskatzaileari, bi hilabetean behin alegia. Horretarako diruz lagundutako aldian egindakoari buruzko memoria zehaztua eta gastu zein diru-sarreren frogagiriak aurkeztu beharko ditu. Horiekin batera, diruz lagundutako aldiari dagozkion ale idatzi guztien zein irrati saioen lagina aurkeztu behar dira. Ale horiek paperean edo euskarri informatikoan aurkeztea bada. Ez da beharrezkoa izanen, argitaratu ahala, Sakanako Mankomunitatera bidali izan badira.
Onuradunak jarduera gauzatu duela behar bezala justifikatu ezean, ordainduriko laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatzen ahalko zaio.
Onuradunen bati esleitutako laguntzaren zenbatekoa murrizten bada dokumentazio osoa ez aurkezteagatik, ez justifikatzeagatik edo epeak edo deialdiko oinarrietakoren bat ez betetzeagatik, soberakina gainerako onuradunen artean proportzionalki banatzen ahalko da.
Azken ordainketa egin baino lehenago, urte osoari dagokion kitapena egingo da. Horretarako, Euskara Batzordeko irizpena beharko da.
13. Bateragarritasuna. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gehiegizko finantzaketarik gertatzen ez bada.
14. Emandako diru-laguntzen publizitatea egitea. Onuradunek eman zaien diru-laguntzaren publizitate egokia egin beharko dute eta beren komunikabideetan adierazi beharko dute Sakanako Mankomunitatearen diru-laguntza jaso dutela.
15. Diru-laguntzen itzulketa. Onuradunek diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko dute ondotik azaltzen direnak gertatzen direnean:
a) Diru-laguntza eskuratzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.
b) Eskatzen diren agiriak ez aurkeztea horretarako ezarritako epean.
c) Egitasmoa aurkezturik eta diru-laguntza jasorik, gauzatu gabe uztea.
d) Bateraezinak diren diru-laguntzak aldi berean jasotzea.
e) Nahitaez onartu behar diren egiaztapenak ez onartzea edo oztopatzea.
16. Arau-hauste eta zehapenak. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Diru Laguntzen Erregelamendu Orokorrak aginduko dute. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko V. tituluan ezarritakoa izanen da.
17. Datuen babesa. Eskatzaileen datuak Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira. Eskatzaileek ematen dituzten datuak Sakanako Mankomunitateak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategietan sartuko dira. Betiere helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua izango da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubideak Sakanako Mankomunitatea duen jendearendako harrera bulegoan (Lakuntzan, Uriz 32) egikaritu ahal izango dira.
18. Aplikatu beharreko araudia. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea aplikatuko dira.
19. Errekurtsoak. Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.
Eskabidea
Erakunde eskatzailea: | |
Izena | |
Helbidea | |
Herria | P.K. |
Telefonoa | E-posta |
Kontu-korrontearen zenbakia | |
Arduraduna: | |
Izen-deiturak | |
Hedabidearen fitxa teknikoa: | |
–Argitalpenaren izena –Lege gordailua eta ISSN –Maiztasuna eta urteko zenbaki kopurua –Harpidetza kopurua edo tirada –Aleko eta urteko orrialde kopurua –Emisio orduak astean eta urtean –Lurralde hedadura | |
Aurreikusitako diru sarrerak eta gastuak (azalpena eta kopuruak): | |
Diru sarrerak: | |
–Harpidetzak –Publizitatea –Beste erakunde publikoetatik jasotako diru-laguntzak –Diru sarrerak guztira | |
Gastuak: | |
–Langileen gastuak –Funtzionamendu gastuak –Inbertsio gastuak –Ekoizpen gastuak –Zabalkunde gastuak –Gastuak guztira | |
Lekua eta data Arduradunaren sinadura eta erakundearen zigilua Jakinarazten dizugu zure datuak fitxategi batean sartuko direla Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko. Betiere, horren helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko zure eskubideak horren aurrean egikaritu ahal izango dituzu, eta horretarako jo beharko duzu NANarekin Sakanako Mankomunitateak jendearendako harrera bulegora (Lakuntzan, Uriz 32). | |
Zinpeko aitorpena
Eskatzaileak hau aitortzen du:
Ez dagoela sartuta diru-laguntza publikoak itzularazteko edo zigortzeko inongo prozeduratan.
Laguntza eskabide honetaz aparte ez duela helburu bererako beste laguntzarik eskatu edo jaso, beste inongo erakunde publiko nahiz pribatuk emana.
Diru-laguntza eskatu diela beheko erakunde hauei:
ERAKUNDEA | ZENBATEKOA | EGOERA (Ebatzi gabe, ebatzita baina kobratu gabe edo kobratuta) |
Helburu bererako edozein erakunde publiko nahiz pribaturi diru-laguntza eskabiderik eginez gero, Sakanako Mankomunitateari jakinarazteko konpromisoa hartzen duela bere gain.
Eta, hala ager dadin, izenpetu egiten du.
(Data eta sinadura)
ERROTULUAK EUSKARAZ JARTZEKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA
Oinarriak
1. Oinarrien xedea eta objektua. Oinarri hauen xedea da Sakanako Mankomunitateak errotuluak euskaraz jartzen dituzten establezimendu komertzialei, ostalaritzakoei eta elkarteei diru-laguntzak emateko modua ezartzea.
2. Diru-laguntzaren gaiak eta kontzeptuak. Diruz lagunduko dira errotuluak, toldoak eta ibilgailu komertzialen errotulazioa.
3. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Xede hauetarako, guztira, 1.000,00 euro erabiliko dira, Euskara Zerbitzuko 2014ko ekitaldiko aurrekontuetako 4 451 48205 (Errotuluetarako diru-laguntzak) kontu-sailean jasotako kredituaren kontura. Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.
Euskara hutsean idatzita dagoen errotulua jartzen duenari gastuaren % 50 ordainduko zaio. Gehienez 400 euro emanen zaizkio. Euskaraz eta erdaraz idatzita dagoen errotulua jartzen duenari % 20 ordainduko zaio. Gehienez ere 200 euro. Betiere elebitasun pizgarriaren irizpidea erabili beharko du, alegia euskarazko testuak –tamainarengatik, tokiarengatik edo azpimarratuta egoteagatik– lehentasuna izanen du.
Aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean zatituko da deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean, betiere diru-laguntzek deialdiari esleitu zaion diru-kopurua baino gehiago jotzen badute.
4. Deialdiaren publizitatea. Deialdi hau aditzera emateko, prentsa-oharra helaraziko zaie hedabideei, eta jakinarazpena igorriko zaie diru-laguntzaren hartzaile diren balizko onuradunei. Horretaz gain, deialdiaren testu osoa Sakanako Mankomunitatearen webgunean jarriko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
5. Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea 2014ko abenduaren 2ra artekoa izanen da.
6. Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Eskatzaileek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute Sakanako Mankomunitateko erregistroan:
a) Eskabide ofiziala beteta.
b) IFKren fotokopia.
c) Fakturaren fotokopia.
d) Errotuluaren argazkia.
e) Aitorpena, administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkenengo kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.
Hori dena zuzenean edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurreikusitako beste prozeduraren bat erabiliz egin ahal izango da. Hona helbidea:
Sakanako Mankomunitatea.
Uriz, 32. 31830 Lakuntza.
948 464840.
euskara@sakana-mank.com.
7. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak. Diru-laguntzak kartel edo elementu bakoitzari aplikatuko zaizkio.
Ez dute diru-laguntzarik hartuko bakarrik izen-abizenak edo toponimoak dituzten errotuluek ezta gaizki idatziak edo oker gramatikalak dituztenek.
Sakanako Mankomunitateak itzulpen eta aholkularitza zerbitzua eskainiko die doan errotulua euskaraz jarri nahi dutenei.
Eskatzaileak Sakanako Mankomunitatearekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea ezinbestekoa da (mankomunitateak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko).
8. Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten bada, hamar egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da. Sakanako Mankomunitateko lehendakariak horretarako ebazpena egingo du.
9. Ebazpena. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Sakanako Mankomunitateko lehendakariak emango du Euskara Batzordearen irizpena ikusita, hamabost eguneko epean. Ebazpen hori interesatu guztiei jakinaraziko zaie.
Ebazpenean nori eman zaion diru-laguntza zehaztu behar da, eta berariaz adierazi behar da gainerako eskaerak ezetsi direla. Era berean, ebazpenak adierazi beharko ditu haren aurka jotzeko dauden errekurtso bideak, zein organoren aurrean aurkeztu behar diren eta zein epe dagoen hori egiteko, interesatuek egoki iritzitako beste edozein errekurtso bide erabiltzeko eskubidea baztertu gabe.
Ebazpena eman eta ordaintzeko epea lau hilabetekoa da, gehienez ere. Diru-laguntza eman eta ordainketa agintzeko ebazpena emateko epea 2014ko abenduaren 31n amaituko da. Behin epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jotzen ahalko du.
10. Diru-laguntzaren ordainketa. Diru-laguntzak ordainketa bakarrean pagatuko dira. Banku transferentzia eginen da eskatzaileek adierazitako kontu korrontearen zenbakian.
11. Bateragarritasuna. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gehiegizko finantzaketarik gertatzen ez bada.
12. Diru-laguntzen itzulketa. Onuradunek diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko dute ondotik azaltzen direnak gertatzen direnean:
a) Diru-laguntza eskuratzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.
b) Eskatzen diren agiriak ez aurkeztea horretarako ezarritako epean.
c) Bateraezinak diren diru-laguntzak aldi berean jasotzea.
d) Nahitaez onartu behar diren egiaztapenak ez onartzea edo oztopatzea.
13. Arau-hauste eta zehapenak. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Diru Laguntzen Erregelamendu Orokorrak aginduko dute. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko V. tituluan ezarritakoa izanen da.
14. Datuen babesa. Eskatzaileen datuak Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira. Eskatzaileek ematen dituzten datuak Sakanako Mankomunitateak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategietan sartuko dira. Betiere helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua izango da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubideak Sakanako Mankomunitatea duen jendearendako harrera bulegoan (Lakuntzan, Uriz 32) egikaritu ahal izango dira.
15. Aplikatu beharreko araudia. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea aplikatuko dira.
16. Errekurtsoak. Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkeztu ahal izango da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.
Eskabidea
Eskatzailearen datuak:
–Eskatzailearen izen-abizenak.
–Eskatzailearen NAN.
–Elkartearen edo establezimenduaren izena.
–Elkartearen edo establezimenduaren IFZ.
- Helbidea.
- Posta kodea.
- Herria.
- Telefonoa.
- E-posta:
- Kontu korrontearen zenbakia:
Gastuak guztira: ........................................................................ euro.
(Data eta sinadura)
Jakinarazten dizugu zure datuak fitxategi batean sartuko direla Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko. Betiere, horren helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko zure eskubideak horren aurrean egikaritu ahal izango dituzu, eta horretarako jo beharko duzu NANarekin Sakanako Mankomunitateak jendearendako harrera bulegora (Lakuntzan, Uriz 32).
Zinpeko aitorpena
Eskatzaileak hau aitortzen du:
Ez dagoela sartuta diru-laguntza publikoak itzularazteko edo zigortzeko inongo prozeduratan.
Laguntza eskabide honetaz aparte ez duela helburu bererako beste laguntzarik eskatu edo jaso, beste inongo erakunde publiko nahiz pribatuk emana.
Diru-laguntza eskatu diela beheko erakunde hauei:
ERAKUNDEA | ZENBATEKOA | EGOERA (Ebatzi gabe, ebatzita baina kobratu gabe edo kobratuta) |
Helburu bererako edozein erakunde publiko nahiz pribaturi diru-laguntza eskabiderik eginez gero, Sakanako Mankomunitateari jakinarazteko konpromisoa hartzen duela bere gain.
Eta, hala ager dadin, izenpetu egiten du.
(Data eta sinadura)
SAKANAKO EUSKALGINTZARI ZUZENDUTAKO DIRU-LAGUNTZAK
Oinarriak
1. Oinarrien xedea eta objektua. Oinarri hauen xedea da Sakanako euskalgintzari euskara sustatzeko jarduerak diruz laguntzeko modua arautzea.
2. Diru laguntzaren gaiak eta kontzeptuak. Diruz lagunduko dira euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko helburu duten egitasmoak zein euskararekiko jarrera hobetzea dutenak. Zehazkiago, honako hauek dira diruz lagunduko diren egitasmoak:
a) Ezagupenetik erabilerarako jauzia egitea helburu duten egitasmoak.
b) Euskara ez dakiten euskal herritarrak euskarara hurbiltzea ematea helburu duten egitasmoak.
c) Euskararen ondarea jaso, gorde edota hedatzea helburu duten egitasmoak.
d) Euskararen alderdi desberdinak aztertzea helburu duten jardunaldiak.
e) Euskalgintzan ibilbide oparoa izateagatik nabarmendutako pertsonak edo elkarteak omentzeko egitasmoak.
f) Euskararen familia bidezko transmisioa sendotzea helburu duten egitasmoak.
g) Euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea helburu duten egitasmoak.
h) Euskarazko sormen kulturala bultzatzea helburu duten egitasmoak (hitzaldiak, erakusketak, kontzertuak, antzerki emanaldiak eta tailerrak).
i) Etorkinen artean euskararen erabilera sustatzea helburu duten egitasmoak.
j) Euskarazko jostailu, joko eta denbora-pasak.
Oro har ez dira diruz lagunduko, euskaraz izanik ere, euskararen erabilera sustatzea helburu espezifiko eta nabarmena ez duten egitasmoak, ez eta Sakanako Mankomunitatearen beste edozein esparrutan diru-laguntza jaso dezaketen horiek, ez eta, oro har, Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuaren jarduera esparruaren barruan ez daudenek ere.
Halaber, ez dute diru-laguntzarik jasoko haur eta gazteendako antolatzen diren aisialdiko jarduerak, besteak beste, udaleku irekiak edo hiri-udalekuak.
Bestalde, entitatearen ohiko funtzionamenduan eta Sakanan egindako jardueretan sortutako gastuak diruz lagunduko dira; zehazkiago:
a) Material suntsikorra.
b) Webgunearen mantenua.
c) SGAE.
d) Inbertsioak.
e) Bazkidetzak.
f) Prestakuntza ikastaroak.
Deialdi honetatik kanpo geldituko dira ordezkaritza eta protokolo gastuak (otorduak, opariak ..), baita kideen bidaia gastuak ere.
Funtzionamendu gastuetarako diruz lagundutako jardueren aurrekontu osoaren %25 jaso liteke gehienez ere.
Deialdi honek 2014. urtean zehar burutuko diren ekintzak hartuko ditu kontuan.
3. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Xede hauetarako, guztira, 5.000,00 euro erabiliko dira, Euskara Zerbitzuko 2014ko ekitaldiko aurrekontuetako 4 451 48208 (Euskara taldeendako diru-laguntzak) kontu-sailean jasotako kredituaren kontura. Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.
Aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean zatituko da deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean, betiere diru-laguntzek deialdiari esleitu zaion diru-kopurua baino gehiago jotzen badute.
4. Deialdiaren publizitatea. Deialdi hau aditzera emateko, prentsa-oharra bidaliko da hedabideetara, eta jakinarazpena igorriko zaie diru-laguntzaren hartzaile diren balizko onuradunei. Horretaz gain, deialdiaren testu osoa Sakanako Mankomunitatearen webgunean argitaratuko da, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.
5. Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak egiteko epea 2014ko urtarrilaren 1etik 2014ko ekainaren 13ra arte, egun biak barne, izango da.
6. Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Deialdi honetako laguntza eskuratzeko eskatzaileek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera:
a) IFKaren fotokopia.
b) Egin nahi den jardueraren gaineko plangintza xehatua.
c) Jardueri lotutako diru sarreren eta gastuen gaineko aurrekontua.
d) Aitorpena, administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkenengo kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.
Dokumentazioa Sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu behar da edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluak aurreikusitako edozein lekutan. Hona helbidea:
Sakanako Mankomunitatea.
Uriz, 32. 31830 Lakuntza.
948 464840.
euskara@sakana-mank.com.
7. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak. Honako hauek eskatzen ahal dituzte diru-laguntzak:
a) Sakakako euskara taldeek.
b) Euskararen normalizazioa helburu duten erakundeek, nahiz eta Sakanakoak izan ez, besteak beste, Sakanan jarduna dutenak.
c) Jarduera bakoitzak gehienez ere 1.000 euroko aurrekontua izanen du.
d) Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 3 jardueratarako dirua eska lezake.
c) Eskatzaileek Sakanako Mankomunitatearekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea ezinbestekoa da (mankomunitateak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko).
8. Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten bada, hamar egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da. Sakanako Mankomunitateko lehendakariak horretarako ebazpena egingo du.
9. Ebazpena. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Sakanako Mankomunitateko lehendakariak emango du Euskara Batzordearen irizpena ikusita, hamabost eguneko epean.
Ebazpen hori interesatu guztiei jakinaraziko zaie. Esleipen ebazpenean nori eman zaion diru-laguntza zehaztu behar da, eta berariaz adierazi behar da gainerako eskaerak ezetsi direla. Era berean, ebazpenak adierazi beharko ditu haren aurka jotzeko dauden errekurtso bideak, zein organoren aurrean aurkeztu behar diren eta zein epe dagoen hori egiteko, interesatuek egoki iritzitako beste edozein errekurtso bide erabiltzeko eskubidea baztertu gabe.
Ebazpena eman eta ordaintzeko epea lau hilabetekoa izango da, gehienez ere. Diru-laguntza eman eta ordainketa agintzeko ebazpena emateko epea 2014ko abenduaren 31n amaituko da. Behin epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jotzen ahalko du.
10. Baloratzeko irizpideak. Euskara Batzordeak eskabideak baloratuko ditu, ohiko saioan, eta honako alderdiak izanen ditu kontuan:
a) Jarduerak hizkuntza normalizazioan duen eragina eta efektu biderkatzailea: 35 puntu.
b) Jardueraren kalitatea, originaltasuna eta berrikuntza maila: 25 puntu.
c) Autofinantzaketa maila: 10 puntu.
d) Entitate eskatzailearen jarraikortasuna eta egonkortasuna: 10 puntu.
e) Beste entitate batzuekin elkarlanean jardutea: 20 puntu.
11. Diru-laguntzaren ordainketa. Emandako diru kopurua bi zatitan ordainduko da: %50, diru laguntza emateko ebazpena jakinarazten den unean, eskatzaileak horretarako zehazten duen kontu korronte zenbakira eginiko banku-trasferentziaren bidez. Gainerako %50, berriz, eginiko jardueren memoria eta kontuak baloratutakoan. Memoria eta kontuak aurkezteko epea 2015eko urtarrilaren 9an bukatuko da.
Onuradunen bati esleitutako laguntzaren zenbatekoa murrizten bada dokumentazio osoa ez aurkezteagatik, ez justifikatzeagatik edo epeak edo deialdiko oinarrietakoren bat ez betetzeagatik, soberakina gainerako onuradunen artean proportzionalki banatzen ahalko da.
12. Bateragarritasuna. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gehiegizko finantzaketarik gertatzen ez bada.
13. Diru-laguntzen itzulketa. Onuradunek diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko dute ondotik azaltzen direnak gertatzen direnean:
a) Diru-laguntza eskuratzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.
b) Eskatzen diren agiriak ez aurkeztea horretarako ezarritako epean.
c) Egitasmoa aurkezturik eta diru-laguntza jasorik, egitasmoaren jarduerak gauzatu gabe uztea.
d) Batera ezinak diren diru-laguntzak aldi berean jasotzea.
e) Nahitaez onartu behar diren egiaztapenak ez onartzea edo oztopatzea.
14. Arau-hauste eta zehapenak. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Diru Laguntzen Erregelamendu Orokorrak aginduko dute. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko V. tituluan ezarritakoa izanen da.
15. Datuen babesa. Eskatzaileen datuak Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira. Eskatzaileek ematen dituzten datuak Sakanako Mankomunitateak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategietan sartuko dira. Betiere helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua izango da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubideak Sakanako Mankomunitatea duen jendearendako harrera bulegoan (Lakuntzan, Uriz 32) egikaritu ahal izango dira.
16. Aplikatu beharreko araudia. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea aplikatuko dira.
17. Errekurtsoak. Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.
Eskabidea
Erakunde eskatzailea: | |
Izena | IFK |
Helbidea | |
Herria | P.K. |
Telefonoa | E-posta |
Kontu korrontearen zenbakia | |
Arduraduna: | |
Izen-deiturak | |
Jardueraren ezaugarriak: | |
–Jardueraren izenburua –Jarduera noiz –Jarduera non –Jarduera nori zuzentzen zaio –Jardueraren xedea –Jardueraren programa zehatza (edukia, azpiegiturak eta abar) | |
Aurreikusitako diru sarrerak eta gastuak (azalpena eta kopuruak) | |
Sarrerak: | |
–Proiektuaren berezko diru sarrerak –Udalaren ekarpena –Erakunde pribatuen diru-laguntza –Sakanako Mankomunitateari eskatzen zaiona –Guztira sarrerak | |
Gastuak: | |
–Guztira gastuak | |
Lekua eta data Arduradunaren sinadura eta erakundearen zigilua Jakinarazten dizugu zure datuak fitxategi batean sartuko direla Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko. Betiere, horren helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko zure eskubideak horren aurrean egikaritu ahal izango dituzu, eta horretarako jo beharko duzu NANarekin Sakanako Mankomunitateak jendearendako harrera bulegora (Lakuntzan, Uriz 32). | |
Zinpeko aitorpena
Eskatzaileak hau aitortzen du:
Ez dagoela sartuta diru-laguntza publikoak itzularazteko edo zigortzeko inongo prozeduratan.
Laguntza eskabide honetaz aparte ez duela helburu bererako beste laguntzarik eskatu edo jaso, beste inongo erakunde publiko nahiz pribatuk emana.
Diru-laguntza eskatu diela beheko erakunde hauei:
ERAKUNDEA | ZENBATEKOA | EGOERA (Ebatzi gabe, ebatzita baina kobratu gabe edo kobratuta) |
Helburu bererako edozein erakunde publiko nahiz pribaturi diru-laguntza eskabiderik eginez gero, Sakanako Mankomunitateari jakinarazteko konpromisoa hartzen duela bere gain.
Eta, hala ager dadin, izenpetu egiten du.
(Data eta sinadura)
UEU-KO IKASTAROAK EGIN DITUZTENENDAKO DIRU-LAGUNTZAK
Oinarriak
1. Oinarrien xedea. Oinarri hauen xedea da UEUko egin dituzten Sakanako herritarrei diru-laguntza emateko modua arautzea.
2. Diru-laguntzaren gaiak. Diruz lagunduko dira 2014an egindako UEUko ikastaroen matrikula, egoitza (ikasle zein langabetuendako) eta kilometrajea (ikasle zein langabetuendako).
3. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Xede hauetarako, guztira, 500,00 euro erabiliko dira, Euskara Zerbitzuko 2014ko ekitaldiko aurrekontuetako 4 451 48200 (UEUko ikastaroetarako diru-laguntzak) kontu-sailean jasotako kredituaren kontura. Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.
Aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean zatituko da deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean, betiere diru-laguntzek deialdiari esleitu zaion diru-kopurua baino gehiago jotzen badute.
Diru-laguntza jasotzeari begira, lehentasuna emanen zaie langabeei, halako moldez non langabeei egokituko zaien diru-laguntzaren ehunekoa gainerako eskatzaileena baino %25 handiagoa izanen baita.
Dena den, diru-laguntzen onuradunek ezin izanen dute 200 euro baino gehiagoko laguntzarik jaso deialdi bakoitzeko.
4. Deialdiaren publizitatea. Deialdi hau aditzera emateko, prentsa oharra bidaliko da hedabideetara, eta jakinarazpena igorriko zaie diru-laguntzaren hartzaile diren balizko onuradunei. Horretaz gain, deialdiaren testu osoa Sakanako Mankomunitateko webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
5. Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea 2014ko abenduaren 19ra bitartekoa izango da. Epe hori luzaezina izanen da.
6. Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Eskatzaileek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute Sakanako Mankomunitateko erregistroan:
a) Eskabide ofiziala beteta.
b) Eskatzailearen nortasun agiriaren kopia.
c) Erroldatze ziurtagiria.
d) UEUk eginiko asistentzia ziurtagiria.
e) Matrikularen ordainagiria.
f) Kilometrajearen agiria edo garraio-txartelak (ikasle zein langabetuendako).
g) Langabeek Seguritate Sozialak emandako bizitza laborala izeneko agiria aurkeztu ahalko dute, mankomunitateak, inguruabar horri begira, diru-laguntzaren zenbatekoa kalkula dezan. Ez da langabeziaren txartela ziurtagiritzat onartuko.
h) Aitorpena, administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkenengo kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.
Hori dena zuzenean edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurreikusitako beste prozeduraren bat erabiliz egin ahal izango da. Hona helbidea:
Sakanako Mankomunitatea.
Uriz, 32. 31830 Lakuntza.
948 464840.
euskara@sakana-mank.com.
7. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak. Honako baldintza hauek betetzen dituztenek eskatzen ahal dituzte diru-laguntzak, baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko direlarik:
a) Diruz lagundutako ikastaroaren %80an parte hartu duela frogatzea.
b) Sakanan erroldatuta egotea.
c) Sakanako Mankomunitatearekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea (mankomunitateak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko).
8. Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten bada, hamar egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da. Sakanako Mankomunitateko lehendakariak horretarako ebazpena egingo du.
9. Ebazpena. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Sakanako Mankomunitateko lehendakariak emango du Euskara Batzordearen irizpena ikusita, hamabost eguneko epean. Ebazpen hori interesatu guztiei jakinaraziko zaie. Esleipen ebazpenean nori eman zaion diru-laguntza zehaztu behar da, eta berariaz adierazi behar da gainerako eskaerak ezetsi direla.
Ebazpena eman eta ordaintzeko epea lau hilabetekoa da, gehienez ere. Diru-laguntza eman eta ordainketa agintzeko ebazpena emateko epea 2015ko urtarrilaren 30ean amaituko da. Behin epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jotzen ahalko du.
10. Diru-laguntzaren ordainketa. Diru-laguntzak ordainketa bakarrean pagatuko dira: banku transferentzia eginen da eskatzaileek adierazitako kontu korrontearen zenbakian.
Onuradunen bati esleitutako laguntzaren zenbatekoa murrizten bada dokumentazio osoa ez aurkezteagatik, ez justifikatzeagatik edo epeak edo deialdiko oinarrietakoren bat ez betetzeagatik, soberakina gainerako onuradunen artean proportzionalki banatzen ahalko da.
11. Bateragarritasuna. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada.
12. Diru-laguntzen itzulketa. Onuradunek diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko dute ondotik azaltzen direnak gertatzen direnean:
a) Diru-laguntza eskuratzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.
b) Eskatzen diren agiriak ez aurkeztea horretarako ezarritako epean.
c) Bateraezinak diren diru-laguntzak aldi berean jasotzea.
d) Nahitaez onartu behar diren egiaztapenak ez onartzea edo oztopatzea.
13. Arau-hauste eta zehapenak. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Diru Laguntzen Erregelamendu Orokorrak aginduko dute. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko V. tituluan ezarritakoa izanen da.
14. Datuen babesa. Eskatzaileen datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira. Eskatzaileek ematen dituzten datuak Sakanako Mankomunitateak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategietan sartuko dira. Betiere helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua izango da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubideak Sakanako Mankomunitatea duen jendearendako harrera bulegoan (Lakuntzan, Uriz 32) egikaritu ahal izango dira.
15. Aplikatu beharreko araudia. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea aplikatuko dira.
16. Errekurtsoak. Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.
Eskabidea
Eskatzailearen datuak:
–Izen-abizenak.
–NAN:
–Helbidea:
–Posta kodea:
–Herria:
–Telefonoa:
–E-posta:
–Kontu korrontearen zenbakia:
2014ko UEUko ikastaroetan eginiko gastuak:
–Matrikula: ................................................................................. euro.
–Kilometrajea: ........................................................................... euro.
–Egoitza: ................................................................................... euro.
(Data eta sinadura)
Jakinarazten dizugu zure datuak fitxategi batean sartuko direla Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko. Betiere, horren helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko zure eskubideak horren aurrean egikaritu ahal izango dituzu, eta horretarako jo beharko duzu NANarekin Sakanako Mankomunitateak jendearendako harrera bulegora (Lakuntzan, Uriz 32).
Zinpeko aitorpena
Eskatzaileak hau aitortzen du:
Ez dagoela sartuta diru-laguntza publikoak itzularazteko edo zigortzeko inongo prozeduratan.
Laguntza eskabide honetaz aparte ez duela helburu bererako beste laguntzarik eskatu edo jaso, beste inongo erakunde publiko nahiz pribatuk emana.
Diru-laguntza eskatu diela beheko erakunde hauei:
ERAKUNDEA | ZENBATEKOA | EGOERA (Ebatzi gabe, ebatzita baina kobratu gabe edo kobratuta) |
Helburu bererako edozein erakunde publiko nahiz pribaturi diru-laguntza eskabiderik eginez gero, Sakanako Mankomunitateari jakinarazteko konpromisoa hartzen duela bere gain.
Eta, hala ager dadin, izenpetu egiten du.
(Data eta sinadura)
EUSKARA HUTSEZKO UDALEKUETARA JOAN DIREN HAUR ETA GAZTEENDAKO DIRU-LAGUNTZAK
Oinarriak
1. Oinarrien xedea. Oinarri hauen xedea da euskara hutsezko udalekuetara joaten diren haur eta gazteei diru-laguntza ematea.
2. Diru-laguntzaren gaiak. Deialdi honek 2014. urtean zehar burutuko diren eta honako ezaugarri hauek dituzten udalekuak hartuko ditu kontuan:
a) Haur edo gazteei zuzendutako euskara hutsezko udalekuak izatea.
b) Udalekuak 5 egun baino gehiago eta 15 egun baino gutxiago irautea eta udako oporren garaian eskaintzea (ekainaren 15etik irailaren 30era bitarte).
Deialdi honetatik kanpo geldituko dira honako hauek:
a) Sakanako Mankomunitateak –zuzenean zein zeharka–, kudeatutako udalekuak, baita Sakanako Mankomunitatearen bestelako diru-laguntzaren bat jasotzen dutenak ere.
b) Txango eta bidaiak.
c) Kirol campusak.
d) Barnetegi erregimena eskatzen ez duten hiri-udalekuak edo udaleku irekiak.
3. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Xede hauetarako, guztira, 5.000,00 euro erabiliko dira, Euskara Zerbitzuko 2014ko ekitaldiko aurrekontuetako 4 451 48204 (Udalekuetarako diru-laguntzak) kontu-sailean jasotako kredituaren kontura. Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.
Aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean banatuko da deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean, betiere diru-laguntzek deialdiari esleitu zaion diru-kopurua baino gehiago jotzen badute.
Haur/gazte bakoitzak udaleku bakarrarengatik jaso ahal izanen du diru-laguntza.
Diru-laguntzaren zenbatekoa gehienez ere 125 eurokoa izanen da.
4. Deialdiaren publizitatea. Deialdi hau aditzera emateko, prentsa-oharra bidaliko da hedabideetara, eta jakinarazpena igorriko zaie diru-laguntzaren hartzaile diren balizko onuradunei. Horretaz gain, deialdiaren testu osoa Sakanako Mankomunitateko webgunean jarriko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
5. Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak egiteko epea 2014ko irailaren 30era bitartekoa izango da.
Neba-arrebak direnen kasuan, amak/aitak/tutoreak eskaera bat egin beharko du senide bakoitzeko.
6. Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Deialdi honetako diru-laguntza eskuratzeko eskabidea udalekura joan den haur edo gaztea ordezkatzen duen aita/ama/tutoreak egin beharko du, eranskinean azaltzen den eredua baliatuz.
Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
a) Udalekura joan den haurra edo gaztea ordezkatzen duen aita/ama/tutorearen NANren fotokopia.
b) Udalekura joan denaren erroldatze-agiria (antzinatasuna adierazi beharko da ezinbestean).
b) Udalekuari buruzko ezaugarriak (iraupena, hizkuntza, egitaraua) biltzen dituen dokumentua –entitate antolatzaileak izenpetua– edo publizitaterako erabili den euskarria.
c) Udalekua antolatu duen entitateak izenpeturiko asistentzia egiaztagiria.
d) Eskatzaileak udalekuaren gastu osoa ordaindu izanaren ordainagiria(k).
Dokumentazioa Sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu behar da edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluak aurreikusitako edozein lekutan. Hona helbidea:
Sakanako Mankomunitatea.
Uriz, 32. 31830 Lakuntza.
948 464840.
euskara@sakana-mank.com.
7. Eskatzaileek zein udalekuek bete beharreko baldintzak. Honako baldintza hauek betetzen dituztenek eskatzen ahal dituzte diru-laguntzak (baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira):
a) Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikaslea izatea.
b) Sakanan erroldatua egotea gutxienez diru-laguntza eskatzen den datatik urtebete lehenagotik.
c) Sakanako Mankomunitatearekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea (mankomunitateak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko).
8. Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten bada, hamar egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da. Sakanako Mankomunitateko lehendakariak horretarako ebazpena egingo du.
9. Ebazpena. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Sakanako Mankomunitateko lehendakariak emango du Euskara Batzordearen irizpena ikusita, hamabost eguneko epean. Ebazpen hori interesatu guztiei jakinaraziko zaie. Esleipen ebazpenean nori eman zaion diru-laguntza zehaztu behar da, eta berariaz adierazi behar da gainerako eskaerak ezetsi direla.
Ebazpena eman eta ordaintzeko epea lau hilabetekoa da, gehienez ere. Diru-laguntza eman eta ordainketa agintzeko ebazpena emateko epea 2014ko abenduaren 31n amaituko da. Behin epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jotzen ahalko du.
10. Bateragarritasuna. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gehiegizko finantzaketarik gertatzen ez bada.
11. Diru-laguntzen itzulketa. Onuradunek diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko dute ondotik azaltzen direnak gertatzen direnean:
a) Diru-laguntza eskuratzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.
b) Eskatzen diren agiriak ez aurkeztea horretarako ezarritako epean.
c) Bateraezinak diren diru-laguntzak aldi berean jasotzea.
d) Nahitaez onartu behar diren egiaztapenak ez onartzea edo oztopatzea.
12. Arau-hauste eta zehapenak. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Diru Laguntzen Erregelamendu Orokorrak aginduko dute. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko V. tituluan ezarritakoa izanen da.
13. Datuen babesa. Eskatzaileen datuak Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira. Eskatzaileek ematen dituzten datuak Sakanako Mankomunitateak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategietan sartuko dira. Betiere helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua izango da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubideak Sakanako Mankomunitatea duen jendearendako harrera bulegoan (Lakuntzan, Uriz 32) egikaritu ahal izango dira.
14. Aplikatu beharreko araudia. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea aplikatuko dira.
15. Errekurtsoak. Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.
Eskabidea
Eskatzailearen datuak (haur edo gaztearen ama/aita/tutorea):
–Izen-abizenak.
–NAN.
–Helbidea.
–Posta kodea.
–Herria.
–Telefonoa.
–E-posta.
–Kontu korrontearen zenbakia.
Udalekuari buruzko datuak:
–Joan den haur edo gztearen izen-abizenak.
–Entitate antolatzailea.
–Datak.
–Matrikularen zenbatekoa ......................................................... euro.
(Data eta sinadura)
Jakinarazten dizugu zure datuak fitxategi batean sartuko direla Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko. Betiere, horren helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko zure eskubideak horren aurrean egikaritu ahal izango dituzu, eta horretarako jo beharko duzu NANarekin Sakanako Mankomunitateak jendearendako harrera bulegora (Lakuntzan, Uriz 32).
Zinpeko aitorpena
Eskatzaileak hau aitortzen du:
Ez dagoela sartuta diru-laguntza publikoak itzularazteko edo zigortzeko inongo prozeduratan.
Laguntza eskabide honetaz aparte ez duela helburu bererako beste laguntzarik eskatu edo jaso, beste inongo erakunde publiko nahiz pribatuk emana.
Diru-laguntza eskatu diela beheko erakunde hauei:
ERAKUNDEA | ZENBATEKOA | EGOERA (Ebatzi gabe, ebatzita baina kobratu gabe edo kobratuta) |
Helburu bererako edozein erakunde publiko nahiz pribaturi diru-laguntza eskabiderik eginez gero, Sakanako Mankomunitateari jakinarazteko konpromisoa hartzen duela bere gain.
Eta, hala ager dadin, izenpetu egiten du.
(Data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: L1408079
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
