2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZABALTZA
2014ko ekitaldiko aurrekontua.
Hasierako onespena
Zabaltzako Udalak, 2014ko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 275. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz. Hamabortz egun baliodunean jendaurrean egonen da, aitzinetik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitara emanda, bizilagun eta interesdunek espedientea Idazkaritzan azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko dira 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta bete eginen da haien laburpenak argitaratzeko tramitea.
Arraitzan (Zabaltza), 2014ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Marina Mejías Jimenez.
Iragarkiaren kodea: L1407943