111. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Ordenantza, Autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak Vianako autokarabanen eremuan aparkatzea eta gaua ematea
arautzen duena. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2014ko maiatzaren 28an egin bilkura arruntean, ondoko testua duen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak Vianako autokarabanen eremuan aparkatzea eta gaua ematea arautzen duen ordenantza.

2. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, ordenantza hau jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondotik, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten.

3. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, baina horrek ez du baztertzen Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Vianan, 2014ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L1407963