111. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

223/2014 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako arte ikasketetan kredituak onartu eta transferitzeko sistema ezartzen duena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 54. artikulutik 58.era bitartekoetan berariaz arautzen dira goi mailako arte ikasketak eta, horien artean, musikako eta diseinuko goi mailako ikasketak.

Urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuak, kredituak onartu eta transferitzeari buruzkoa den 6. artikuluan, ezartzen du hezkuntza administrazioek argitara emanen dutela goi mailako arte ikasketetan kredituak onartu eta transferitzeko sistemari buruzko araudia, ikasleen mugikortasuna gauza dadin, bai Estatuaren barrenean bai kanpoan.

Maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako musika graduko goi mailako arte ikasketen oinarrizko edukia arautzen duenak, eta maiatzaren 14ko 633/2010 Errege Dekretuak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako diseinu graduko goi mailako arte ikasketen oinarrizko edukia arautzen duenak, goi mailako arte ikasketetako kredituak onartu eta transferitzeko irizpideak ezartzen dituzte, ezertan ere galarazi gabe urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuaren 6. artikuluan oro har ezarritakoa.

Azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuak, goi mailako hezkuntzako ikasketak onartzeari buruzkoak, goi mailako hezkuntza osatzen duten irakaskuntzen arteko ikasketak onartzeko araubidea ezartzen du.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluak eskumen osoa ematen dio Nafarroari irakaskuntza bere hedadura, maila, gradu, modalitate eta espezialitate guztietan arautu eta administratzeko, baina deusetan galarazi gabe Konstituzioak arlo horretan ezarritako manuak, horiek garatzen dituzten lege organikoak eta Estatuaren eskumenak, titulu akademiko eta profesionalak lortu, eman eta homologatzeko baldintzak arautzeari dagokionez, eta Estatuaren goi ikuskapena, ezarri dena betetzeari eta bermatzeari dagokionez.

Horiek horrela, eta azaldutakoari jarraikiz, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak zehaztu egin behar ditu kredituen onarpena eta transferentzia lortu eta tramitatzeko prozedurako baldintzak.

Ikusita Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalaren txostena, kredituak onartu eta transferitzeko prozedura arautu dadin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako arte ikasketetan kredituak onartu eta transferitzeko sistema ezartzea, ebazpen honen eranskinetan zehaztutako araudiarekin eta formatuarekin bat.

2. Indarrik gabe uztea Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 264/2013 Ebazpena. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako arte ikasketetan kredituak onartu eta transferitzeko sistema ezarri zen.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalera, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora eta “Creanavarra” Diseinuko Goi Mailako ikastetxe pribatu baimendura.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 22an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

I. ERANSKINA

Kredituak onartu eta transferitzeko sistema

1. Xedea eta eremua.

Sistema honen xedea da kredituak onartu eta transferitzeko prozedurak ezartzea, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu baimenduetako goi mailako arte ikasketetan aplikatzekoak.

2. Definizioak.

2.1. Onarpentzat jotzen da goi mailako arte ikasketen ikastetxeetan edo Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko beste ikastetxe batean ikasketa ofizialetan lortu eta titulu ofizial bat lortzeko zenbatzen diren kredituak aintzat hartzea.

2.2. Transferentziatzat jotzen da goi mailako arte ikasketen ikastetxeetan edo Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko beste ikastetxe batean ikasketa ofizialetan lortu eta titulu ofizial bat lortzeko zenbatzen ez diren kredituak aintzat hartzea.

2.3. “Onarpenaren eta Transferentziaren Ebazpena” da Hezkuntzako Departamentuko Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiko Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak eskaeraren xedeko kredituak onartu eta transferitzeko erabiltzen duen dokumentua (III. eranskina).

3. Kredituak onartzeko arauak.

3.1. Eskatzaileak zein ikasketetarako eskatu duen onarpena, horietarako matrikula eskubideak ordainduta izan beharko ditu.

3.2. Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruko ikastetxeetan gainditutako ikasketak edo ikastaldiak onartzen ahalko dira, betiere egindako ikasgaien gaitasunak eta edukiak ikaslea egiten ari den ikasketa-planean aurreikusitakoetara egokitzen badira.

3.3. Espedienteak autonomia erkidego batetik beste batera aldatzen badira ikasketa berekin jarraitzeko, lortutako kreditu guztiak onartuko dira.

3.4. Goi mailako titulu bereko beste espezialitate edo ibilbide batera jotzen bada, oinarrizko prestakuntzako irakasgaiei dagozkien kreditu guztiak onartuko dira. Gainerako kredituak banan-banan aztertuko dira, bidezkoa den ebazpena eman aurretik.

3.5. Ez dira onartuko ikasketen bukaerako lanari dagozkion kredituak.

3.6. Ikasten ari den tituluari (betiere Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak eta lege hori garatzeko araudiek arautua bada) ez dagozkion goi mailako ikasketetako kredituak onar daitezela eskatuz gero, banan-banan aztertuko dira.

3.7. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak eta lege hori garatzeko araudiek araututako ikasketa-planen artean, ikasketa beretan, kredituak onar daitezela eskatuz gero, banan-banan aztertuko dira.

3.8. Destinoko titulazioko irakasgai bati, edo irakasgai bateko kurtsoari, ezin izanen zaio onarpen partziala eman.

3.9. Eskatzailearen lan esperientziagatik kredituak onartzen ahalko dira, betiere egiten ari den titulu ofizialari dagozkion gaitasunekin lotura badu.

3.10. Ikasleek 6 kreditu arteko onarpena lor dezakete aukerako irakasgaiei dagokienez, kultur, arte eta kirol jardueretan, ikasleen ordezkaritzakoetan, elkartasunezkoetan eta lankidetzakoetan izandako parte-hartzeagatik. Kreditu horiek onartutzat (RC) agertuko dira espedientean.

3.11. Kredituak onartzearen xedeko irakasgaien kasuan, jatorrizko ikastetxean lortutako kalifikazioa zenbatuko da. Jatorrizko irakasgai bat baino gehiago eta destinoko bakar bat badaude, kalifikazioa batez besteko aritmetiko ponderatua izanen da, jatorrizko irakasgaien kreditu kopuruaren arabera, jatorrizko ikasketa-planak ECTS kredituetan antolatuta badaude. Bestela, batez besteko aritmetikoa izanen da.

3.12. Onartutako ikasgai batek kalifikaziorik ez badu, ez da hartuko kontuan ikasketa-espedientearen batez besteko nota kalkulatzearen ondorioetarako.

3.13. Ikasketa espedientean tipografikoki argi bereizi beharko dira titulua lortzera bideratutako kredituak eta titulua lortzeko eraginik ez duten bestelako kredituak, transferituak.

3.14. Ikastetxe publiko batean kredituak onartzeak eskubidea emanen du prezio publiko gisa horiengatik ordaindutako diru-kopurua itzultzeko.

3.15. Goi mailako ikasketei dagozkien kredituak, onarpen eta transferentziako eskaeraren xede direnak, onartzen ez badira, kreditu transferitutzat joko dira.

3.16. Onarpenaren ondorioetarako, atzerriko tituluak hartzen ahalko dira kontuan, betiere Espainiako goi mailako titulu ofizial batekin homologatu badira, kasu bakoitzean aplikatu behar den araudiarekin bat.

3.17. Erasmus beka baten onuradunak espedientea aldatu duen ikasletzat hartuko dira ondorio horietarako.

4. Aplikatu beharreko irizpideak, goi mailako irakaskuntza ezberdinen arteko ikasketak onartzeko.

4.1. Orokorrean, lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren tituluak (aurreko idatz-zatian aipatutakoak) erdiesteko ikasketa osoak onartzen ahalko dira soilik.

Dena den, unibertsitateko ikasketetan edo graduko arte ikasketetan Espainiako titulu ofizialak eskuratzeko gainditutako ikastaldiak onartzen ahalko dira, bai eta Lanbide Heziketako goi mailako teknikarien edo Kirol Ikasketetako goi mailako kirol teknikarien titulu ofizial bati buruzko espezializazio-ikastaroak ere, betiere ofizialki ECTS kreditutan frogatzen badira.

4.2. Onarpenaren ondorioetarako, atzerriko tituluak ere hartzen ahalko dira kontuan, betiere Espainiako goi mailako titulu ofizial batekin homologatu badira, kasu bakoitzean aplikatu behar den araudiarekin bat.

4.3. Goi mailako hezkuntzako ikasketa bat goi mailako hezkuntzako beste ikasketa batean onartzeko, gaitasunen, ezagutzen eta ikaskuntza emaitzen egokitzapena hartuko da kontuan, goi mailako arte ikasketetako graduko titulua eskuratzeko irakasgaien eta kasuan kasuko goi mailako teknikari tituluaren modulu edo ikasgaien artean.

4.4. Alegatutako tituluek eta egin nahi diren ikasketen tituluek zuzeneko lotura badute, bermatuko da ECTS kredituen gutxieneko kopuru bat onartuko dela, curriculumen edo ikasketa planen iraupenaren arabera, azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuaren 1. eranskinean xedatutakoarekin bat.

Halaber, kasu horietan, gainditu den antzeko prestakuntza praktikoa onartu beharko da, erabat edo hein batean. Zehazki, honako hau:

a) Kanpoko curriculum-praktikak, unibertsitateko ikasketetan eta goi mailako arte ikasketetan.

b) Lantokiko Prestakuntzaren lanbide modulua, goi mailako lanbide heziketako ikasketetan.

c) Enpresetako, estudioetako eta lantegietako prestakuntzaldi praktikoari esleitutako kredituak, arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako lanbide ikasketetan.

d) Prestakuntzaldi praktikoari esleitutako kredituak, goi mailako kirol ikasketetan.

4.5. Inolaz ere ezin izanen dira onartu edo baliozkotu honako hauei dagozkien kredituak:

a) Gradu bukaerako lanak edo ikasketen bukaerakoak, unibertsitateko ikasketetan edo goi mailako arte ikasketetan.

b) Azken obraren edo proiektu bateratuaren moduluak, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketetan.

c) Proiektuaren lanbide moduluak, lanbide heziketako ikasketetan.

d) Azken proiektuaren moduluak, kirol ikasketetan.

4.6. Onartzen diren ikasketak ikasi nahi den tituluaren ikasketa planaren edo curriculumaren %60 izanen dira, gehienez.

5. Aplikatu beharreko irizpideak, ikaslearen lanbide edo lan esperientziagatik kredituak onartzeko.

5.1. Hezkuntza Departamentuak ikaslearen lanbide edo lan esperientzia frogatuagatik onartzen ahalko ditu kredituak, betiere egiten ari den titulu ofizialari dagozkion gaitasunekin lotura badu. Nolanahi ere, zehaztu behar dira zer gaitasun, trebetasun eta abilezia onartuko diren arrazoi horrengatik eta nola sartuko diren ikasketa-espedienteetan.

5.2. Lanbide edo lan esperientziagatik onartzen diren kredituen kopuruak, guztira, ezin du gainditu ikasketa-planaren kreditu guztien kopuruaren %15.

5.3. Kreditu horien onarpenean ez da sartuko haien kalifikazioa eta, horregatik, ez dira zenbatuko espedientearen batez besteko nota kalkulatzean. Onartutzat (RC) agertuko dira espedientean.

6. Aplikatu beharreko irizpideak, bestelako jarduerengatik kredituak onartzeko.

6.1. Ikasleek 6 kreditu arteko onarpena lor dezakete aukerako irakasgaiei dagokienez, kultur, arte eta kirol jardueretan, ikasleen ordezkaritzakoetan, elkartasunezkoetan eta lankidetzakoetan izandako parte-hartzeagatik.

6.2. Kredituak onartzearen xedeko kultur jardueratzat hartuko dira, besteak beste, prestakuntza jarduerak (mintegiak, jardunaldiak, kongresuak, lantegiak, ikastaroak...) eta ikaslea egiten ari den ikasketekin lotura duen beste edozein. Halaber, kredituak onartzen ahalko dira eskatzailea egiten ari den espezialitatearekin lotura duten lehiaketetan lortutako sari edo accesitengatik, bai eta sorkari artistiko frogatuengatik ere.

6.3. Kirol jardueren kasuan, atzerriko, Espainiako nahiz autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizialetan parte hartzea onartzen ahalko da, bai eta talde ofizial federatuetan parte hartzea ere.

6.4. Ikasleek kredituen onarpena lortzen ahalko dute jarduera eta proiektu solidarioetan, hezkuntza komunitateko kideei laguntza emateko jardueretan eta komunitateari onura ekartzen dioten jarduera edo programetan parte hartzeagatik. Halaber, onarpena eskuratzen ahalko dute gobernuz kanpoko erakundeek edo irabazi-asmorik ez dutenek sustatutako lankidetza-proiektuetan (nazionalak nahiz nazioartekoak) parte hartzeagatik.

6.5. Kredituak onartzen ahalko dira ikastetxeko eskola-kontseiluan ikasleen ordezkaritzako jardueretan edo Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak baliokidetzat jotzen dituen bestelako zereginetan parte hartzeagatik. Kreditu bat emanen da urte bakoitzeko, eta gehienez bi.

6.6. Kreditu horien onarpenean ez da sartuko haien kalifikazioa eta, horregatik, ez dira zenbatuko espedientearen batez besteko nota kalkulatzean. Onartutzat (RC) agertuko dira espedientean.

7. Prozedura.

7.1. Goi mailako arte ikasketak ematen dituzten ikastetxe publiko eta pribatu baimenduetan matrikulatutako ikasleek aukera izanen dute kredituak onartu eta transferitzeko eskaera aurkezteko ikasten ari diren ikastetxean, horrek ezarritako epean. Behar bezala emanen da jakitera ikasleen artean, eta Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari jakinaraziko zaio.

7.2. Goi mailako hezkuntza osatzen duten irakaskuntzen arteko ikasketak onartzeko eskaerak hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, interesduna matrikulatuta dagoen ikasturtea ofizialki hasten denetik hasita.

7.3. Eskaera hori honako hauetan oinarritzen ahalko da: lehendik egindako ikasketak, ikasketen titulu ofizialari dagozkion gaitasunei lotutako lanbide edo lan esperientzia, edo kultur, arte eta kirol jardueretan, ikasleen ordezkaritzakoetan, elkartasunezkoetan eta lankidetzakoetan izandako parte-hartzea (II. eranskina).

7.4. Ikastetxeak ezarritako epeaz kanpo jasotzen diren eskaerak ezetsitzat joko dira. Ebazpenak, gehienez ere, hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko dira, eskaera ebazteko eskumena duen organoaren erregistroan sartu eta biharamunetik hasita.

7.5. Ikasketaburutzak, edo ikastetxe pribatuetan eginkizun hori betetzen duen organoak, ebazpena emateko proposamen arrazoitua eginen du eskaera bakoitzeko. Departamentu didaktikoen edo ikastetxe pribatuetan eginkizun hori betetzen duen organoaren aholkuak edo kasuan kasuko irakasgaietako irakasleenak jaso ditzake horretarako.

7.6. Ikastetxeak ebazpen proposamenak aurkeztuko ditu, bidezkoak diren agiriekin batera, aztertu eta, egokia bada, onartzeko. Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiko Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalera zuzenduko dira, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Erregistroko edozein bulegotan aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean (38.4 artikuluan) ezarritako tokietan, edo Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuko Interneteko web atarian (www.navarra.es).

7.7. Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak ikastetxeko zuzendaritzari bidaliko dio “Onarpenaren eta Transferentziaren Ebazpena”-ren jakinarazpena, emandako agiriekin batera, behar diren ondorioak izan ditzan. Ikastetxeak ikasle eskatzaileei igorriko die ebazpena.

7.8. Titulua lortzeko onartu, transferitu eta gainditutako kredituak ikasle bakoitzak egindako ikasketen egiaztagiri ofizialetan sartuko dira, eta tituluaren Europako Gehigarrian azalduko.

7.9. Kredituak ikaslearen espediente berrian agerraraziko dira, jatorrizko espedientean ageri diren testuekin, tipologiarekin, kreditu kopuruarekin eta kalifikazioarekin; halaber, zein ikastetxetan egin ziren azalduko da eta, hala denean, destinoko titulazioko zein irakasgai ukitzen den.

7.10. Onarpena ematean jatorrizko kredituen tipologia aldatzen bada, testua mantendu eta egoera horren berri emanen da.

8. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideari honako dokumentazio hau erantsi behar zaio:

8.1. Eskaera, lehendik egindako ikasketengatik:

a) Onartzeko eskatzen diren ikasketen egiaztagiri ofiziala, Espainiako agintari eskudunek emandako goi mailako hezkuntzako titulu ofiziala edo bere ordezko ziurtagiria emanez. Graduko ikasketa partzialak edo goi mailako arte ikasketak badira, dagokien ziurtagiri akademiko ofiziala aurkeztu beharko da, honako hauek jasota: hartutako prestakuntza, ikasturtea eta kalifikazioak.

b) Onarpenaren xedeko titulazioaren ikasketa-plana, jatorrizko ikastetxeak luzatua eta behar bezala zigilatua.

c) Onarpenaren xedeko irakasgaiaren plan, programazio edo irakaskuntza-gida, ikastetxeak zigilatua, honako hauek jasota: gaitasunak, edukiak, helburuak eta kreditu, ordu edo asteen kopurua seihileko edo urte batean.

d) Beste ikastetxe batzuetatik espedientea aldatu duten ikasleen kasuan, espedientearen aldaketa frogatzen duen agiria (jatorrizko ikastetxeak luzatua) aurkeztu behar da.

e) Ikastetxeak edo Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak eskaera tramitatzeko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri.

8.2. Aurreko ikasketak atzerriko ikastetxe batean egin badira, hau da, Espainiako Estatukoa ez den ikastetxe batean, honako agiri hauek ere aurkeztu behar dira.

a) Jatorrizko ikastetxearen kalifikazio-sistemari buruzko informazioa.

b) Agiri guztiak ofizialak izan behar dute, agintari eskudunek luzatuak eta behar bezala homologatuak.

c) Hala badagokio, zinpeko itzultzaile batek egindako itzulpena erantsi beharko da.

8.3. Lanbide edo lan esperientzia aipatzen bada, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Lan bizitzaren ziurtagiria eta enpresa edo erakundearen titularrak sinatutako lan-kontratua, honako hauek bilduta: betetako lanpostua, lanpostuaren ezaugarriak, aritutako denbora eta emandako orduak.

b) Ikastetxeak edo Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak eskaera tramitatzeko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri, bai eta eskatzaileak bidezkotzat jotzen duena ere.

8.4. Kultur, arte eta kirol jardueretan, ikasleen ordezkaritzakoetan, elkartasunezkoetan eta lankidetzakoetan izandako parte-hartzeari badagokio, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Kasuan kasuko erakundeak luzatutako ziurtagiria, honako hauek bilduta: egindako jarduera eta, hala badagokio, horretan emandako orduen kopurua.

b) Ikastetxeak edo Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak eskaera tramitatzeko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri, bai eta eskatzaileak bidezkotzat jotzen duena ere.

9. Transferitu eta onartutako kredituen ondorioak.

9.1. Goi mailako arte ikasketen ikastetxeetan edo Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko beste ikastetxe batean ikasleak ikasketa ofizialetan lortu dituen kreditu guztiak, hau da, kasuan kasuko titulua lortzeko transferitu, onartu eta gainditutako kreditu guztiak, bere ikasketa-espedientean sartuko dira, honako hauek zehaztuta: tipologia, kredituen kopurua, onarpeneko izena eta lortutako kalifikazioa. Tituluaren Europako Gehigarrian ere agertuko dira.

9.2. Onartutako irakasgaiak gainditutzat joko dira ondorio guztietarako eta, horren ondorioz, ez dira beste azterketa batean gainditu behar.

II. ERANSKINA

Kredituak onartu eta transferitzeko eskaera

1. Eskatzailearen identifikazio-datuak.

Izen-deiturak:

NANa/AITa/Pasaportea:

Kalea/plaza/etab.:

Zk./Solairua:

P.K.:

Herria eta probintzia:

Tel.:

Helbide elektronikoa:

2. Nahitaezko dokumentazioa.

a) Lehenago egindako ikasketen kredituak onartzea/transferitzea.

Goi mailako hezkuntzako titulu ofiziala

Egindako goi mailako ikasketen ikasketa-plana

Ikasketen ziurtagiri ofiziala (jatorrizkoa)

Onarpenaren xedeko irakasgaiaren plan, programazio edo irakaskuntza-gida

Espedientea aldatzeko eskaeraren frogagiria

Beste batzuk (zehaztu)

Dokumentazio osagarria, ikasketak atzerrian egin direnean

Jatorrizko ikastetxearen kalifikazio-sistemari buruzko informazioa

Ikasketen homologazioa

Zinpeko itzultzaile batek egindako itzulpena

b) Lanbide edo lan esperientziagatik kredituak onartzea.

Lan bizitzaren ziurtagiria

Lan kontratua

Beste batzuk (zehaztu):

c) Kultur, arte eta kirol jardueretan, ikasleen ordezkaritzakoetan, elkartasunezkoetan eta lankidetzakoetan izandako parte-hartzeagatik kredituak onartzea.

Kasuan kasuko erakundeak luzatutako ziurtagiria(k)

Beste batzuk (zehaztu):

Eskatzaileak adierazten du, bere erantzukizunpean, aurkeztutako datu eta agiriak egiazkoak direla, eta badaki Administrazioak edozein unetan eska diezaiokeela betetze hori frogatzen duen dokumentazioa.

Iruñean, 20..... (e)ko ................... aren ....................(e)an

(Sinadura)

Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Ataleko burua.

Eskatzen dut honako kreditu hauek onartzeko eta transferitzeko:

JATORRIZKO TITULAZIOA

ONARTUTAKO KREDITUAK

LEHENDIK EGINDAKO IKASKETAK

Irakasgaia/Ikasmaila

Mota

Kredituak

Kalifikazioa

Ikasketa plana

Espezialitatea

Ikastetxea

Irakasgaia/Ikasmaila

Mota

ECTS

Kalifikazioa

IKASTEN ARI DEN TITULUARI DAGOZKION GAITASUNEKIN LOTUTAKO LANBIDE EDO LAN ESPERIENTZIA

KULTUR, ARTE ETA KIROL JARDUERETAN, IKASLEEN ORDEZKARITZAKOETAN, ELKARTASUNEZKOETAN ETA LANKIDETZAKOETAN IZANDAKO PARTE-HARTZEA

AUK.

III. ERANSKINA

Kredituak onartu eta transferitzeko ebazpena

............................................................................................................................................................................................ jaunaren/andrearen alde

Ikusita interesdunak aurkeztutako eskabidea eta agiriak, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak erabaki du agiri honetan azaltzen diren kredituak onartzea eta/edo transferitzea eskatzailearen alde. Kreditu horiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 1eko 110/2010 Foru Aginduak (2010eko uztailaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) ezarritako ikasketa planari eta/edo Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 5eko 30/2013 Foru Aginduak (2013ko maiatzaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) ezarritako goi mailako diseinuko ikasketen ikasketa planari aplikatzen zaizkie.

Ebazpen honek ikaslearen ikasketa espedientean eta Tituluaren Europako Gehigarrian izanen ditu ondorioak.

JATORRIZKO TITULAZIOA

ONARTUTAKO KREDITUAK

LEHENDIK EGINDAKO IKASKETAK

Irakasgaia/Ikasmaila

Mota

Kredituak

Kalifikazioa

Ikasketa plana

Espezialitatea

Ikastetxea

Irakasgaia/Ikasmaila

Mota

ECTS

Kalifikazioa

IKASTEN ARI DEN TITULUARI DAGOZKION GAITASUNEKIN LOTUTAKO LANBIDE EDO LAN ESPERIENTZIA

KULTUR, ARTE ETA KIROL JARDUERETAN, IKASLEEN ORDEZKARITZAKOETAN, ELKARTASUNEZKOETAN ETA LANKIDETZAKOETAN IZANDAKO PARTE-HARTZEA

AUK.

JATORRIZKO TITULAZIOA

Irakasgaia/Ikasmaila

Mota

Kredituak

Kalifikazioa

Ikasketa plana

Espezialitatea

Ikastetxea

“Mota” zutabean, honako hau zehaztuko da: Oinarrizko Prestakuntzako (OP), Espezialitateko Nahitaezko (EN) edo Aukerako (AUK) irakasgaia den.

“Kalifikazioa” laukian, eskatzaileak aurkeztutako ikasketen ziurtagirian ageri den bera jarriko da, destinoko titulazioan indarra duen kalifikazioen eskalari egokitua. Ziurtagirian kalifikaziorik ez badago, kasuan kasuko laukia gauzaez bihurtuko da marra horizontal baten bidez.

Iruñean, 20.............. (e)ko ..................................... aren ....................(e)an

Ikasketa burua edo ikastetxe pribatu baimenduan eginkizun hori betetzen duen organoa

Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Ataleko burua

Ikastetxeko zuzendaria edo ikastetxe pribatu baimenduan eginkizun hori betetzen duen organoa

Sinatua:

Sinatua:

Sinatua:

F1407573

Iragarkiaren kodea: F1407573