2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAIN-ARRIASGOITI
1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2014ko maiatzaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu berezi bat baita.
Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea iragandakoan.
Lizoainen, 2014ko ekainaren 2an.–Alkatea, Amaia Ekisoain Gorriz.
Iragarkiaren kodea: L1407964