111. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

AR-3 banaketa eremuko UE-4 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, Alkatetzaren 2014ko maiatzaren 30eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Ezkabarteko Udal Planeko A.R. 3 banaketa eremuko U.E.-4 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Félix Villamarín Villavak Makirriainen sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan 76. artikuluari dagokionez ezarriari jarraikiz, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ezkabarten, 2014ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1407945