111. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAIBAR

Ordenantza, Baraibarko Kontzejuko hilerriko zerbitzuak erabiltzeko tasak eta erabilera arauak ezartzen dituena. Hasierako onespena

Baraibarko Kontzejuak, 2014ko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Baraibarko Kontzejuko hilerriko zerbitzuak erabiltzeko tasak eta erabilera arauak ezartzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Kontzejuko iragarki oholean paratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betiko bilakatuko da erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Baraibarren, 2014ko maiatzaren 28an.–Kontzejuko presidentea, José Manuel Iriarte Azpirotz.

Iragarkiaren kodea: L1407773