109. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2014ko maiatzaren 21ean hartua, “Ultzama, Odieta, Anue eta Lanzko udaletan uraren goi hornidura egiteko (3. fasea: Olagueko eta Etulaingo adarra) baterako soluzioaren aldaketa” izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren otsailaren 13ko 49/2013 Ebazpenaren bidez, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak eskatutako lankidetza araubidea onartu zen eta jendaurrean jarri ziren “Ultzama, Odieta, Anue eta Lanzko udaletan uraren goi hornidura egiteko soluzio bateratuaren proiektua (3. fasea)” eta proiektuaren obrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Gero, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 315/2013 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi ziren proiektu hori eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

2013ko abenduaren 18an, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak proiektu aldaketa onetsi zuen, eta aldaketa horren desjabetze espedientea tramitatzeko eskatu.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak otsailaren 5ean emandako 15/2014 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatu aldaketa eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, maiatzaren 6ko 185/2014 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zion aipatu proiektuari, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari ere.

Presakoa da proiektuaren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa; izan ere, edateko uraren emaria bermatu behar zaie Ultzanuetako Mankomunitateko erabiltzaileei, eta ur horren kontsumorako gaitasuna eta osasungarritasuna hobetu behar dira, kalitateko akatsak kenduta eta efizientzia handituta; hori guztia, zerbitzua berdintasun baldintzetan emateko erabiltzaile guztiei.

Nafarroako Gobernuak, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak alegatutako arrazoiak ikusita, eta balio justua ordaintzeko behar den kreditua badela egiaztatuta, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, txosten juridikoa ikusirik, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. “Ultzama, Odieta, Anue eta Lanzko udaletan uraren goi hornidura egiteko (3. fasea: Olagueko eta Etulaingo adarra) baterako soluzioaren aldaketa” izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea, nahitaez desjabetzeko.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, egun horretatik beretik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal dela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari jakinaraztea.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1407428