109. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 15. EPAITEGIA

54/2014 betearazpena

Alderdi betearazlea: Miguel Ángel Gallego Martín jauna.

Betearazpenpekoa: Grupo ISN Integración de Servicios Nuevos, Integración de Servicios Auxiliares S.A. eta Integración de Servicios Plásticos nuevos S.L.

Ediktua:

Jakinarazpen zedula. 54/2014 prozedura.

María Dolores Marin Relanzon andreak, Madrilgo Lan arloko 15. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Miguel Ángel Gallego Martín jaunak eskaturik, nahitaezko betearazpena dela-eta, Grupo ISN Integración de Servicios Nuevos, Integración de Servicios Auxiliares, S.A. eta Integración de Servicios Plásticos Nuevos S.L. enpresen kontra Lan arloko Epaitegi honetan bideratu den 54/2014 prozeduran honako ebazpen hau eman da:

Xedapen zatia:

Betearazpen agindu orokorra abiaraztea Miguel Ángel Gallego Martinen alde, alderdi betearazlea den aldetik, Interacción de Servicios Auxiliares, S.A. demandatuaren kontra, betearazpenpeko alderdia den aldetik. Printzipala 7.497,37 eurokoa da, eta behin-behinekoz kalkulatu diren interesak, 749,00, eta kostuak, 749,00 euro, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko bidea.–Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz, jakinarazi da eta ondoko hiru egun balioduneko epean, non, bertan, ebazpenak izan litzakeen arau-hausteak alegatzeaz gain, aurkakotasuna ondorioztatzen ahalko baita, LJLaren 239. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera, eta errekurtsogileak, Gizarte Segurantzako araubidearen onuradun den langilea ez bada, 25 euro sartu beharko ditu epaitegi honek Banco Santander entitatean duen 2513-0000-64-0054-14 kontuan.

Beraz, auto honen bidez horixe erabaki, agindu eta sinatu du epaile magistratu jaunak.

Xedapen zatia:

Betearazpen agindu orokorra eraginkorra izan dadin, honakoa erabaki dut:

–Integración de Servicios Plásticos Nuevos S.L.ri, errekerimendua egitea, bost eguneko epean betearazpenaren zenbatekoa estaltzeko adinako ondasun eta eskubideen zerrenda egin dezan, hau da: 7.497,37 euro printzipal gisa, eta 1.498,00 euro behin-behineko interes eta kostu gisa. Bere erantzukizunak bermatzeko behar adinako zehaztasunez emanen du zerrenda hori. Orobat, adierazi beharko ditu bere ondasunen gainean eskubideren bat duten pertsonak, eta, beste prozesuren bati lotuta badaude, betearazpenean interesekoak izan daitezkeen inguruabarrak zehaztu beharko ditu. Pertsona juridikoak direnean, betebehar hori administratzaileena izanen da, edo haiek legez ordezkatzen dituztenena, eta ondasun komunitateak edo nortasunik gabeko taldeak badira, horietan antolatzaile, zuzendari edo kudeatzaile gisa agertzen direnena. Ondasunek karga errealak badituzte, bermatutako kredituaren zenbatekoa adierazi beharko du, eta, behar denean, egun horretan ordaintzeko dagoen zatia zein den. Ondasun higiezinen kasuan, adierazi beharko du okupatuta dauden, nork okupatuta eta zein tituluren bidez. Ohartarazten da egiaztatu ezean zehapena jaso dezakeela, gutxienez ere desobeditze larriagatik, baldin eta ondasunen zerrenda aurkezten ez badu, bereak ez diren ondasunak sartzen baditu zerrenda horretan, enbarga daitezkeen bere ondasunak kanpoan uzten baditu edo horiek izan ditzaketen zamak eta kargak agerrarazten ez baditu. Halaber, aldian behingo isun hertsatzaileak ere jartzen ahalko zaizkio.

Erabakitzen da C3598BSP matrikula duen ibilgailua, Yamaha CS50 markakoa, enbargatzea, Grupo ISN Integración de Servicios Nuevos, Integración de Servicios Plásticos Nuevos, S.L. e Integración de Servicios Auxiliares, S.A. entitateen erantzukizuna segurtatzeko. Igor bedi agindua Nafarroako Ondasun Higigarrien Erregistrora, enbargoaren idatzoharra egin dezaten, eta titulartasunaren, kargen eta zamen ziurtagiria egin dadin. Bidal bekio ofizioa behar den Unitate Administratiboari, benetan zigila eta gorde dezan.

Juan Carlos Casal Álvarez jauna izendatzen da peritu, jarduketa hauetan enbargatutako ondasunak tasatzeko. Izendapena jakinaraziko zaio eta biharamunean onartu eginen du, eta enbargoa onartzen denetik zortzi eguneko epean aurkeztuko du ondasunen balorazioa, PZLaren 6309. artikuluak ezartzen duenarekin bat.

Izendapenaren berri eman bekie tasatu beharreko ondasunen gaineko eskubidea dutenen alderdi edo hirugarrenei, aukera izan dezaten, bigarren egunean, beren aldetik beste bat izendatzeko, ohartaraziz ezen hala egiten ez badute konforme daudela ulertuko dela eta lehen aipatutako perituak bakarrik eginen duela balorazioa.

Zerga Administrazioko Estatu Agentziak betearazpenpeko alderdiari ordaindu beharreko zerga-itzulketak enbargatzea erabakitzen da. Ondorio horretarako, egin bedi zordunketa eskaera Kontsignazio Judizialetarako Kontuaren bidezko errekerimendu judizialaren bitartez.

Grupo ISN Integración de Servicios Nuevosek, Integración de Servicios Plásticos Nuevos, S.L.k eta Integración de Servicios Auxiliares, S.A.k banku entitate guztietan betearazpenpekoaren alde dituzten saldoak enbargatzea, erreklamatutako zenbatekoak guztira estaltzeko nahikoa izan arte. Ondorio horretarako, egin bedi zordunketa eskaera Kontsignazio Judizialetarako Kontuaren bidezko errekerimendu judizialaren bitartez.

Batzorde Judizialak ondasun higigarriak enbarga ditzala, abiarazitako betearazpeneko zenbatekoak estali arte, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 624. artikuluan aurreikusitako moduan. Ebazpen honek Batzorde Judizialari formazko manamendua egiteko balio du; hark, behar izanez gero, indar publikoari laguntza eska diezaioke, eta behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak erabili, atxiki beharreko ondasunak dauden tokietara iristeko.

Enpresa demandatuak, betearazpenpeko alderdiarekin izandako merkataritza harremanak direla-eta, enpresa bezeroen aurka duen kredituaren gaineko enbargoa erabakitzen da, betearazpenaren arrazoi izan diren zenbatekoei erantzuteko adina. Horretarako, igor bekio dagokion ofizioa aipatutako enpresari, errekiremendua egin dakion gehienez bost eguneko epean erabakitakoa bete dezan, bere erantzukizun pertsonalaren pean, eta zorraren xede diren zenbatekoak epaitegi honek duen gordailu eta kontsignazioen kontura eskualda ditzan.

Halaber, ohartaraz bedi:

A) Demandatuari eginen zaion ordainketa, halakorik bada, ez da baliozkoa izanen (Kode Zibilaren 1.165. art.), eta errekerimendu hau betez egindako ordainketa egiteak erantzukizun guztia kenduko dio hartzekodunaren aurrean,

B) Zer erantzukizun penal izan dezaketen ondarea baliatzeko edonolako jarduketa egiten dutenek, edo betebeharrak sortzen dituen edonolako jarduketa egiten dutenek, baldin eta enbargo baten eraginkortasuna atzeratu, zaildu edo saihesten badute (Zigor Kodearen 257-1.2 art.).

–Adieraz bekio betearazpenpekoari, betearazpen agindu orokorra duen autoarekin bat, honako hau: a) Betearazpena abiarazi eta hiru hilabete igarotzen badira betearazpenpekoak betebeharra osorik bete gabe, baldin eta ikusten bada behar den arretarik ez dela izan betearazpena betetzeko, edo ondasunak deklaratzeko betebeharra ez dela bete edo deklarazio horretan garrantzizko ondare-elementuak ezkutatu direla, ordaindu beharreko legezko interesak bi puntu handitu daitezke. b) Tituluan eskatzen den betebeharra oso-osorik betetzen badu betearazpenpeko alderdiak, barnean dela –diruzko betearazpenaren kasuan, eta behar denean– prozesuko interesen ordainketa, epai edo ebazpen judiziala irmoa den egunetik hogei eguneko epean, edo titulua eratu den egunetik, edo, behar denean, betearazpeneko tituluan deklaratutako betebeharra eskatzen ahal den egunetik, ez zaizkio ezarriko eskatutako betearazpeneko kostuak, LJLaren 239.3 artikuluan aurreikusitakoa betez.

–Jakinaraz bekie alderdiei, ohartarazita ezen, LJLaren 53.2 artikuluaren agindua aplikatuz, organo judizialean agertzen den lehendabiziko aldian edo hari bidaltzen zaion lehendabiziko idazkian, alderdiek edo interesdunek, eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek helbide bat eta datu guztiak zehaztuko dituztela, jakinarazpen egintzak egiteko. Horretarako emandako helbideak eta datuek erabateko ondorioak izanen dituzte, eta haietan eraginik gabe egindako jakinarazpenak baliozkoak izanen dira, bestelako daturik ematen ez diren bitartean; haiek eguneratzea alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoren bat aldatzen denean, jakinarazi beharko da, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada.

–2513-0000-64-0054-14 izanen da, ordainketaren ondorioetarako, organo judizialaren kontsignazioetarako kontua, eta, kontzeptu gisa, “kontsignazioetarako banku kontua” jarri beharko da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka zuzeneko berrikuspen-errekurtsoa jartzen ahal da, jakinarazi eta hiru eguneko epean, eta Gizarte Segurantzako onuradun edo langile ez direnek 25 euro sartu beharko dituzte. Horretarako, zenbateko hori sartu beharko da epaitegi honek Banco Santander entitatean duen 2513-0000-64-0054-14 Gordailuen eta Kontsignazioen kontuan.

Hori erabaki eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Servicios Auxiliares SAri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean zedularen edo ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoen ebazpenenak, prozedurari bukaera ematen dioten edo intzidente bat ebazten duten epaienak, dekretuenak, edo epatzeenak.

Madrilen, 2014ko apirilaren 16an.–Idazkari judiziala, María Dolores Marin Relanzon.

Iragarkiaren kodea: J1407038