109. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2E/2014 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez euskara udal eremuan erabiltzeko eta sustatzeko laguntzen deialdia onesten da.

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen helburuak garatzeko eta eskualdeetako eta eremu urriko hizkuntzen Europako Gutuna berresteko tresnan harturiko konpromisoak betetzeko, Ebazpen honek euskara udal eremuan erabiltzeko eta sustatzeko urteko jarduera programak egitea sustatzen du.

Deialdi honek toki entitateek 2014an proposaturiko jarduera programei laguntzak banatzeko oinarriak ezartzen ditu. Era berean, aski gaitasun tekniko ez duten toki entitateei aholkularitza zuzena emateko aukera eskaintzen du.

Toki entitate bakoitzak bere aldetik edo modu bateratuan aurkezturiko programen balorazioan, aintzat hartuko dira ondoko esparruak:

–Bizitza kulturalean eta sozialean euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko jarduerak.

–Toponimia ikertzera, argitaratzera eta hedatzera zuzenduriko jarduerak.

–Euskarazko prestakuntza administrazio publikoetako langileendako eta udalbatzetako kideendako.

2014ko deialdia arautuko da “Toki entitateek euskara erabiltzeko eta sustatzeko programak egiteko laguntzen 2014ko deialdiaren oinarri arautzaileak” eranskineko arauen arabera, eta gehienez 147.000,00 eurokoa izanen da. Diru-kopuru hori 2014ra luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Udalei eta kontzejuei euskararen gaineko laguntzak emateko programa” izeneko 440001 44200 4609 334100 kontu-sailaren kargura ordainduko da.

Badira Euskararen Prestakuntza eta Sustapenerako Zerbitzuaren aldeko txostena, legelariaren txostena eta Kontu-hartzailetza Delegatuaren adostasuna.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) eta 99. artikuluek eta Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi dituen abuztuaren 24ko 133/2011 Foru Dekretuko 3. eta 11. artikuluek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Euskara udal eremuan erabiltzeko eta sustatzeko diru-laguntzen deialdia onestea.

2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskabideak kontuan hartuta:

AURREKONTU-SAILA

RCSA
KODEA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

G/440001/44200/4609/334100: Udalei eta kontzejuei euskararen gaineko laguntzak emateko programa

4715

2014

147.000,00

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen Kontu-hartzailetza Delegatura, Euskarabidera, Euskararen Prestakuntza eta Sustapenerako Zerbitzura, Euskararen Sustapenerako Atalera, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Programen Bulegora, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Araubide Administratiboaren Atalera eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 23an.–Euskarabideko zuzendari kudeatzailea, Maximino Gómez Serrano.

Oinarri arautzaileak eta eranskinak

Kontuan izanik toki entitateek euskara erabiltzeko eta sustatzeko egin dituzten programak bultzatzeko beharra, Euskarabideak 2014rako laguntzen deialdi hau argitaratu du. Hauek dira deialdia arautuko duten oinarriak,

I. ERANSKINA

Oinarriak

1.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da euskara udal eremuan erabiltzea sustatuko duten urteko programak finantzatzera bideraturiko laguntzak emateko oinarriak ezartzea.

2.–Modalitateak eta aurrekontua.

2.1. Deialdiak bereizketa eginen du euskararen erabilera udal eremuan sustatzeko Urteko Jarduera Programan jasoko diren euskara erabiltzeko eta sustatzeko bi modalitateren artean:

a) A modalitatea: norberak sorturiko jarduerak, batik bat, toki entitate eskatzailearen beraren lurraldean egin direnak. Modalitate honetarako aurrekontuko diru hornidura 110.000 eurokoa da.

b) B modalitatea: modu bateratuan egindako jarduerak, programaren kudeaketa eta koordinazioa horietako bati esleitua dutenak. Ondorio hauetarako, mankomunitateak toki entitatetzat joko dira eta toki entitate mankomunatuak horien bidez bideratuko dira. Modalitate honetarako aurrekontuko diru hornidura 37.000 eurokoa da.

2.2. Laguntza hauek 2014ra luzatutako 2012ko Gastuen Aurrekontuko “Udalei eta kontzejuei euskararen gaineko laguntzak emateko programa” izeneko 440001 44200 4609 334100 kontu-sailaren kargura finantzatuko dira. Deialdia gehienez ere 147.000,00 euroz hornitua izanen da, baina aldaketak egon daitezke aurrekontuetako aldaketen ondorioz.

2.3. Deialdiaren zeinahi modalitatetan diru kopurua ez bada agortu, beste modalitatera gehituko da, deialdi honen 10. oinarrian ezarritako balorazio irizpideekin bat.

2.4. Laguntzak, gehienez ere, onarturiko aurrekontuaren %40 izanen dira.

3.–Onuradunak.

Laguntzen onuradunak izaten ahal dira 2014ko urtarrilaren 1aren eta abenduaren 31ren artean euskararen erabilera udal eremuan sustatzeko jarduera programak onesten eta garatzen dituzten toki entitateak.

Aski gaitasun tekniko ez duten toki entitateek Euskarabidearen aholkularitza eta gainbegiratzea eskatzen ahalko dute.

4.–Baldintzak.

4.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

4.2. Toki entitate eskatzailearen organo eskudunek onetsitako Urteko Jarduera Programa aurkeztea. Dokumentazioa aurkeztuko da deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoaren arabera. Horretarako, aipaturiko oinarrian adierazten diren eranskinak erabiliko dira.

4.3. Urteko Jarduera Programa Nafarroan indarrean den legeriarekin bat etortzea eta ondorio guztietarako betetzea.

Diru-laguntzak jasotzen dituzten proiektuek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izanen dituzte agerian eduki horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeriaren justifikazioa iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.

4.4. Urteko Jarduera Programa koordinatuko duten langileen profil teknikoa.

Urteko Jarduera Programa, 2. oinarrian aurrez ikusitako modalitateetako edozeinetan, teknikari batek edo batzuek koordinatuko du(te). Teknikari horrek/horiek gutxienez titulazio hau izan beharko du(te):

a) Diplomatura bat.

b) EGA titulua edo baliokidea.

5.–Urteko Jarduera Programaren edukiak.

Jarduera programek jarduerak A edo B modalitateen arabera bereizitako blokeetan jasoko dituzte eta, gutxienez, ondoko atalak izanen dituzte:

5.1. Toki entitate eskatzailearen eragin eremuko egoera soziolinguistikoaren analisia.

a) Datu soziolinguistiko eguneratuak.

b) Programan sartuko diren jarduera arloen diagnostikoa.

–Erabilera esparrua.

–Presentzia esparrua.

–Sustapen esparrua.

5.2. Eragin nahi den jarduera esparru bakoitzerako helburu orokorrak eta berariazkoak:

–Helburu orokorra(k).

–Helburua(k) erabilera esparruan.

–Helburua(k) presentzia esparruan (paisaia, kartelak, ...).

–Helburua(k) sustapenaren esparruan (sentsibilizazioa).

5.3. Jardueren programazioa, gutxienez, ondoko atalekin: helburua, programaturiko jarduera, herria, noiz eginen den, arduraduna (edo ardura hartuko duen udal alorra), ebaluazioaren adierazlea (numerikoki neurgarria) eta proposaturiko jarduera 10. oinarrian ezarritako irizpideen arabera baloratzeko aukera ematen duten gainerako datuak. Hori guztia, aurrekontua xehaturik. Ez da gastutzat hartuko euskara teknikarien soldatari dagokion gastua, beren eginkizunetan ari direla.

5.4. Euskarari buruzko udal araudia: ordenantzak, planak eta beste arau batzuk.

6.–Euskararen erabilera.

6.1. Deialdi honen mende egiten diren jarduera guztiak euskaraz eginen dira, eta hizkuntzaren araudiari eta erabilera zuzenari dagokienez, Euskaltzaindiak ezarritakoari lotuko zaizkio.

6.2. Jarrera positiboak sustatzen dituzten jarduerak, euskaldun jendeari zuzentzen ez zaizkionak, gaztelaniaz izaten ahalko dira.

6.3. Eskola adinean dauden herritarrei zuzenduriko euskara erabiltzeko programetan bizikidetza sustatuko da egoera sozialari, linguistikoari edo eskolatze ereduari dagokionez diferenteak direnen artean.

Parte-hartze hori soilik mugatuko da entitate antolatzaileak egiaztatzen badu izangaiak ez duela aski hizkuntza maila bermatzeko antolaturiko jardueretan parte-hartzea eta, horrela, programaren helburuak betetzea.

7.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

Eskabidearen aurkezpenak, eskatzen den dokumentazio guztiarekin batera, administrazio prozedura elektronikoari jarraitu behar dio eta telematikoki egin behar da, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 19ko 40/2014 Foru Aginduaren arabera. Foru Agindu horren bidez ezarri zen Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko transferentziak eta diru-laguntzak tramitatzeko eskaera, komunikazio eta beste dokumentu batzuk administrazio prozedura elektronikoaren bidez aurkezteko nahitaezkotasuna, onuradunak Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateak direnean eta, zehazki, udal eremuan euskara erabiltzeko eta sustatzeko laguntzei dagokienez.

Eskabidearen tramitazio elektronikorako sarbidea Nafarroako Gobernuko orri elektronikoko Zerbitzuen Katalogoan horretarako gaitu den fitxatik eginen da: “euskarendako laguntzak eta sustapena udal eremuan”. Eras berean, bertan zehaztuko dira tramite guztia egiteko jarraibideak. Nahitaezkoa da toki entitatearen izenean eskabidea aurkezten duen arduradun, langile edo kolaboratzailea digitalki identifikatzea, ziurtagiri digitalaren edo NAN elektronikoaren bidez.

Aurrekoa deusetan galarazi gabe eta, aipaturiko foru aginduak jasotzen duen moduan, toki entitateak tramitazio elektronikorako lehenagotik gaituak dauden hirugarrenen eta Hezkuntza Departamentuaren beraren laguntza izan dezake. Nolanahi ere, salbuespenez eta Euskarabideari aldez aurretik jakinarazita, bertaratuta ere aurkeztu ahal izanen dira eskabidea eta eskatu diren dokumentuak, telematikoki aurkezteak erabiltzaileei zailtasunak eragiten dizkieten gorabeherak daudenean edo haiendako bereziki nekeza denean aurkezpen telematikoa, Departamentuak hala onetsi badu.

7.2. Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

7.3. Diru-laguntzaren eskabidea oso-osorik beteta ez badago edo nahitaez aurkeztu beharreko dokumentazioa ez bazaio atxiki, toki entitateari edo eskatzaileari akats edo hutsunea zuzentzeko eskatuko zaio. Horretarako, gehienez ere 10 egun balioduneko epea emanen zaio zuzenketa eskaria jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hala egiten ez badu, eskabidea bertan behera utzi duela ulertuko da. Gorabehera hori aldez aurreko ebazpen bidez adieraziko da.

8.–Dokumentazioa.

8.1. Laguntza eskabidea (II. eranskina).

8.2. Toki entitateko idazkariak luzaturiko ziurtagiria, Urteko Jarduera Programa onesten duen organo eskumendunaren erabakiari buruzkoa. Bertan, B modalitateko baterako jardueretan parte hartzen bada, entitate eskatzaileak adieraziko du jardueren koordinazio eta garapenaren erantzukizuna zein beste entitateri dagokion eta, era berean, erantzukizun hori hartzen duten entitateek ordezkari egin duten entitateen zerrenda zehaztuko dute.

8.3. Urteko Jarduera Programa, III. eranskineko ereduaren araberakoa.

8.4. Programa aurkezteko Euskarabidearen aholkularitza eskatzen duten toki entitateei dagokienez, 3.3. atalean ezarritakoaren arabera, aholkularitza eskabidea eginen dute IV. eranskineko ereduaren arabera.

9.–Prozeduraren instrukzioa.

9.1. Prozeduraren instrukzioa Euskararen Prestakuntza eta Sustapenerako Zerbitzuari dagokio eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera jokatuko da.

9.2. Euskararen Prestakuntza eta Sustapenerako Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio programaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Diruz lagundutako programan edozein aldaketa egiteko Euskararen Prestakuntza eta Sustapenerako Zerbitzuaren aldez aurreko adostasuna beharko da, eta honek baimena ofizioz emanen du baldin eta aldaketak onetsitako programa funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

10.–Balorazio irizpideak.

10.1. A modalitateko jardueren programazioa, euskararen erabilera eta presentzia udal eremuan: 100 puntu gehienez.

Eskabideen ebaluazioan 100 puntu izanen dira gehienez eta ondoko irizpideak hartuko dira kontuan:

10.1.1. Euskarazko jarduerak programatzea bizitza kulturalean eta sozialean, 40 puntu gehienez:

a) Kultur jarduerak: Antzezlanak, ipuin kontalariak, filmak, hitzaldiak, erakusketak, ahozko tradizioa ikertzeko beka edo jarduerak etab., kontratatzea, puntu bat jarduera bakoitzeko. Kultura zikloen kasuan puntu 1 emanen zaio zikloan sartu diren jardueretako bakoitzari. Atal honetako puntuak, gehienez ere, 30 izanen dira.

b) Euskararen presentziarako jarduerak: itzulpenak, euskarazko softwarea eskuratzea, udal informazioa ematen duten buletin elektronikoak euskaraz argitaratzea, udal aldizkari edo buletinak inprimatuta argitaratzea, etab. Puntu bat emanen zaio jardueretako bakoitzari eta atal honetarako puntuak, gehienez ere, 10 izanen dira.

10.1.2. Euskaraz emandako prestakuntza lantegi edo ikastaroak, gehienez ere 35 puntu.

–4-20 orduko iraupena, 5 puntu.

–21-60 orduko iraupena, 10 puntu.

–61 ordu edo gehiago, 15 puntu.

10.1.3. Toponimia: toponimia ikertzera, argitaratzera eta hedatzera bideraturiko jarduerak eta errotulazioaren mantentze-lanak, 10 puntu gehienez ere.

a) Ikerketara eta hedapenera zuzenduriko beka eta jarduerak, puntu 1 ekintzako, 5 puntu gehienez ere.

b) Eraikin publikoen, etxeen, kaleen, oikonimiaren, abelbideen errotulazioa, etab., puntu 1 ekintzako, 5 puntu gehienez ere.

10.1.4. Prestakuntza administrazio publikoetako langileendako eta udalbatzetako kideendako: euskara ikasteko ikastaroak eta lanpostuarekin loturiko prestakuntza teknikoko ikastaroak, euskaraz egindakoak, gehienez ere 15 puntu.

Puntuazioa banatuko da prestakuntzako kreditu bakoitzeko 0,1 puntu emanda (10 irakastordu).

10.2. B modalitateko jarduera bateratuen programazioa. Eskabideen ebaluazioan 100 puntu izanen dira gehienez ere eta ondoko irizpideak hartuko dira kontuan:

a) Parte hartu duten toki entitateen kopurua, 40 puntu gehienez ere.

–10 toki entitatera arte, 10 puntu.

–11 eta 20 toki entitate bitartean, 20 puntu.

–21 eta 25 toki entitate bitartean, 30 puntu.

–26 toki entitatetik aurrera, 40 puntu.

b) Programa bateratuaren eragina, gehienez ere 20 puntu. Kontuan izanen dira programa bakoitzaren helburu nagusiak, eta 5 puntu emanen zaizkio ondoko helburuetako bakoitzari:

–Euskararen ezagutza sustatzea, 5 puntu.

–Sentsibilizazio positiboa sustatzea, 5 puntu.

–Euskararen erabilera sustatzea, 5 puntu.

–Eskola adinean dauden herritarrendako berariazko jarduerak sartzea, 5 puntu.

c) Programa bateratuaren aurrekontua: 40 puntu. Baloraziorako Batzorde Teknikoak onetsitako aurrekonturik handiena duen programa bateratuari 40 puntu emanen zaizkio, eta gainerakoei, puntuak proportzionaltasunez emanen zaizkie.

11.–Laguntzaren balorazioa eta zenbatekoa.

11.1. Entitate eskatzaileen puntuazioa osotara balorazio irizpideen arabera kalkulatuko da eta laguntzen zenbatekoa eskatzaileek lortutako puntuazioarekiko proportzionala izanen da.

11.2. Baloraziorako Batzorde Teknikoak beren ezaugarriengatik parekagarriak diren jarduerak multzokatu ahal izanen ditu.

12.–Baloraziorako Batzorde Teknikoa.

12.1. Baloraziorako Batzorde Teknikoa sortuko da, deialdi honen baldintzak betetzen dituzten eskabideak aztertzeko eta baloratzeko.

12.2. Batzorde hori ondokoek osatuko dute:

a) Batzordeburua: Euskararen Prestakuntza eta Sustapenerako Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordekideak:

–Euskararen Prestakuntza eta Sustapenerako Zerbitzuko teknikari bat.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko ordezkari bat.

–Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatutako ordezkari bat.

c) Idazkaria: Euskararen Sustapenerako atalburua, hizpidea eta botoa izanen dituena.

12.3. Baloraziorako Batzorde Teknikoak eskarien gaineko iritzia emanen du eta balorazioa eginen du, eta graduazio irizpideak eta agortu ez den aurrekontua banatzeko irizpideak ezarriko ditu, deialdian ezarritako balorazio irizpideei jarraituz. Euskararen Prestakuntza eta Sustapenerako Zerbitzuak hala eskatuta, aurkeztutako eskariak baloratzeko kanpoko adituen iritzia eskatzen ahal da.

13.–Ebazpen proposamena.

Baloraziorako Batzorde Teknikoak eskaerak baloratuko ditu eta bere lanaren gaineko aktak Euskararen Prestakuntza eta Sustapenerako Zerbitzura bidaliko ditu. Zerbitzuak ebazpen proposamena aurkeztuko dio Euskarabideko zuzendari kudeatzaileari eta honek proposamena ebatziko du.

Proposamen horretan bi zerrenda agertuko dira: bata, laguntza ematea proposatu den eskatzaileena eta haiei emanen zaien diru-kopurua, zehaztuz nola baloratu den ezarritako irizpideen arabera, eta bestea, ezetsitako eskatzaileen zerrenda, horretarako zergatiak aipatuz.

14.–Ebazpena.

Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean, ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori bukatuta, espresuki ez bada ebazpenik eman, eskabideak ezetsitakotzat joko dira.

15.–Argitaratzea.

Euskarabideak deialdi honen ebazpena webgune ofizialean (www.euskarabidea.es) argitaratuko du, adieraziz toki entitate onuradunen zerrenda, zenbateko diru kopurua ordainduko zaion haietako bakoitzari eta entitate baztertuen zerrenda, halakorik balego, adieraziz zeintzuk diren baztertu izanaren arrazoiak.

16.–Diru-laguntzaren bateragarritasuna.

Diru-laguntza hauek bateragarriak dira xede bererako jaso daitezkeen bestelako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin. Hori hala izanik ere, diru-laguntzen kopurua ez da sekula, bakarka edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin batera, diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa izanen.

17.–Diru-laguntzaren justifikazioa eta epeak.

17.1. Diru-laguntza eman ondoren, diru-laguntzaren onuradunak beharturik daude jasotako funtsak ematen ziren helbururako erabiltzeko, eskabidean aurkeztutako proiektuaren arabera. Euskarabideak diruz lagundutako proiektuak burutu direla egiazta dezake.

17.2. Gastuen datak 2014ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31 artekoak izanen dira.

17.3. Onartuak eta baloratuak izan diren Urteko Jarduera Programan jarduera guztiak justifikatu beharko dira.

17.4. Toki entitate onuradunek 2014ko urriaren 31 baino lehenago Euskarabidera bidali beharko dituzte diru-laguntza justifikatzeko agiriak. Dokumentazio hori aurkeztuko da diru-laguntza emateko ebazpenarekin eta aurkeztutako proiektuan adierazitakoarekin bat.

17.5. Oro har, gastua egin dela usteko da toki entitateko organo eskudunak obligazioaren onarpena kontabilizatu duenean.

18.–Diru-laguntzaren frogagiriak.

Toki entitate onuradunek ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

18.1. Idazkariaren, kontu-hartzailearen edo, besterik ezean, entitateko buruaren ziurtagiria, adieraziz diru-laguntzaren xedea bete dela, barne hartuz:

a) Entitate onuradunak osotara izandako gastuak, jarduera bakoitzeko banakatuak, ondokoekin: hartzekoduna, faktura edo dokumentu baliokidearen zenbakia, zenbatekoa, jaulkipen data eta oraindik egin gabe dauden jarduerendako organo eskudunak ordainketaren obligazioa noiz onartu duen (V. eranskina).

b) Diruz lagundutako jarduera finantzatuko luketen bestelako diru-sarreren edo diru-laguntzen zerrenda xehakatua, hartan adieraziz haien zenbatekoa eta jatorria (VI. eranskina).

c) Adieraziko da garatu diren programazioak teknikari arduradunaren profilaren gainean 4.4. oinarrian jasotako zehaztapenen arabera koordinatu direla.

18.2. Laguntza jaso zuten ekintzen memoria deskribatzaile bat. Bertan jasoko dira jarduera esparruen helburuak eta lan ildoak, egindako jardueren ebaluazio xehatua, baliabide eta material bakoitzaren lagin bat paperean edo euskarri digitalean eta garatu diren programazioak 4.4. oinarrian (VII. eranskina) jasotako zehaztapenen arabera koordinatu izanaren konstantzia. Era berean, liburuak edo euskarri digitalak argitaratzen badira, bi ale. Beharrezkotzat joz gero, justifikazio memoria horren edukia bildu eta zabalduko duen deskribapen agiria gehi daiteke.

19.–Diru-laguntzaren ordainketa.

19.1. Emandako laguntzen zenbatekoa ordainketa bakarrean ordainduko da, 2014ko abenduaren 31 baino lehen, behin organo kudeatzaileak 18. oinarrian eskatzen den dokumentazioa berrikusita.

19.2. Ebazpenean finkatutako kopurua laguntza emateaz arduratzen den organoak murritz dezake, proiektuaren justifikazioa ez badator bat hasieran eskaeran aitortutakoarekin.

19.3. 17.4. oinarrian ezarritako epea iragaten bada justifikazioak osorik edo partzialki aurkeztu gabe, behar diren toki entitateei emandako diru-laguntzak murriztu edota itzultzeko eskatuko zaie.

19.4. Deialdi honen indarraldian proiektu bera egiteko beste diru-laguntza bat ematen bazaio, toki entitateak horren berri eman beharko dio deialdia kudeatu duen organoari. Horri dagokionez, diru-laguntza murriztuko da haren zenbatekoak, bakarka edo beste administrazio edo ente publiko edo pribatu batzuk emandakoekin batera, diruz lagundutako jardueraren kostuaren %100 gainditzen badu.

19.5. Onuradunen bati esleitutako laguntzaren zenbatekoa murrizten bada dokumentazio osoa ez aurkezteagatik, ez justifikatzeagatik edo epeak edo deialdiko oinarrietakoren bat ez betetzeagatik, Balorazio Batzordeak soberakina gainerako onuradunen artean proportzionalki banatzen ahalko du, ordainketa-ebazpen baten bitartez.

20.–Itzultzea.

Onuradunak behar bezala ez badu justifikatzen jarduera egin izana, ez-betetze arintzat joko dira irregulartasun formalak. Halakoetan, ez-betetzearekiko proportzionalak izanen diren itzulketak edo ez-ordaintze partzialak eginen dira. Ez-betetze larritzat joko dira funtsezko gaiei dagozkienak. Halakoetan, arau orokorra izanen da itzulketa edo ez- ordaintze osoa, galarazi gabe, bi kasuetan ere, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako kasuetarako berandutza korrituak eskatzea. Balorazio Batzordeak egoki irizten dituen mailaketa irizpideak ezarri ahal izanen ditu.

21.–Beste betebehar batzuk.

21.1. Entitate onuradunak beharturik daude Nafarroako Gobernuak eskaturiko informazio guztia ematera, laguntzen helburua fiskalizatu eta kontrolatzeko dituen eginkizunak betetzen ari denean.

21.2. Programa gauzatzeko hornitzaileen kontratazioa 12.000 eurokoa baino handiagoa bada, toki entitateak egiaztatu beharko du kontratazioa eraginkortasun eta ekonomia irizpideen arabera egin dela, ez bada gastuaren berezitasuna ekarri duela merkatuan eskaintzen duten zerbitzu hori entitate gutxi izateak edo gastua egin izana diru-laguntza eskatu aurretik.

22.–Emandako laguntzen publizitatea.

Dealdi honen bidez diruz lagundutako proiektu orok aipatu beharko du Nafarroako Gobernuak babestu duela, proiektuaren ondorioz egiten diren euskarri guztietan. Hartara, Nafarroako Gobernuaren logotipo normalizatua azaldu beharko da. Nolanahi ere, diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpenaren aurretik gauzatu diren proiektuak betebehar honetatik salbuetsita geldituko dira.

Euskarabideak, entitate titularrari adierazi eta harekin adostu ondoren, euskararen sustapenerako jarduera interesgarrienak hedatu ahal izanen ditu.

23.–Gardentasuna.

23.1. Enitate onuradunek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasuna bete beharko dute (betebehar hori irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan arautu zen) Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura diru-laguntzak eskuratzen dituztenean eta ondoko bi egoerak ematen direnean:

a) Emandako diru-laguntzaren zenbatekoa urteko 20.000 eurotik gorakoa izatea.

b) Emandako zenbatekoak entitate onuradunaren negozio kopuruaren edo urteko aurrekontuaren ehuneko 20a gainditzea.

Aurreko atalean ezarri diren kopuru mugak gainditzen diren edo ez aintzat hartzerakoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo bere erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntzen kopuru guztia gehituko da. Diru-laguntza hainbat urtekotan egiten den kasuetan, ondorio hauetarako aurrekontu-ekitaldi bakoitzean emandako kopurua kontatuko da, eta ez batura osotara. Negozio kopurua edo erreferentziazko urteko aurrekontua, ondoko magnitudeen artean zenbateko txikiena duena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio kopurua edo gauzaturiko aurrekontua.

b) Hala badagokio, diru-laguntza ematen duen entitatearen organo eskumendunak onetsitako negozio kopurua edo aurrekontua.

Bi gorabehera hauek batera dituzten entitate onuradunek, modu telematikoan aurkeztu beharko dute aipaturiko Foru Dekretuan eskatzen den informazioa Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Euskarabideari zuzenduta, jakinarazpena jaso edo, kasua bada, diru-laguntza eman izanaren ebazpena argitaratzeko egunetik hasita hilabeteko epean.

23.2. Aurreko atalean deskribatzen diren gorabeherak ematen ez direlako, entitatea ez bada gardentasun betebeharraren mendeko, aitorpena aurkeztu beharko du, hori adieraziz.

23.3. Entitate onuradunek emandako informazioa Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren Gobernu Irekiko Atarian argitaratuko da eta eskura izanen da argitaratu eta urte betean zehar. Muga 15 hilabetekoa izanen da, informazioa kudeatzeko organoan sartzen den unetik hasita. Epe hori iraganda, argitaratzearen ardura duen unitateak ofizioz erretiratuko du eta, ez balu hala egiten, entitate onuradunak eska dezake erretira dadila eta, gehienez ere, eskabidea jasotzen den unetik hasita hilabeteko epean eginen da.

23.4. Entitateak, segidako diru-laguntzen onuraduna izan bada jardunaldi berean, ez du informazioa berretsi beharko diru-laguntza bakoitzaren kasuan, salbu eta hasieran eman ziren datuak aldatzen badira.

23.5. Onuradunak informazioa emateko duen betebeharra ez betetzeagatik izan daitezkeen balizko ondorio zigortzaileak galarazi gabe, ez betetze horrek emandako diru-laguntza ordaintzea galaraziko du, aurrerakinak barne eta, kasua bada, emandako kopuruak itzultzea ekarriko du, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1 c) artikuluan ezarritakoarekin bat.

24.–Arau-hauste eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoak aginduko du.

Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko V. tituluan ezarritakoa izanen da.

25.–Interesdunei argibideak ematea.

Administrazio prozeduraren gaineko informazio osagarria Euskarabidean eskura daiteke, ondoko bideak erabiliz:

a) Euskarabidearen webgunean (www.euskarabidea.es).

b) Euskararen Prestakuntza eta Sustapenerako Zerbitzuko 848426062 telefonora deituz.

c) Posta elektronikoko helbide honetara idatziz: einveduc@navarra.es.

d) Euskarabidearen egoitzara joz (Biurdana kalea, 1-1.a Iruña).

26.–Aplika daitekeen legeria eta errekurtsoak.

26.1. Oinarri hauetan aurrez ikusi ez den orotan, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura emaniko diru-laguntzen erregimen juridiko orokorra arautzen duen Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoak aginduko du.

26.2. Toki entitateek deialdi honen eta haren oinarriak betearazteko emandako egintzen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretora zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ....................................... NANa/IFZ: ........................... Honako hau ordezkatuz ......................................... Udala/entitatea: ....................... IFK ............... herria: .............Kalea: .........................P.K. ................. Telefonoa: ............... helbide elektronikoa: ................................

Lehena.–Eskabidea aurkezten du toki entitateek 2014an euskara sustatzeko egindako programak laguntzeko deialdira, .....aren ...(e)ko ..../2014 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarriekin bat ............... Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2014ko .........aren ......(e)koa.

Bigarrena.–Adierazten du ez ordezkatzen duen entitatea ez beronen administrari edo ordezkariak ez daudela sartuak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izaera eskuratzeko adierazten diren debekuetako bakarrean ere.

Hirugarrena.–Diru-laguntza eskatzen den proiektuari dagokionez, adierazten du:

–Ez duela eskuratu ez eskatu inolako diru-laguntzarik administrazio honen, beste administrazio publikoen, ente publiko edo pribatuen edo partikularren aldetik, ez Espainian ez nazioartean.

–Espainian edo nazioartean eskuratu/eskatu dituela administrazio honen, beste administrazio publikoen, ente publiko edo pribatuen edo partikularren aldetik, ondoko diru-laguntzak:

ZEIN ENTITATERI ESKATU
ZAION LAGUNTZA

ESKATURIKO KOPURUA

DIRU-LAGUNTZAREN EGOERA (eskatuta/emanda/ordainduta)

Eskabidea zein modalitatetara aurkezten den:

–A modalitatea

–B modalitatea:

  • Parte-hartzaile gisa
  • Koordinatzaile gisa

Eskabide honekin emandako datuen tratamendua Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta gainerako legeria aplikagarrian ezarritakoari lotuko zaio. Datuak zuzendu, ikusi eta ezabatzeko eskubideez baliatzea, aipaturiko legeriarekin bat, Euskarabidean eginen da.

Entitate eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa:

Toki entitate eskatzailearen idazkaritzaren ziurtagiria (8.2. oinarria).

Urteko jarduera programa (III. eranskina).

Aholkularitza eskaera (IV. eranskina).

..................................(e)n, 2014ko .....................aren ...........(e)an.

Sinadura

NAFARROAKO GOBERNUA. EUSKARABIDEA.

III. ERANSKINA

Urteko jarduera programa

1.–Egoera soziolinguistikoaren azterketa.

1.1. Datu soziolinguistiko eguneratuak ............................................

1.2. Jarduera esparruen diagnostikoa .............................................

1.2.1. Erabilera esparrua

1.2.2. Presentzia esparrua

1.2.3. Sustapenaren esparrua

2.–Helburu nagusiak eta berariazkoak, jarduera esparruka.

2.1. Helburu orokorrak .............................................................................................................................................................................................

2.2. Helburuak erabilera esparruan ..........................................................................................................................................................................

2.3. Helburuak presentziaren esparruan ..................................................................................................................................................................

2.4. Helburuak sustapenaren esparruan ..................................................................................................................................................................

3.–Jardueren programazioa.

Aurrekontua

3.1. A modalitatearen jarduerak.

Aurrekontua

3.1.1. Euskarazko jarduerak programatzea bizitza kulturalean eta sozialean.

Aurrekontua

a) Kultura jarduerak.

ZK.

HELBURUA

JARDUERA

HERRIA

EGITE DATA

ARDURADUNA

EBALUAZIO
ADIERAZLEA

AURREKONTUA

1

---

---

---

---

---

---

Goitibeherakoa

b) Presentzia ijarduerak.

ZK.

HELBURUA

JARDUERA

HERRIA

EGITE DATA

ARDURADUNA

EBALUAZIO
ADIERAZLEA

AURREKONTUA

1

---

---

---

---

---

---

---

3.1.2. Euskaraz egindako prestakuntza lantegi edo ikastaroak.

ZK.

HELBURUA

JARDUERA

HERRIA

EGITE DATA

ARDURADUNA

ORDU KOPURUA

EBALUAZIO ADIERAZLEA

AURREKONTUA

1

---

---

---

---

---

---

---

---

3.1.3. Toponimia.

a) Ikerketara eta hedapenera zuzenduriko beka eta jarduerak.

ZK.

HELBURUA

JARDUERA

HERRIA

EGITE DATA

ARDURADUNA

EBALUAZIO
ADIERAZLEA

AURREKONTUA

1

---

---

---

---

---

---

---

b) Errotulazioa.

ZK.

HELBURUA

JARDUERA

HERRIA

EGITE DATA

ARDURADUNA

EBALUAZIO
ADIERAZLEA

AURREKONTUA

1

---

---

---

---

---

---

---

3.1.4. Prestakuntza: euskara ikasteko ikastaroak eta prestakuntza teknikoko ikastaroak.

ZK.

IKASLEA

MAILA

HERRIA

EGITE DATA

APROBETXAMENDUA:
EMANDAKO ORDUAK/JASOTAKO ORDUAK

AURREKONTUA

1

---

---

---

---

---

---

3.2. B modalitatearen jarduerak.

ZK.

HELBURUA

JARDUERA

HERRIA

EGITE DATA

ENTITATE ARDURADUNA

ENTITATE
PARTE-HARTZAILEEN ZERRENDA*

ERAGIN
ARLOAK

EBALUAZIO ADIERAZLEA

AURREKONTUA

1

---

---

---

---

---

---

---

---

* Informazio hau koordinazioaz arduratzen den entitateak bete beharko du.

4. Euskarari buruzko udal araudia: ordenantzak, planak eta beste arau batzuk.

IV. ERANSKINA

Aholkularitza eskabidea

Eskatzailearen izen-deiturak edo izen soziala: ...........................................................................................................................................................

NANa/IFZ ...........................................................................................

Kalea ............................... PK ........................ Tel./Fax ......................

Helbide elektronikoa ................................ Herria: ..............................

Entitatea .............................................................................................

Entitate eskatzaileak Euskarabidearen aholkularitza eskatu du bere udalerrian euskararen normalizaziorako eta hizkuntza plangintzarako programa prestatzeko, ondoko esparruetan:

Diagnostiko linguistikoa prestatzea.

Euskara erabiltzeko jarduerak planifikatzea.

Euskararen presentziarako jarduerak planifikatzea (errotulazioa, kartelak ...).

Euskara sustatzeko jarduerak planifikatzea.

Aurrekontua.

Zein modalitaterako eskatzen den:

A modalitatea.

B modalitatea.

Sinadura baimendua
(tokia eta eguna)

V. ERANSKINA

2014ko gastuen justifikazioa

Eskatzailearen izen-deiturak edo izen soziala ............................................................................. IFZ/NANa: ............................................................

Entitatea .............................................................................................

ZK.

IGORTZE-DATA

DESKRIBAPENA

KOPURUA

ORDAINTZE DATA

1

2

3

4

5

GUZTIRA

Sinadura baimendua
(Tokia eta data)

VI. ERANSKINA

2014ko diru-sarreren justifikazioa

IFZ/NANa: ..........................................................................................

ZK.

BESTE
ERAKUNDE BATZUK

BESTELAKO DIRU-SARRERAK

KOPURUA

DIRU- SARRERAREN EGUNA

1

2

3

4

5

GUZTIRA

Sinadura baimendua
(Tokia eta data)

VII. ERANSKINA

2014ko memoria

1.–Helburuak eta lan ildoak, jarduera esparruaren arabera.

2.–Urteko Jarduera Programaren arabera egindako jardueren ebaluazio xehatua.

Urteko jarduera programa ..................................................................

A modalitatea.

JARDUERAK

EBALUATU BEHARREKO ADIERAZLEA

EBALUAZIOA

SORTUTAKO
MATERIALA: BAI/EZ

B modalitatea.

JARDUERAK

EBALUATU BEHARREKO ADIERAZLEA

EBALUAZIOA

SORTUTAKO
MATERIALA: BAI/EZ

3.–Adierazten da garatu diren programazioak teknikari arduradunaren profilaren gainean 4.4. oinarrian jasotako zehaztapenen arabera koordinatu direla.

Iragarkiaren kodea: F1407908