109. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2014ko aurrekontua.
Hasierako onespena

Zarrakazteluko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2014ko maiatzaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2014ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da Kontu Orokorra.

Zarrakaztelun, 2014ko maiatzaren 29an.–Mankomunitateko burua, Eduardo Ezpeleta Linés.

Iragarkiaren kodea: L1407777