109. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

88/2014 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Nafarroako 2013-2016 Nazioarteko Planaren barnean “Nafarroa-Nazioarteko Praktiketarako Bekak. Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egitea prestakuntzan” izeneko beken oinarri arautzaileak ezartzen dira eta 2014rako bigarren deialdia onesten da.

Nafarroako 2013-2016 Nazioarteko Planaren lehenbiziko ardatzak (“Sentsibilizazioa eta gaitzea”) nahi du Nafarroako herritarrak gai izan daitezela ingurune global batean arlo pertsonaleko eta profesionaleko aukerak aprobetxatzeko, eta horretan lagundu nahi du. Honen azpian asmo argi bat dago: halako pertsona talde bat osatzea zeinak Nafarroako ehun produktiboari ekarriko dizkion azkeneko berrikuntzak eta ekarpenak, hots, Europar Batasunetik kanpoko enpresetan izan duten prestakuntzatik hartu ahal izan dituztenak, lanbide arloko aukerak sustatuz, bai eta horiek beste gizarte eta kultur inguruneetan txertatzeko aukerak ere sustatuz. Funtsezko babes tresna izanen da Foru Komunitatea nazioartekotzen laguntzeko.

Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetako enpresetan praktikak egiteko beken deialdi baten bidez gauzatzen da ekintza hau, eta hauxe du izena: “Nafarroa-Nazioarteko Praktiketarako Bekak. Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egitea prestakuntzan”.

Nafarroako Gobernuak apirilaren 16an hartutako Erabakiaren bidez, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiari baimena eman zitzaion guztira 238.000 euroko urte anitzeko gastua egiteko, Nafarroa-Nazioarteko Praktiketarako Beken bigarren deialdirako, 2014. eta 2015. urteetarako.

Deialdi honek Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa jaso dezake, baita Europar Batasunaren Gazteen Enplegurako Tresnarena ere, etorkizuneko 2014-2020 aldirako Gazteen Enplegurako Europako Programaren bidez.

Aginduzko txostenak ikusi dira eta Kontu-hartzailetzaren oniritzia jaso da.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak igorritako txostenean egindako proposamena aintzat hartuz, Kontu-hartzailetzaren adostasuna izanik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskumenen indarrez,

EBATZI DUT:

Lehena.–”Nafarroa-Nazioarteko Praktiketarako Bekak. Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egitea prestakuntzan” izeneko deialdia, 2014. urteari dagokiona, onestea (haren oinarriak ebazpen honen eranskinean heldu dira –ID 4583–). Horretarako, 238.000 euroko gastua baimentzen da, honela finantzatuko dena: 178.000 euro, 2014ra luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Nafarroako Bekak. Nazioarteko bekak” izeneko 124001-16330-4809-146100 kontu-sailaren kargura, eta 60.000 euro, aurreko kontu-sailaren pareko kontu-sailetik, hots, 2015eko gastuen aurrekontuetan gaituko den horretatik (PEP E-14/000077-01 elementua. “FSE-YEI 2014-2020 Nazioarteko Praktikak”).

Bigarrena.–Ebazpen hau igortzea Nafarroako Unibertsitatearen Enpresa Fundaziora, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitatea-Gizartea Fundaziora, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Kontu-hartzailetzara, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Kontabilitate Zentrora eta Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzura.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Laugarrena.–Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarrita dagoenarekin bat.

Iruñean, 2014ko apirilaren 29an.–Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren zuzendari nagusia, María Jesús Valdemoros Erro.

1. ERANSKINA

“Nafarroa-Nazioarteko Praktiketarako Bekak” Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egitea prestakuntzan
Oinarriak

I. KAPITULUA

Helburua, araudia eta aplikazio esparrua

1. artikulua. Xedea.

Ebazpen honen xedea da “Nafarroa-Nazioarteko Praktiketarako Beken” 2014ko deialdiaren oinarri arautzaileak ezartzea. Beka hauen bidez lortu nahi da beken onuradunek prestakuntzako eta praktiketako jarduerak egitea Europar Batasunetik kanpo, harrera entitateetan, hala nola ikerketa zentroetan, GKEetan, enbaxadetan, kontsuletxeetan eta Espainiako Turismo Institutuko eta Merkataritza Ganberetako bulegoetan.

2. artikulua. Araubide juridikoa.

Ebazpen honen babesean ematen diren bekak ondoko arau hauetan aurreikusitakoaren arabera arautuko dira: ebazpen hau bera, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta, oro har, aplikatu beharreko gainerako ordenamendu juridikoa.

Gainera, laguntza hauetarako Nafarroako 2014-2020 Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa lor daitekeenez Nafarroako EGF 2014-2020 programa eragilearen bidez, edo Espainiako Gazteen Enpleguko programa eragilearen bidez, arau hauek ere bete beharko dituzte bekek:

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (UE) Erregelamendua, xedapenak ezartzen dituena Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsari eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsari buruz, eta indarrik gabe uzten duena Kontseiluaren 1083/2006 (EE) Erregelamendua.

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1304/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Gizarte Funtsari buruzkoa, indarrik gabe uzten duena Kontseiluaren 1081/2006 (EE) Erregelamendua.

3. artikulua. Iraunaldia.

Ebazpen honetan ezarritako oinarri arautzaileak beken 2014ko deialdian bakarrik aplikatuko dira.

4. artikulua. Esparru materiala.

Ebazpen honetan aurreikusitako bekek xede dute Nafarroari lotuta dauden eta unibertsitateko gradua edo titulua duten 25 urtetik beherako pertsonak prestatzea, Europar Batasunetik kanpo dauden entitate hartzaileetan prestakuntza praktikak eginez.

II. KAPITULUA

Beken finantzaketa, bateragarritasuna eta kudeaketa

5. artikulua. Beken finantzaketa.

1. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrekontuko programetan aurreikusita dauden zuzkidurekin finantzatuko dira bekak.

2. Beken zenbatekoa ekitaldi bakoitzeko aurrekontuetan izanen den diru erabilgarriak mugatuko du, eta zilegi izanen da urte anitzeko gastu konpromisoak hartzea, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 40. artikuluan ezarritako baldintzetan.

3. Beka hauek Europako Gizarte Funtsaren kofinantzketa jaso dezakete, gutxienez ere %50, edo, behar denean, Gazteen Enplegurako Ekimenaren bidez kofinantzatuko da.

6. artikulua. Beste laguntza batzuekiko bateraezintasuna.

Deialdi honetako prestakuntzarako bekak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, jarduketa bererako emandako beste laguntza batzuekin. Orobat, bateragarriak izanen dira entitate hartzaileek praktikak egiteagatik ematen ahal dituzten laguntzekin.

7. artikulua. Kudeaketa.

Entitate laguntzaileen bidez kudeatuko dira beka hauek; Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiak lankidetza hitzarmen bat sinatuko du haiekin, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 11. artikuluan ezarritakoaren arabera. Hona entitate horiek: Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitatea-Gizartea Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitatearen Enpresa Fundazioa.

III. KAPITULUA

Onuradunak

8. artikulua. Onuradunak.

1. Onuraduntzat joko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, deialdia egiten denean baldintza hauek betetzen dituzten eskatzaileak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa.

b) Nafarroarekin lotuta egotea, Nafarroan jaiotzeagatik, foru izaera zibila izateagatik edo Nafarroan erroldatua egoteagatik, deialdi hau argitaratu aurreko bi urtean gutxienez. Hori frogatzeko erroldaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

c) Kasu bakoitzerako eskatutako unibertsitateko titulua izatea.

d) 25 urtetik beherakoa izatea.

e) Langabe egotea. Erantzukizuneko aitorpen bidez frogatuko da hori. Eskabideko formularioan eransten da.

f) Inolako prestakuntzatan ez aritzea, ez arautuan ez arautu gabean, deialdirako eskabidea aurkeztean, baina beharrezkoa izanen da bai Nafarroako Unibertsitate Publikoak bai Nafarroako Unibertsitateak atzerriko praktikak egiteko prestakuntza planean aurreinskribaturik egotea.

g) Deialdi honetan parte hartzeko aukera ematen duen titulazioko ikasketak bukatu ondoren, antzeko beka bat hartu ez izana.

h) Ikasketak bukatu ondoren, beka eskatzeko bide ematen duen titulazioaren bidez kontratatua ez izana.

i) Praktika bat egiteko aukeratua izatea, dela bi fundazioek haren eskura uzten dituzten praktika bat, dela norberak bere kabuz lortutakoa.

j) Interesdunek, gainera, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak 13. artikuluan ezartzen dituen betebehar orokorrak bete beharko dituzte. Hori frogatzeko, eskabidearen inprimakien artean agertzen den “Erantzukizuneko aitorpena” erabiliko da.

2. Aurreko betebeharrak bete behar dira:

–d) puntuaren kasuan, eskaerak aurkezteko epea bukatzean.

–e) eta f) puntuen kasuan, eta Gazteen Bermearen sistema (Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak emandako jarraibidea, “NINI” deitutako gazteentzat –ez lanean ez ikasten ari ez direnak–) indarrean ez den bitartean, eskaera aurkeztu aurreko lau astean bete beharko dira betebeharrak.

–Gainerako puntuei dagokienez, eskaera aurkezteko unean.

3. Ez dira beka hauen onuradun izanen Nafarroa-Nazioarteko Praktiketarako Bekaren bat aurretik izan dutenak, aurreko deialdietan, ezta beka bati, bidezko arrazoirik gabe, ezetz esan diotenek ere.

4. Diru-laguntza onartzeak berarekin ekarriko du onuraduna Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian eta Europako Gizarte Funtsa kudeatzeko agintaritzak argitaratzen duen zerrenda batean agertzea.

IV. KAPITULUA

Bekak

9. artikulua. Bekan sartutako kontzeptuak.

1. Bekadun bakoitzak zenbateko gordin bat jasoko du gastu hauek estaltzeko: egonaldia, bidaia, bisak eta istripuetarako, bidaiarako, laguntza medikorako eta erantzukizun zibilerako aseguruak.

2. Nahitaezkoa izanen da erantzukizun zibileko asegurua, eta entitate laguntzaileek kontratatuko dute, onuradunak ordezkatuz. Onuradunak asegurua kontratatu aurretik ordaindu beharko dio entitate laguntzaileari aseguruaren zenbatekoa, eta betebehar hau ez betetzea beka kentzeko arrazoia izanen da.

10. artikulua. Beken baldintzak eta iraupena.

1. Bekek 6 hilabete iraunen dute. Halaber, praktikek sei hilabete iraunen dute gutxienez.

2. PFEZaren atxikipenak dituzten errenta izanen dira beka hauek.

3. Urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, prestakuntza atzerriko egonaldi bidez gauzatzean, ez da bidezko izanen Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartzea eta alta hartzea.

4. Beka jasotzeak ez du lan harremanik sortuko ez Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuarekin ez destinoko entitateekin, eta ez du inolako konpromisorik ekarriko onuraduna funtzionarioen edo lan-kontratudunen plantillan sartzeko.

11. artikulua. Beken kopurua.

Kreditu erabilgarria agortu arte emanen dira bekak.

V. KAPITULUA

Hastapena, tramitazioa eta ebazpena

12. artikulua. Eskabideak aurkeztea.

1. Eskabideak 2. eranskinean ageri den ereduaren araberakoak izanen dira.

2. Nafarroako Gobernuan aurkeztu aurretik, deialdi honetako entitate laguntzaileetako edozeinek aztertuko ditu eskaerak: Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitatea-Gizartea Fundazioak eta Nafarroako Unibertsitatearen Enpresa Fundazioak.

3. Nafarroako Gobernuan aurkeztu aurretik, izangaiek praktika bat izanen dute, dela bi fundazioek emandako praktiketako bat dela beren kabuz lortutakoa.

4. Behin praktika lorturik, Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari (Arrieta kalea, 8, 5. solairua) zuzendutako eskabideak Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan edo erregistro lagungarrietan aurkeztuko dira, galarazi gabe Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitakoa. Eskaerak erregistro lagungarri batean aurkezten badira, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzukoa ez den batean, practicasinternacionales@navarra.es helbide elektronikora mezu bat igorriz jakinaraziko da.

13. artikulua. Aurkezteko epea.

1. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eskaerak Nafarroako Gobernuan aurkezteko epea, eta 10 egun baliodun iraganik bukatuko da. Entitate laguntzaileek ezarriko dute fundazioetako edozeinetan praktiken eskaerak aurkezteko epea.

2. Ez dira tramiterako onartuko epez kanpo aurkezten diren eskabideak eta, beraz, ez-onartutzat joko dira; hori interesdunei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan ezarritako moduan.

3. Aurkezteko epea bukatu ondoren, ezin izanen dira eskaerak aldatu, salbu eta akats materialak, aritmetikoak edo izatezkoak zuzentzeko denean, eskatzaileek eskaerak bertan behera uzteko duten ahalmena baztertu gabe.

14. artikulua. Dokumentazioa.

Eskatzaileek jarraian adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte, paperean nahiz euskarri informatikoan:

–Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuan (Arrieta kalea, 8, 5. solairua), Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.navarra.es, Laguntzak eta bekak) eta beken kudeaketaren entitate laguntzaileen web orrietan eskuragarri dagoen inprimakiaren araberako eskaera.

–Nortasun agiri nazionalaren edo balio bereko agiri baten fotokopia, eskaera Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkezten ez bada.

–Nafarroan erroldaturik daudela frogatzen duen agiria, edo foru izaera zibila izatearena.

–Unibertsitateko ikasketa-espediente ofizialaren jatorrizko ziurtagiria edo kopia soila, ebaluatutako batez besteko nota 1etik 10era bitarteko eskalan agertu behar duena.

–Unibertsitateko tituluaren kopia soila.

–Enpresak jarduera egiteko onartu duela frogatzen duen agiria.

–Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Unibertsitateak praktikak atzerrian egiteko eskaintzen duten prestakuntza planean aurrez izena eman duela frogatzen duen agiria.

–Egin beharreko lanari buruzko informazioa: enpresa, kokalekua, hasteko eta bukatzeko egunak, egin beharreko zereginak, laguntza poltsa (hala badagokio), tutorea eta gainerako alderdi garrantzitsuak.

–Karneteko argazkiaren neurriko argazkia.

–Berariazko baimena, datuak Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren eta entitate parte-hartzaileen fitxategi informatikoetan sartu eta tratatzeko, gero ebazpen honetan aipatzen den bekaren kudeaketari aplikatzeko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako moduan (1. eranskineko eskabidean bertan ageri den ereduaren arabera).

15. artikulua. Eskaeretako akatsak zuzentzea.

Eskaerak aipatu diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio hamar eguneko epean okerra zuzen dezala; hala egin ezean, eskaera bertan behera utziko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.1. artikuluak ezarritako moduan. Errekerimendu hori eskuragarri dauden baliabide elektronikoak erabiliz eginen da.

16. artikulua. Ebaluazio irizpideak.

1. Bekaren onuradunak hautatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan, eta gehienez ere 100 puntu lortzen ahalko dira:

–Hautagaiaren ikasketa-espedientea (%20).

–Egin beharreko praktikak Nafarroarentzat duen interes estrategikoa (%20). Irizpide hau ebaluatzeko, Moderna planean lehenetsitako sektoreak hartuko dira kontuan (http://www.modernanavarra.com/eu/moderna-plana/). 20 puntu emanen dira baldin praktikako jarduketaren sektorea Moderna planean jasota badago. Bestela, 0 puntu emanen dira.

–Zer neurritan egokitzen zaizkion eginen diren jarduketak izangaiaren profil profesionalari. (%60). Destinoko enpresan egin beharreko lanen edukia hautagaiak jaso duen prestakuntzarekin bat etortzea baloratuko da. 0 puntu emanen zaizkio baldin eta praktika izangaiaren profil profesionalari egokitzen ez bazaio, 30 puntu baldin tarteko egokitasun mailarik bada, eta 60 puntu asko egokitzen bazaio.

17. artikulua. Diru-laguntza ematea.

1. Ebaluazio batzordea.

Ebaluazio eta Hautapen Batzordea sortu da beka eskabidek aztertzeko. Honela osatuko da:

a) Burutza: Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordekideak: Nafarroako Unibertsitatearen Enpresa Fundazioko zuzendari kudeatzailea edo horrek eskuordetutako norbait, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitatea-Gizartea Fundazioko zuzendari kudeatzailea edo horrek eskuordetutako norbait, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko teknikari bat eta Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Azken horrek, gainera, idazkari-lanak eginen ditu.

Batzordeburuak aholkulari teknikoak izenda ditzake Ebaluazio eta Hautapen Batzordeari laguntzeko. Kanpoko entitate eta adituen parte hartzea ere izaten ahal da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen III. tituluko III. kapituluak kide anitzeko organoen gainean ezarritakoaren araberakoa izanen da batzorde horien funtzionamendurako araubidea.

2. Laguntza emateko ebazpena.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusia da bekak emateari buruz ebazteko eskumena duen organoa.

Beka emateko ebazpenean hauek azalduko dira:

a) Onuradunaren datuak, jarduera zein entitatetan eginen duen, destinoko herrialdea.

b) Bekaren zenbatekoa.

c) Ordainketaren modua eta sekuentzia eta ordainketa egiteko betebeharrak.

d) Onuradunei ezartzen zaizkien baldintzak.

e) Onuradunak bekaren xedea betetzen duela frogatzeko epea eta modua.

Emandako beken gainean ebazteko eta jakinarazteko azkeneko epea bi hilabetekoa izanen da, deialdia ixten denetik hasita. Epe horretan ebazpen espresik ematen ez bada, eskaerak ezetsitzat jo beharko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 23. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiak emandako ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabete bateko epean.

Bekak emateko ebazpena Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko da, baita Europako Gizarte Funtsa kudeatzeko agintaritzak argitaratzen duen zerrendan ere.

Ebazpenean agertzen den emakida onuradunak berariaz onartu beharko du hamar egun balioduneko epean, beka emateko banakako jakinarazpena egiten denetik aurrera, horretarako ezarritako inprimakiaren bidez.

VI. KAPITULUA

Onuradunen betebeharrak

18. artikulua. Onuradunen betebeharrak.

1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan aurreikusitako betebeharrez gainera, laguntza jasotzen duenak betebehar hauek ere izanen ditu:

a) Prestakuntza planaren etapa guztiak betetzea eta diruz lagundutako aldia bukatzean, eta, hilabeteko epean gehienez, beka dela-eta egin dituzten jardueren gaineko txostena prestatzea.

b) Bi unibertsitateek praktikak atzerrian egiteko eskaintzen duten prestakuntza planaren matrikula-tasak ordaindu izana. Praktika egin bitartean emanen da prestakuntza hori.

c) Jabetza intelektual edo industrialari buruzko araudiarekin bat babestu beharreko edozein emaitza berehalaxe jakinaraztea bekadunak jarduera egin duen entitate hartzaileari, zuzendariaren edo tutorearen bidez.

d) Prestakuntza beka zein zentrotan egiten den, hango ordutegia, arauak eta diziplina betetzea.

e) Europar Batasuneko aurrekontuarekin kofinantzatutako laguntza bat jasotzeagatik egin daitezkeen kontrolak onartzea; egiaztapen horiek Nafarroako Gobernuak, Estatuko edo Europar Batasuneko Administrazio Orokorrak edo eskumena duten beste kontrol-organo batzuek egiten ahal dituzte.

f) Emandako diru-laguntzaren frogagiriak gordetzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren 140. artikuluan xedatutakoaren arabera (haren bidez xedapenak ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsari eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsari buruz).

2. Diru-laguntza emateko ebazpenetan, oinarri arautzaile hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharrak osorik bete ezik, beka behar bezala aprobetxatu ezik eta, orobat, jardueraren ardura duen zentroak kontrako txostena emanez gero, onartutako beka kobratzeko eskubidea galduko da edo, kasua bada, diru hori itzuli egin beharko da, aipatutako foru legearen 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharrak hein batean bete ezik, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriro ere finkatzen ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa itzultzeko agindu.

Kobratzeko eskubidea galduz gero, beka horietara bideratutako dirua liberalizatzen ahalko da, eta aurrekontuetan kreditu aski ez izateagatik hasiera batean ezetsitako beste interesdun batzuei beka emateko konprometitu.

3. Onuradunak bekari bidezko arrazoirik gabe uko eginez gero, ezin izanen du parte hartu etorkizuneko “Nafarroa-Nazioarteko Praktiketarako Beken” deialdietan.

VII. KAPITULUA

Beken ordainketa eta justifikazioa

19. artikulua. Beken ordainketa.

1. Diru-laguntzaren ordainketaren %25 aurretik eginen da, destinoan bidaiako eta ostatu hartzeko hasierako gastuak ordaintzeko.

2. Honela eginen dira ordainketak:

–Lehenbiziko ordainketa aurreratu bat, esleitutako zenbateko osoaren %25.

–Hirugarren hilabetearen hasieran, bigarren ordainketa, esleitutako zenbateko osoaren %25 adinakoa.

–Laugarren hilabetearen hasieran, hirugarren ordainketa, esleitutako zenbateko osoaren %25 adinakoa.

–Jarduera bukatu arte eutsiko zaio gainerako %25ari, eta, kobratzeko, beharrezkoa izanen da bekak estalitako aldia bukatu eta ondoko 30 egunean honako frogagiri hauek aurkeztea:

a) Bukaerako memoria.

b) Harrera entitatearen ziurtagiria, frogatzen duena prestakuntza programa ongi bete dela.

c) Ontziratzeko txartela, frogatzen duena destinoko herrialdera bidaia egin dela.

VIII. KAPITULUA

Bekak itzultzea, zehapen araubidea eta erregistroa

20. artikulua. Laguntza itzultzea.

1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. artikuluan aurreikusitako deuseztasun eta deuseztagarritasun kasuez gainera, bidezkoa izanen da jasotako dirua itzuli behar izatea eta berandutza interesak (laguntza ordaintzen denetik itzuli beharra erabakitzen den data artekoak) eskatzea, kasu hauetan:

a) Laguntza lortzearren, eskatutako baldintzetan gezurra esatea, edo laguntza lortzea galaraziko luketen datuak ezkutatzea.

b) Atzerriko zentrora ez agertzea, prestakuntza programa bertan behera uztea edo programa behar bezala ez aprobetxatzea.

c) Justifikazio betebeharra ez betetzea edo behar adina ez justifikatzea.

2. Dirua itzultzeko prozedurak Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiak ebatziko ditu. Prozedura horiek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluko 6. eta 7. zenbakietan aurreikusita dagoenaren arabera tramitatuko dira.

IX. KAPITULUA

21. artikulua. Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarri arautzaileen eta garatzeko egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

2. ERANSKINA

Eskabide orria

1.–Datu pertsonalak eta harremanetarako datuak.

Titulua

Lehen deitura

Bigarren deitura

NANa/IFZ/Pasaportea

Nazionalitatea

Jaioteguna eta jaioterria

Helbidea (kalea, zenbakia, solairua)

Probintzia

Herria

Posta kodea

Telefonoa (1)

Telefonoa (2)

Posta elektronikoa

2.–Eskatzailearen datu akademikoak eta lanbide datuak.

Praktikak non egin nahi diren, entitate hartzaile horrek eskatutako titulazioari buruzko datuak:

Izena

Espezialitatea (halakorik bada)

Unibertsitatea

Zentroa edo saila

Hiria

Herrialdea

Ikasketa-espedientearen batez besteko nota gaur arte (1-10 eskala):

Ikasketak noiz amaitu dituen (proiektua barne dela, halakorik bada):

Amaitutako goi mailako graduko edo graduatu ondoko beste ikasketa batzuei buruzko datuak

Titulazioa

Espezialitatea (halakorik bada)

Unibertsitatea

Zentroa edo saila

Ikasketak noiz amaitu dituen

Ikasketa-espedientearen batez besteko nota (1-10 eskala):

3.–Egin nahi duen prestakuntza jarduerari buruzko datuak

Entitate hartzailea:

Adarra / Sektorea:

Hiria

Herrialdea

Noiz hasi eta amaituko den

Entitate hartzaileak emanen dion poltsaren zenbatekoa (hala balegokio)

Prestakuntzaldian zehar eginen duen lanaren azalpen laburra

4.–Aurkeztu beharreko agirien zerrenda

Eskabide-orria, behar bezala betea.

NANaren edo pasaportearen fotokopia.

Erroldaren ziurtagiria, edo foru izaera zibila izatearena.

Karnetetarako argazki bat.

Unibertsitateko ikasketa-espedientearen ziurtagiria (edo kopia soila), batez besteko nota barne (1etik 10era bitarteko eskala).

Unibertsitateko tituluaren kopia soila.

Enpresak prestakuntza jarduera egiteko onartu duela frogatzen duen agiria, praktikaren deskribapen zehatza adierazita.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Unibertsitateak praktikak atzerrian egiteko eskaintzen duten prestakuntza planean aurrez izena eman duela frogatzen duen agiria.

Bestelakoa (adierazi):

Aurreko agiri guztiak jasotzen dituen artxibo elektronikoa.

5.–Adierazpena, tokia, eguna eta sinadura

Adierazten dut ikasketak bukatu ondoren, beka eskatzeko bide ematen didan titulazioaren bidez, ez nautela kontratatu.

Deklaratzen dut ez dudala ikasketarik egin ez prestakuntzarik jaso, nahiz arautua nahiz arautu gabea, eskaera aurkeztu aurreko lau astean.

Adierazten dut Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuetako bakar batean ere ez nagoela, deialdi honetan aurreikusitako salbuespenekin.

Eskabideak aurkeztearekin batera Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari baimena ematen diot beharrezkoak diren erakundeetatik eta bekaren eskatzailearengandik informazioa biltzeko. Datuak bide elektronikoa erabiliz eskatu eta emanen dira. Modu honen bitartez ziurtatzen dut inprimaki honetan emandako informazioa fidagarria dela eta aplikazio horretan ageri diren adierazpenen egilea naizela. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari nire agiriak egiaztatzeko baimena ematen diot.

............................(e)n, .....................(e)ko ..........aren ..........(e)an. Eskatzailearen sinadura: .............................................

Datuen babesa: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraikiz, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak aditzera ematen dizu agiri/orri/inprimaki honetatik ateratako datu pertsonalak eta erantsi diren gainerakoak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, tratatzeko. Halaber, aditzera ematen zaizu datu horien bilketaren eta tratamenduaren helburua dela eskaeraren prozesua Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuaren bitartez kudeatzea, bai eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak emandako beka esleitu eta ordaintzeko prozesua kudeatzea ere.

Aipatu lege organikoan ezarritakoarekin bat, datuak ikusi, zuzendu, deuseztatu eta kontra egiteko eskubideak erabil ditzakezu, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari idazki bat igorriz.

3. ERANSKINA

“Nafarroa-Nazioarteko Praktiketarako Bekak 2014”
Europar Batasunetik kanpoko praktikak egitea prestakuntzan
Zenbatekoak guztira, herrialdeka

HERRIALDEA

POLTSA GUZTIRA

Albania

4.306

Angola

6.334

Saudi Arabia

5.824

Aljeria

4.279

Argentina

4.964

Armenia

4.179

Australia

5.972

Azerbaijan

4.446

Bangladesh

3.731

Bielorrusia

3.865

Bolivia

4.639

Bosnia-Herzegovina

4.050

Botswana

4.060

Brasil

5.250

Brunei

(*)

Kamerun

5.933

Kanada (ekialdeko kosta)

4.471

Kanada (mendebaldeko kosta)

4.882

Txad

6.456

Txile

4.962

Txina

6.342

Kolonbia

4.681

Kongo

7.059

Hego Korea

6.189

Boli Kosta

5.566

Costa Rica

4.399

Kroazia

3.619

Kuba

4.952

Ekuador

4.339

AEB (ekialdeko kosta)

5.202

AEB (mendebaldeko kosta)

5.266

AEB (erdialdea)

4.830

Egipto

4.054

El Salvador

4.339

Arabiar Emirerriak

(*)

5.139

Etiopia

4.630

Filipinak

4.849

Gabon

5.959

Georgia

5.449

Ghana

5.479

Guatemala

4.452

Ginea Bissau

5.706

Ginea Conakry

3.603

Ekuatore Ginea

(*)

5.494

Honduras

4.085

India

4.911

Indonesia

5.074

Irak

(*)

Iran

(*)

5.249

Israel

4.510

Jamaika

5.050

Japonia

7.937

Jordania

3.929

Kazakhstan

5.462

Kenya

5.252

Kirgizistan

5.173

Kuwait

(*)

5.252

Libano

4.154

Liberia

(*)

Libia

(*)

4.510

Madagaskar

5.489

Malasia

4.849

Malawi

4.719

Mali

4.843

Maroko

3.369

Mauritania

3.609

Mexiko

4.374

Moldavia

4.129

Mongolia

(*)

Namibia

4.490

Nepal

4.698

Nikaragua

3.558

Nigeria

4.681

Zeelanda Berria

5.899

Oman

(*)

5.026

Pakistan

3.672

Panama

4.452

Paraguay

4.752

Peru

4.639

Puerto Rico

(*)

Qatar

(*)

Afrika Erdiko Errepublika

6.060

Kongoko Errepublika Demokratikoa

6.430

Dominikar Errepublika

3.812

Errusia

5.189

Senegal

4.154

Serbia-Montenegro

3.732

Singapur

6.102

Siria

3.918

Somalia

(*)

Sri Lanka

4.513

Hegoafrika

4.907

Suitza

4.772

Thailandia

4.849

Taiwan

5.959

Tunisia

3.532

Turkmenistan

(*)

Turkia

4.171

Ukraina

4.242

Uruguay

4.852

Venezuela

4.681

Vietnam

5.049

Yemen

3.852

Zambia

4.594

Zimbawe

(*)

(*) Ez dago eskuragarri. Poltsaren zenbatekoa eskuragarri ez duten destinoko herrialdeen kasuetan, banaka aztertuko dira.

Iragarkiaren kodea: F1406355