109. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak aurrera eramateko diru-laguntzen deialdi publikoa, 2014. urtea

Tafallako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko maiatzaren 20an, aipatu diru-laguntzen deialdi publikoaren oinarriak onetsi zituen, baldintza orokor hauen arabera:

Oinarrien xedea: aipatua.

Esleitzeko modua: deialdi publikoa.

Gehienez ere aurreikusitako zenbatekoa: 50.000 euro.

Oinarriak non argitaratu: Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Eskabideak aurkeztea: Tafallako Udaleko Erregistro Orokorrean (Nafarroa plaza, 5), edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ageri diren erregistroetako edozeinetan.

Eskabideak aurkezteko epea: 30 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Tafallan, 2014ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOAREN OINARRIAK, GARAPEN BIDEAN DIREN HERRIALDEEKIN LANKIDETZA PROIEKTUAK AURRERA ERAMATEKO. 2014. URTEA

1.–Atarikoa.

Tafallako Udalak aurrekontuko kontu-sail bat du nazioarteko lankidetza programendako diru-laguntzak emateko, garapen bidean diren herrialdeetako komunitateen ahalmen sozio-ekonomikoak garatzen laguntzearren. 2014. urterako, udal ordezkariek 50.000 euro lotu dituzte, Nazio Batuek –herriak garatzeko nazioarteko lankidetza bultzatzeko– eman dituzten aholkuekin bat.

2.–Deialdiaren xedea eta aurrekontua.

Diru-laguntzak emanda, garapen bidean diren herrialdeetan gauzatuko diren proiektuak kofinantzatzea. Proiektu horien helburua izanen da pobreziari aurka egitea eta tokian tokiko giza garapena sustatzea hainbat arlotan: hezkuntza, prestakuntza, osasuna, etxebizitza, giza eskubideen defentsa, garapen ekonomikoa eta azpiegiturak herrietako edo hirietako komunitateendako, komunitateek eta horien ordezkariek zuzeneko parte hartzea dutelarik proposatu, kudeatu eta gauzatzean eta, orobat, arreta berezia ematen dietelarik ingurumenaren gaineko eraginari eta baliabide naturalen erabilera iraunkorrari.

Garapen bidean diren herrialde eta lurraldetzat joko dira, eta beraz deialdi honetako funtsak jaso ahalko dituzte, Garapenerako Laguntza Ofizialaren (GLO) onuradunak diren herrialdeen zerrendan sartutakoak, ELGA-Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen mendeko Garapenerako Laguntza Batzordeak (GLB) ezartzen baitu.

Orobat, lankidetza proiektu horiekin batera herritarrak sentikor bihurrarazteko programa bat abiatuko da, Tafallan garatuko dena, komunitatearen parte-hartzea bultzatu eta Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko hartu-emanen inguruan jarrera kritikoak eta gogoetak sustatzen dituena.

Lehenetsiko diren jarduketa eremuak izanen dira oinarrizko beharrak asetzera bideratutako proiektuak, eta halakotzat jotzen dira:

–Uraren arazketa eta saneamendua: urez hornitzeko sistemak eta oinarrizko saneamenduaren zerbitzuak eta azpiegiturak.

–Hezkuntza: lehen mailako hezkuntza eta eskolaurrea denei zabaltzea, hezkuntzaren azpiegiturak hobetzea, helduak alfabetatzea eta hezitzaileak trebatzea.

–Oinarrizko osasuna: osasuna bere osotasunean hartzen duten ekimenak; haurren heriotza tasa murrizteko programak; sexu eta ugaltze osasuna hobetzeko programak. Bai aurrea hartzeko fasean bai eritasunak artatzerakoan.

–Etxebizitza: kostu txikiko eraikuntzak, gizartetik baztertuak dauden sektoreen integraziorako.

2014. urteko zenbatekoa, jarduera hauetarako, 50.000 eurokoa izanen da.

3.–Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetako diru-laguntzak jaso nahi dituzten erakunde, entitate edo elkarteek ondoko baldintza hauek beteko dituzte:

a) Pertsona juridikoak izatea, legeari jarraikiz eratuak eta Elkarteen Udal Erregistroan edo Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Agentzia Espainiarraren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribatuak, eta dokumentazioa eguneraturik edukitzea.

b) Irabazi asmorik ez izatea.

c) Estatutuetan edo aurreko urteetako jarduera memorietan adieraziko da, berariaz, haren helburua dela garapenerako lankidetzarekin eta herrien arteko elkartasunarekin ikustekoa duten jarduerak egitea.

d) Nafarroan edukitzea egoitza soziala edo delegazio iraunkorra eta aktiboa.

e) Nafarroako Foru Komunitatean jardutea, lankidetzako programak edo giza laguntzakoak kudeatzen, edo Hegoaldeko herrialdeen egoeraren inguruko sentsibilizazioa sustatzen. Horretarako, arlo horretan azken hiru urteetan egindako jarduera agiri bidez frogatu beharko dute. Azken urtean eratu direla frogatzen duten GKEak salbuesten dira.

f) Bere helburu sozialak bete ahal izateko egitura egokia izatea eta proposaturiko helburuak lortzeko behar den esperientzia eta gaitasun operatiboa frogatzea.

g) Foru Ogasunari ordaindu beharreko zergak eta Gizarte Segurantzakoak ordainduak izatea.

Deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoko hauek:

a) Irabazi asmoa duten enpresak nahiz bestelako entitateak.

b) Tafallako Udalaren aurreko deialdietan diru-laguntza lortu zuten GGKE edo elkarteak, baldin eta azken urtean ez badituzte jarraipen txostenak aurkeztu (deialdi honetan proiektuak aurkezteko epea bukatzen den eguna kontuan hartuta), eta ez badute behar bezala jakinarazi eta arrazoitu.

c) Azken 3 urteetan Nafarroan jardun publikorik izan ez duten GGKE edo elkarteak, azken urtean eratu direla frogatzen dutenak izan ezik (deialdi honetan diru-laguntza eskaerak aurkezteko epea bukatzen den eguna kontuan hartuta). Hau da, epe horretan Nafarroan sentsibilizazioaren, laguntza humanitarioaren edo lankidetzaren esparruan izandako jardun publikoa agirien bidez frogatzen ez dutenak; ez da jarduntzat hartzen hedabideetan agertze soila edo inoizka artikuluak edo elkarrizketak argitaratzea.

4.–Proiektuen baldintzak eta balorazio irizpideak.

Diru-laguntza eskatzeko, proiektuek edo jarduketek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Deialdi honetan adierazitako printzipioekin eta lehentasunekin bat etortzea.

b) Helburuei, jarduerei eta proiektua gauzatzeko behar diren baliabideei buruz nahikoa informazio ematea.

c) Proiektua gauzatzeko ardura duen erakundearen helburuei eta lan esperientziari buruz behar besteko informazioa ematea.

d) GGKE horrek proiektua sakonki ezagutzen duela erakustea eta tokian tokiko GGKEarekin edo komunitate hartzailearekin ezarriko diren harremanak azaltzea, lagundutako egintzaren jarraipena egiteko.

e) Aurreikuspenen arabera, lagundutako egintzak 12 hilabete baino gehiago ez irautea.

f) Proiektua egin nahi den tokian bertako bazkide bat izatea. Lankide hori GGKE bat izaten ahalko da edo GGKE eskatzaileak delako herrialdean duen delegazioa ere.

g) Genero ikuspuntua proiektu osoan sartzea, era koherentean, integralean eta zeharkakoan.

h) Herritarrak sentsibilizatzeko jardueren programa bat aurkeztea, Tafallako biztanle mota guztiei zuzenduta.

i) Sendagaiak dohaintzan ematearekin edo jendearen eskura jartzearekin zerikusia duten jarduerak dituzten proiektuak, Osasunaren Mundu Erakundeak 1996an sendagaiak dohaintzan emateari buruz ezarritako jarraibideei lotuko zaizkio.

Entitate eskatzaile bakoitzak garapen proiektuak kofinantzatzeko 2 eskabide aurkeztu ahalko ditu, gehienez ere. Proiektu baterako baino gehiagotarako eskatuz gero laguntza, finantzatzerakoan lehentasuna zeinek duen adieraziko da.

Hona hemen deialdian sartzen diren proiektuei aplikatuko zaizkien balorazio irizpideak:

–Proiektuaren kalitate teknikoarekin eta aurkeztutako informazioarekin zerikusia dutenak: 32 puntu.

  • Garatu nahi den proiektuaren inguruko informazioa: testuingurua eta proiektu horrek ukituko duen sektorearen egoera (testuingurua, baliabideak, azpiegiturak...).
  • Ekintzaren beharra erakusten duten arrazoiak, zehaztutako helburuak eta proposatutako jarduerak koherenteak izatea haien artean.
  • Egintzaren bideragarritasun teknikoa; atal honi buruzko informazioa ezinbestekotzat jotzen da ekoizpena eta azpiegiturak ukitzen dituzten proiektuen kasuan.
  • Proiektuak iraunkortasuna izanen ote duen, diruz lagundutako egintza bukatutakoan.
  • Proiektuaren osagarritasuna, eremu horretan gauzatzen diren bestelako garapen ekintzekin.
  • Proiektua gauzatzen den herrialdeko baldintza sozial eta ekonomikoak, Giza Garapeneko Indizean oinarrituz.

–Egileen gaitasunarekin eta haien harremanen kalitatearekin zerikusia dutenak: 25 puntu.

  • Tokian tokiko kontrapartearen esperientzia eta gaitasuna, eta herritar onuradunekin eta garapenerako lankidetzako beste entitate batzuekin edo tokiko erakundeekin duen harremana.
  • Pertsona onuradunek parte hartzea proiektua proposatu, gauzatu eta kudeatzeko lanetan.
  • GKE eskatzailearen esperientzia eta haren jarraipen gaitasuna, eta, bereziki, aurreko deialdietan diruz lagundutako proiektuen kudeaketan erakutsitako gaitasuna.

–Proiektuaren gizarte helburuekin zerikusia dutenak: 24 puntu.

  • Bizi baldintzak hobetzea eta tokian tokiko sektore bereziki ahulei laguntza ematea: haurrak, emakumeak, indigenak, ezgaitasunak dituztenak, errefuxiatuak, etab.
  • Genero ikuspuntua proiektuan eranstea, emakumeek gizartean nahiz politikan ordezkaritza handiagoa lortzea helburu duten ekimen positiboak bultzatzea, ekonomia arloan emakumeen aukerak hobetzea eta herritarrak balio horietan sentsibilizatzea.
  • Komunitatearen antolaketa eta parte hartzea sustatzea.

–Herritarrak sentsibilizatzeko jardueren programarekin zerikusia dutenak: 12 puntu.

–Erakunde eskatzaileak Tafallan jardutea: 7 puntu.

  • Tafallan egoitza izatea.
  • GKE eskatzailean Tafallako jendea egotea.

Proiektuek 60 puntu eskuratu beharko dituzte gutxienez, aintzat hartzeko. Balioetsi ondoan, diru-laguntza nori esleitu dion proposamen arrazoitua luzatuko dio ebaluazio batzordeak Tokiko Gobernu Batzarrari.

5.–Eskabideak aurkezteko epea, tokia eta gainerako agiriak.

Eskaerak Tafallako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusitako edozeinetan.

Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideei agiri hauek erantsiko zaizkie:

–Eskabide eredua, 1. eranskinean dagoena.

–Memoria, proiektua aurkezteko inprimakiaren arabera, 2. eranskinean baitago. Laburpen orria aurkeztu beharko da, alderdi hauek jasoko dituena: eremu geografikoa, proiektuaren testuinguru orokorra, aurreikusitako helburuak, garatu beharreko jarduerak eta bertako bazkidearen aurkezpen laburra.

–Erakunde eskatzailearen nortasun juridikoa eta erakundearen ordezkariarena frogatzen dituzten agiriak, jatorrizkoak edo kopia baimenduak:

  • Estatutuak.
  • Ziurtagiria, Garapenerako Lankidetzarako Espainiako Agentziako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribaturik dagoelako frogatzen duena.
  • Identifikazio Fiskaleko Txartela.
  • Entitatearen legezko ordezkaria nor den erakusten duen ziurtagiria (nortasun agiri nazionala, pasaportea edo horien gisakoa).

Tafallako Udalak agiri horiek jada bere eskuetan baditu, nahikoa izanen da legezko ordezkariaren erantzukizuneko aitorpena, non adieraziko baita agiri horiek ez direla aldatu.

–GGKE eskatzaileak Nafarroan azken 3 urtean honako esparru hauetan egindako jardueren agiriak: garapenerako sentsibilizazioa eta hezkuntza, edo, oro har, garapenerako lankidetza. Azken urteko jardueren dokumentazioa frogagirien bidezkoa izanen da (jatorrizko memoriak, prentsa artikuluak, web orrietako argitalpenak eta abar) eta aurreko bi urteetakoa zerrenda batean bildu ahalko da. Azken urtean eratu direla frogatzen duten GKEak salbuesten dira.

–Tokian tokiko lankidearen edo kontrapartearen (herrialde hartzailea) nortasun juridikoa erakusten duen agiria, jatorrizkoa edo kopia baimendua:

  • Estatutuak.
  • Legezko eraketaren egiaztagiria, proiektua egin behar den herrialdeko legeen araberakoa.
  • Legezko helbide osoa.
  • Entitatearen legezko ordezkaria nor den erakusten duen ziurtagiria (nortasun agiri nazionala, pasaportea edo horien gisakoa).

–Betiere, gastuen eta diru-sarreren aurrekontua aurkeztuko da, sailkakoa eta eurotan emana; halaber, adieraziko da proiekturako zer baliabide dauden herrialde hartan eta zer baliabide jarriko dituen entitateak, eta beste erakunde edo entitate batzuei zer diru-laguntza eskatu zaien edo haiengandik jada zer laguntza lortu den.

–Foru Ogasunak –edo, hala denean, Ogasun Ministerioak– eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela adierazteko egin dituzten ziurtagiriak.

–Proiektua eginen den tokia zehazki erakusten duten mapak (herrialdea, mugapea, eskualde edo departamentua, probintzia eta udalerria).

–Eskabidea, transferentzia bidez ordaintzeko. Ziurtagiriak data eguneratua izan beharko du, eskabideak aurkezteko epearen ingurukoa (aurreko urteetan ere aurkeztua izan arren).

–Dokumentazio grafikoa, teknikoa eta finantzen arlokoa, eta proiektuaren ezaugarriez ongi jabetzeko eskaini nahi den bestelako dokumentazioa.

Tafallako Udalak egiaztatuko du, ofizioz, entitate eskatzaileak bete dituela Udalarekiko dituen tributu betebeharrak eta, zorrak egonez gero, horiek konpentsatuko ditu.

Eskabideekin batera ez bada aurkezten entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa, oinarri honetan esandakoa, Tafallako Udalak 10 eguneko epea utziko du, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, falta diren agiriak aurkeztu eta egindako akatsak zuzentzeko; hori, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluarekin bat. Eskatutako hori ez bada emandako epean betetzen, eskabidea artxibatu eta eskatzaileak atzera egin duela ulertuko da.

6.–Diruz laguntzen ahal diren gastuen ezaugarri orokorrak.

Diruz laguntzen ahal diren gastutzat joko dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak eta 9. oinarrian ezarritako epeak bukatu baino lehen ordaindu direnak, ondoko lerroaldeetan ezarritakoarekin bat:

–Emandako diru-laguntzekin materialen, horniduren, ekipamenduen eta ekoizpenerako bestelako aktiboen erosketa eta garraioa ordaindu ahalko da, betiere proiektua garatuko den herrialde edo eskualde berean eginez gero.

–Salbuespen gisa, lurrak edo ondasun higiezinak erosteko erabili ahalko da diru-laguntza; baina, betiere, legezko egoeraren berri ematen duten eta benetan erosten ahal direla frogatzen duten agiriak aurkeztea izanen da baldintza. Gainera, proiektua zein tokitan egiten den, bertako jendea ordezkatzen duen erakunde batena izanen da ondasun horien titulartasuna. Azken baldintza hori aplikatzekoa da eraikin berriak altxatzeko proiektuen kasuan ere.

Diru-laguntzen bidez erbesteratutako lankide boluntarioen gastuak ordaindu ahal izanen dira, egoki denean; baina horretarako, diruz lagundutako proiektuaren xedearekin lotuta daudela frogatu beharko da. Alderdi honen zenbatekoa, gehienez ere, diru-laguntza osoaren %10 izanen da. Erbesteratutako langileen gastutzat jotzen dira langile mota horrek sortzen dituenak (nominak, bidaiak, ostatuak, mantenua eta abar).

–Zeharkako gastuak (administratiboak eta kudeaketakoak), horietarako diru-laguntza lortu denean, ez dira aurrekontuaren %7tik gorakoak izanen eta entitate onuradunak Nafarroan duen egoitzari buruzkoak izanen dira.

–Diru-laguntzekin ordaindu ahalko dira finantzatutako proiektuarekin sentsibilizatzeko jarduera berariazkoen kostuak, zuzeneko gastuen kontu-sailean eta gehienez ere diru-laguntzaren %3a erabiliz, eta betiere Tafallan egin badira eta hasieratik zehazki aurkeztuak izan badira. Ez dira atal honetan sartuko entitate onuradunaren zabalkunderako eta sentsibilizaziorako jarduera orokorrak.

Dena den, emandako diru-laguntzen zenbatekoak ez du inoiz gaindituko –beste erakunde edo entitate pribatu zein publikoen laguntzekin batuta– egin beharreko proiektuaren kostua.

Proiektuen finantzaketari dagokionez, gutxienez %10 beharko da izan entitatearen beraren funtsetatik etorria, edo beste administrazio publiko edo entitate batzuek emana.

Deialdi honetako diru-laguntza bateragarria da edozein administrazio, erakunde edo pertsonak xede berarekin emandako beste diru-laguntza batzuk hartzearekin, baina diru-laguntzen zenbatekoa ez da inoiz izanen diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.

7.–Diru-laguntzak ematea.

Gizarte Ongizateko zinegotzia buru duen batzorde batek aztertu eta ebaluatuko ditu proiektuak. Hona hemen batzorde horretako kideak:

–Mahaiburua: Irene Armendáriz Aznar.

–Idazkaria: Amanda Acedo Suberviola.

–1. batzordekidea: David Cabrero Del Amo (Udaleko zinegotzia).

–2. batzordekidea: Ana Ozcáriz Arana (Berdintasuneko zinegotzia).

–3. batzordekidea: Mª Jesús Alfaro Martínez (Udaleko zinegotzia).

–4. batzordekidea: Cristina Sota Pernaut (Udaleko alkatea).

–5. batzordekidea: Aurora Beroiz Zaratiegui (eragile soziokulturala).

–6. batzordekidea: Imelda Mañeru Viguria (Berdintasuneko teknikaria).

–7. batzordekidea: David Gutiérrez Setas (proiektuak baloratzeko laguntzailea).

–8. batzordekidea: Iñaki Arregui Flamarique (proiektuak baloratzerakoan ohiko laguntzailea).

Batzorde horrek proposamen txosten bat prestatuko du, eta erabakia hartzeko eskumena duen organoari igorriko dio.

Organo eskudunak hiru hilabeteko epea izanen du, proiektuak aurkezteko epea bukatzen denetik aitzina, dagokion erabakia hartzeko.

Aldez aurretik emanen da diru-laguntza, ordainketa bakar batean. Ordainketa hori bi hilabeteko epean eginen da, gehienez ere, organo eskudunak ebazpena ematen duenetik aitzina.

8.–GGKEaren edo erakunde onuradunaren betebeharrak.

1. Eskabidean adierazi bezala gauzatzea proiektua. Diru-laguntza jaso ondorengo 2 hilabeteetan hasiko da proiektua, ez beranduago, ezinezkoa ez bada, behintzat, arrazoi bereziak edo ezinbesteko arrazoiak direla medio; inguruabar horiek justifikatu egin beharko dira.

2. 8. oinarrian seinalatutako erdi bideko txostenak eta bukaerakoak aurkeztea diru-laguntza eman duen entitateari.

3. Laguntza eman duen entitateak diru-laguntzen inguruan egiten dituen egiaztapen jarduerei eta finantza kontroleko lanei men egitea.

4. Tafallako Udalari baimena ematea eta laguntzea proiektuaren garapenaren berri ematen, jendea garapenerako lankidetzaren eta nazioarteko elkartasunaren arloan sentsibilizatzeko.

5. Tafallako Udalaren logotipoa ikusteko moduan paratzea proiektuaren agiri eta publizitate guztietan, eta tokian tokiko lankide edo kontraparteari jakinaraztea nondik etorri den diru-laguntza.

6. Diru-laguntza ematerakoan kontuan izandako inguruabar eta baldintzetan aldaketarik izanez gero, Tafallako Udalari jakinaraztea eta, behar denean, Udalari baimena eskatzea.

Tafallako Udalak berariaz emandako baimena beharko da, aldez aurretik, proiektuan funtsezko aldaketarik egiteko; alegia, honako elementu hauek ukitzen baditu:

–Helburuak.

–Onuradunak.

–Proiektua gauzatzen deneko lekua.

–Aurreikusitako kontu-sailetan %20 arteko aldaketak egitea.

Proiektuan funtsezko aldaketak egiteko eskabideak behar bezala arrazoituko dira, eta aldaketa horiek ekarri dituzten inguruabarrak sortu eta berehala aurkeztuko dira.

Tafallako Udalari adierazi eginen zaio, baldin eta GGKE eskatzailearen nortasun juridikoan aldaketak gertatzen badira proiektua garatu bitartean: estatutuak, entitatearen legezko ordezkaria etab.

7. Foru Ogasunarekiko tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteak izatea.

9.–Justifikazioa.

Diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko GGKE onuradunek proiektuaren garapenari buruzko txostenak emanen dituzte, lanak deskribatzeko eta finantza egoera azaltzeko; Tafallako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dituzte, sei hilabetean behin; eta beste txosten bat, proiektuaren bukaerari buruzkoa, urtea igarotakoan (3. eranskinean dago eredua); salbu eta aurkeztea galarazten duen arrazoi justifikaturik badago. Kasu horretan ezintasun hori idatziz jakinaraziko zaio Tafallako Udalari, eta honek baloratu eta onartu egin beharko du. Lehen txostena sei hilabete igarotakoan aurkeztuko da, diru-laguntza ordaintzen denetik aitzina kontatuta. Azken txostena, jarduera egiteko epea bukatu eta hilabetera aurkeztuko da.

Gizarte Ongizateko Zinegotzigoak GGKE bakoitzari deitu ahalko dio proiektuen gauzatzearen berri eman dezan, deusetan ukatu gabe 9. A) 3 oinarrian erakunde onuradunei ezartzen zaien eginbeharra.

Txostenetan, agiri hauek erantsiko dira:

a) Diru-laguntzaren zenbatekoa bertako kontraparteari bidali izanaren egiaztagiria, aplikatu den aldaketa mota zehaztuz.

b) Tokian tokiko bazkide edo kontrapartearen legezko ordezkariak sinatutako agiria, diru-laguntza herrialde onuradunean jaso dutela frogatzen duena.

c) Proiektua gauzatzeari buruzko txosten teknikoa (3. eranskinean datorren ereduaren araberakoa).

Diru-laguntza lortu duten proiektuen kontrola eta jarraipena egin ahalko da, haiek gauzatzeko edozein fasetan, eta Tafallako Udalak eskatutako informazio eta agiri guztiak eman beharko dituzte proiektuen ardura duten erakundeek.

Finantzatuko diren proiektuak garatuko diren inguruabar sozial eta geografikoak kontuan hartuta, frogatutako arrazoiengatik klausula honetan adierazitako justifikazio epeak egoki betetzerik ez badago, epea luzatu ahalko da, betiere hirugarrenak kaltetzen ez badira. Horretarako, txostena aurkezteko epea amaitu baino lehen, idatziz adieraziko zaizkio horretarako dauden arrazoiak Gizarte Ongizateko Zinegotzigoari eta honek baiezkoa eman beharko du.

Informazio hori jaso ondoan, Udalak –Gizarte Ongizateko Zinegotzigoa dela medio– laburpen txostena prestatuko du, proiektuak gauzatzeari buruz eta horiei diru-laguntzak emateari buruz.

10.–Jardueraren finantzaketa publikoaren publizitatea.

Diru-laguntzak jasotzen dituen GGKE onuraduna behartuta dago behar bezala iragartzera diru-laguntzaren xede diren programa, jarduera, inbertsio edo jarduketak Tafallako Udalak finantzatu dituela.

11.–Finantza kontrola, arau-hausteak eta zehapenak.

Deialdi honen bidez diru-laguntza jasotzen duten erakunde guztiak egonen dira Tafallako Udalak eta Udaleko Kontu-hartzailetza Orokorrak egiten dituen egiaztapen jarduketen menpe.

GGKEei edo erakunde onuradunei eginen zaie finantza kontrola, honakoak egiaztatzeko asmoz: funtsak behar bezala lortu direla, jasotako funtsak aplikatzeko betebeharrak betetzen direla, diru-laguntza ongi justifikatu dela, aurkeztutako justifikazioaren arabera diru-laguntzaren bidez finantzatu diren eragiketen errealitatea eta erregulartasuna.

Diru-laguntza jaso duten GGKEek jarraipen eta justifikazio txostenak aurkeztu ondotik, deialdi honen 9. oinarrian ezarri bezala, unitate kudeatzaileak (Gizarte Ongizateko Zinegotzigoa) deialdiaren azken txostena eginen du. Azken txosten hori Tokiko Gobernu Batzarrera igorriko da, diru-laguntzen aprobetxamenduaren berri emateko eta espedientea isteko.

Diru-laguntza eta laguntza publikoen alorrean, Administrazioaren esparruko ez betetzeak dira honako jokabide hauek, baldin eta doloa, errua edo utzikeria hutsa tartean badaude:

–Diru-laguntza edo laguntza lortzea horiek eskuratzeko baldintzetan gezurra esanez edo laguntza hori baztertuko edo mugatuko luketen datuak ezkutatuz.

–Diru-laguntza zer helburutarako eman zen, dirua xede horietarako ez erabiltzea, baldin eta ez bada, behintzat, dirua itzuli, errekerimendurik egin gabe.

–Diru-laguntza lortzearen ondorioz bere gain hartutako betebeharrak ez betetzea, entitate onuradunari edo, bestela, zuzenbidezko edo egitezko administrazioaren erantzule gisa aritu denari egozten ahal zaizkion arrazoiak direla medio.

–Jasotako dirua zertan erabili den ez frogatzea edo frogagiri faltsuak erabiltzea.

Ez betetzeen erantzule zuzena izanen da dirua eskuratu eta oinarri hauetako betebeharrak betetzen ez dituen GGKEa.

Itzuli beharraren eta –halakorik badago– zehapenaren erantzuleak izanen dira, subsidiarioki, egitezko edo zuzenbidezko administratzaileak; alegia, betebeharrak saihestu (nahiz eta beren esku egon), ez betetzea ekarri duten erabakiak hartu edo beren mendekoen urraketa onartu zuten pertsona juridikoen administratzaileak.

Gainera, jardunak utzi dituzten pertsona juridikoek itzuli beharreko zenbatekoen eta ordaindu beharreko zehapenen erantzule subsidiarioak izanen dira egitezko edo zuzenbidezko administratzaileak.

Administrazio espedientearen bidez ezarriko dira zehapenak; eta entitate interesdunari entzunaldia emanen zaio beti, erabakia hartu aitzin. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean xedatzen denaren arabera tramitatuko da espediente hori.

Arau-hausteengatik isuna ezarriko da: gaizki lortu, gaizki aplikatu edo justifikatu gabeko zenbatekoa halako hiru, gehienez ere.

Gainera, zehatzeko eskumena duen agintaritzak honako zehapen hauek ezarri ahalko ditu:

–Bost urte arteko epe batean diru-laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzea.

–Bost urte arteko epean Estatuarekin eta beste erakunde publiko batzuekin kontratuak egiteko debekua.

Diruzko isunak ez du loturarik aurreko artikuluan aipatzen den dirua itzuli beharrarekin.

Artikulu horretako arau-hausteen zehapenak mailaz mailakoak izanen dira, alderdi hauek kontuan hartzen direla:

–Pertsona edo entitateen fede ona ala txarra.

–Diru-laguntzen eta laguntzen arloan arau-hausteak behin eta berriz egitea.

–Administrazioaren ikerketa lanari edo araudi aplikagarrian xedatzen diren finantza kontroleko lanei aurre egitea, uko egitea edo oztopoak jartzea.

–Bost urtean Tafallako Udalaren diru-laguntzak jasotzeko aukera kenduko da, gastuak frogatzeko gezurrezko fakturak erabiliz gero.

Diru-laguntza ematen duen organoak hartuko du erabakia eta ezarriko ditu zehapenak.

Administrazio espedientearen bidez ezarriko dira zehapenak; eta interesdunari entzunaldia emanen zaio beti, erabakia hartu aitzin; Administrazio Prozedurari buruzko Legearen VI. tituluko II. kapituluan xedatuaren arabera tramitatuko da espedientea.

12.–Jasotako laguntzak itzultzea.

Kasu jakin batzuetan, jasotako zenbatekoaren zati bat edo zenbateko osoa itzuli beharko da eta, hala badagokio, garapenerako lankidetza proiektu eta hitzarmenen bidez sortu diren diru-sarrera finantzarioak eta diru-laguntzak sorrarazitako korrituak; orobat, itzuli beharko dira diru-laguntza ordaindu den unetik itzuli behar dela erabaki arte diru-laguntzak izan dituen berandutza korrituak (Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 30/2003 Lege Orokorra). Honako kasuetan itzuli beharko dira:

1. Justifikatu beharra betetzen ez denean.

2. Diru-laguntza eskatzeko baldintzak bete gabe hura eskuratzea.

3. Finantza erakundeari diru-laguntza jasotzeko ezarririko baldintzak betetzen ez direnean.

Ikuskatzean edo kontrolatzean, zantzuek erakusten badute jasotako dirua edo laguntza modu okerrean lortu edo gastatu dela, edo beste helburu baterako erabili dela, ikuskatu eta kontrolatzeaz arduratzen direnek fakturak, horien pareko agiriak edo horien ordezkoak, eta zantzu horiek agertzen diren eragiketei buruzko beste agiri guztiak atxikitzea erabaki dezakete.

Harturiko dirua hein batean itzuli eta dagokion berandutza korritua ordaindu beharra izanen da, baldin eta diru-laguntza izan duten gastuak ez badira justifikatzen edo proiektua gauzatzean izandako diru-sarrerak (edonolakoak) gastuak baino handiagoak badira.

13.–Errekurtsoen araubidea.

Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkeztu ahalko da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

1. ERANSKINA

Eskabidea

DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA, GARAPEN BIDEAN DIREN HERRIALDEEKIN LANKIDETZA PROIEKTUAK AURRERA ERAMATEKO. 2014. URTEA

Gizarte Ongizateko Zinegotzigoa

Izena: .................................................................................................... NANa: ..........., bizilekua (herria): ......................, kalea: ..........................., P.K.: ..................., telefonoa: ......................, .......................... entitatearen ................................... den aldetik, IFZ: ..................., sozietatearen egoitza ....................... herrian, ...................... kalean P.K.: .............., telefonoa: .............., helbide elektronikoa: .......................

AZALTZEN DUT:

Nik ordezkatzen dudan entitateak biltzen dituela “Garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak” egiteko diru-laguntzen deialdi publikoaren oinarrietan eskatzen diren baldintzak.

Horregatik,

ESKATZEN DUT:

Diru-laguntza emateko proiektu honetarako edo hauetarako:

1.a.

2.a.

(Eskabidea bi proiektutarako baldin bada, zehaztu haien arteko lehentasuna).

Horretarako, eskatutako agiriak erantsi dira eta ordezkariak haien egiazkotasunaren lekukotasuna ematen du.

Tafallan, 2014ko ..........aren .......(e)(a)n
(Eskatzailearen sinadura)

Erantsitako agiriak:

TAFALLAKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA.

2. ERANSKINA

Proiektuak aurkezteko inprimakia

GGKE ESKATZAILEAREN DATUAK

GGKEaren izen osoa eta siglak

IFK

Legezko helbide osoa

Posta kodea

Herria

Probintzia

Eratu zeneko eguna

Izaera juridikoa

Telefonoak

Faxa

Helbide elektronikoa

Proiektuaren arduraduna

(Izen-deiturak)

Kargua

Harremanetarako telefonoa

GGKEaren legezko ordezkaria (Izen-deiturak)

Harremanetarako telefonoa

TOKIKO KONTRAPARTEAREN DATUAK

Entitatearen izena

IFZ

Legezko helbide osoa

Posta kodea

Herria

Probintzia eta departamentua

Eratu zeneko eguna

Izaera juridikoa

Telefonoak

Faxa

Helbide elektronikoa

Proiektuaren arduraduna

(Izen-deiturak eta kargua)

Harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa

Datuen babesa: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betez, esan behar da jasotako datuak (horien xedearen arabera) Tafallako Udalaren titularitateko fitxategi batean sartu ahal izanen direla (Nafarroako plaza, 5). Halaber, jakitera ematen dizugu baduzula datu horiek eskuratu, aldatu, baliogabetu eta horien kontra egiteko eskubidea. Halako eskubidea gauzatzeko, Tafallako Udalaren Erregistro Orokorrera jo dezakezu.

A) Proiektuaren laburpen-fitxa.

GGKE:

Proiektuaren izenburua:

Kokapen geografikoa:

Giza garapeneko indizea:

Jarduketa sektorea:

Zuzeneko onuradunak:

Zeharkako onuradunak:

Deskribapen laburra:

Hasiera eta bukaera data:

Aurrekontuaren laburpena.

FINANTZAKETA AURREIKUSIA

GASTUAK

Tafallako Udala

Tokiko langileak

Nafarroako Gobernua

Materialak, ekipamenduak eta hornidurak

Tokiko korporazioak

Eraikuntza eta lurrak

Bidaiak eta egonaldiak

Herritarren sentsibilizazioa Tafallan

Herrialde hartzaileko bazkideak

Funtzionamendua

Funts berekiak

Bestelakoak

Bestelako finantzaketa iturriak

(Zehaztu):

Administrazio gastuak

GUZTIRA

GUZTIRA

Sentsibilizazio jarduerak Tafallan.

GKEak Tafallan duen presentzia

Herri honetan du egoitza:

GGKEan Tafallako jendea dago:

B) Proiektuaren deskribapena.

1. Zein dira proiektua gauzatuko den inguru horretako testuinguru geografiko, sozial, kultural, ekonomiko eta politikoaren ezaugarririk garrantzitsuenak?

2. Oinarritzat hartu diren azterlanak, horrelakorik egin bada.

3. Proiektuaren helburuak.

4. Espero diren emaitzak.

5. Garatuko diren jarduerak.

6. Proiektua plan edo programa handiago batean sartzen da?

7. Pertsonez osatutako zein kolektibori dago zuzenduta proiektua?

–Zuzeneko onuradun kopuruaren zenbatespena.

–Zeharkako onuradun kopuruaren zenbatespena.

–Inguruan dagoen biztanle kopuruaren zenbatespena.

8. Tokiko GKEaren edo kontrapartearen gainean, honakoen berri eman:

–Helburuak eta inguru horretan izandako lan esperientzia.

–Lotura onuradunekin.

–Azaldu zein den finantzaketa eskatu duen erakundearen eta tokiko GKEaren edo komunitate hartzailearen artean ezarriko den lotura, diru-laguntza jasoz gero proiektuaren jarraipena egin ahal izateko.

9. Nola ziurtatzen da proiektuaren bideragarritasuna?

10. Idatzi proiektuan azpimarragarrienak diren alderdiak, eta eman nahi duzun beste edozein azalpen.

11. Garapenerako hezkuntzarako eta sentsibilizaziorako jardueren programa, Tafallan gauzatuko dena.

C) Aurrekontua eta beharrezko baliabideak.

1. Zein izanen da Tafallako Udalari eskatu zaion diru-laguntzaren xedea?

2. Zein giza baliabide erabiliko dira proiektua garatzeko? (Langile ordainduak eta borondatez lan eginen dutenak).

3. Aurreikusi diren baliabide aipagarrienak (teknikoak, materialak eta ekipamenduetakoak).

D) Proiektuaren ebaluazioa eta jarraipena.

1. Barruko zein ebaluazio prozesu gauzatuko da ekintzaren burutzapen prozesu osoan zehar?

2. Idatzi zein izanen diren ebaluaziorako adierazleak, halakorik balego.

C) Aurrekontua.

KANPOKO EKARPENAK

TOKIKO EKARPENAK

Kontu-sailak

Tafallako Udala

Bestelako ekarpen publikoak

GGKE eskatzailea

Bestelako ekarpen pribatuak

GUZTIRAKO PARTZIALA

Tokian tokiko bazkidea

Bestelako ekarpen publikoak

Bestelako ekarpen pribatuak

GUZTIRAKO PARTZIALA

GUZTIRA

A. Zuzeneko kostuak

A.I. Lurrak eta eraikuntza

A.II. Ekipamenduak, materialak eta hornidurak

A.III. Tokiko langileak

A.IV. Bidaiak, egonaldiak eta dietak

A.V. Txandakako funtsak

A.VI. Funtzionamendua

A.VII. Tafallako sentsibilizazioa, proiektuari lotua

A.VIII. Bestelakoak

Zuzeneko kostuen guztirako partziala

Guztirako partzialaren gaineko %

B. Zeharkako kostuak

B.I. GGKE eskatzailearen administrazio gastuak

Zeharkako kostuen guztirako partziala

Guztirako partzialaren gaineko %

GUZTIRA, OROKORREAN

Guztirakoaren gaineko %

3. ERANSKINA

Diruz lagundutako proiektuen justifikazio orria

Jarraibideak

Diru-laguntza jasotzen duen GGKEak, oro har, bi puntu hauek hartu behar ditu kontuan:

1. Udalaren solaskide bakarra diru-laguntza jaso duen GGKEa izanen da. Hau da, GGKE onuradunak eginen ditu txostenak eta bestelako komunikazioak, eta ez tokian tokiko GKEak (kontraparteak).

2. Diru-laguntza jasotzen duen GGKEak dokumentu honi erantsitako ereduaren arabera igorri beharko ditu txostenak; osorik beteko ditu, jarraian azaltzen diren jarraibideak betez. GGKE onuradunak informazio gehigarria igorri nahi badu, hala nola erreportaje grafikoak, tokiko GKEaren gutunak etab., eranskin moduan sartuko ditu, jarraipen txostenaren eredutik argi bereizita. Ondoren, jardueren gaineko txosten ereduan eskatzen den informazioa zehatz azaltzen da.

–Azaleko orria:

GKEaren izena, proiektuaren izenburua, txostenaren data eta harremanetarako pertsona: ez da azalpenik behar, edukia argi dago.

Txostenak barne hartzen duen aldia: hilabetea eta urtea adierazita. Aurkeztutako agiriak: jarri X bat txostenean erantsitako agiriei.

I.–Proiektuaren garapenari buruzko txostena.

1. Azaldu den aldirako aurreikusi diren helburuak. Azaldutako aldia zehazturik, aldi horretarako aurreikusi diren helburuak laburbildu behar dira. Logikoa denez, bat etorri behar dute atal honetan azaldutakoak eta diru-laguntza eskatzeko asmoz udaletxean aurkeztu zen proiektuaren dokumentazioan adierazitakoak.

2. Proiektua gauzatzean gehitu behar izan diren doikuntzak.

Aldi horretan benetan egindakoaren eta diru-laguntza eskatzeko asmoz udaletxean aurkeztu zen proiektuaren dokumentazioan adierazitakoaren artean gertatu diren okertzeak azaldu behar dira atal honetan. Gatazka armatuen, hondamendi naturalen eta bestelako ustekabekoen ondorioz gertatzen dira normalean okertze horiek, proiektua idazten denetik benetan gauzatzen hasten den arte denbora jakin bat igarotzen delako. Baina okertzerik egon ez bada, utzi hutsik atal hau.

3. Azaldu den aldi horretan egin diren jarduerak eta lortu diren emaitzak.

Azaldu den aldian zehar zein jarduera egin den eta jarduera horiek zein emaitza eman duten laburtu behar da.

4. Garapenerako hezkuntza eta sentsibilizazio jarduerak Tafallan, azaldu den aldian garatuak.

Azaldu den aldian zehar zein jarduera egin den eta jarduera horiek zein emaitza eman duten laburtu behar da. Jarduera horiek gogoeta, kritika eta jarreren aldaketa bultzatu beharko dituzte, herrien arteko desoreka ekonomiko, sozial eta kulturalen arazoaren gainean, jendearen bizi baldintzetan dituen ondorio larriak kontuan hartuta.

5. Hurrengo aldirako jardueren programazioa.

Hurrengo aldirako aurreikusi diren jarduerak labur azaldu behar dira. Amaierako txostena bada, utzi hutsik atal hau.

6. GKEak lortutako emaitzen gainean egindako ebaluazioa.

GKEak atal honetan azaldu behar du proiektuak zein eragin izan duen komunitate onuradunean; proiektua gauzatzeak ekarri dituen hobekuntzei dagokienez interesekotzat jotzen duena azaldu dezake, baita gauzatzeko izan diren arazoak edo proiektua gauzatzearen alderdi txarrak ere.

II.–Finantzen eta kontabilitatearen txostena.

1. taula. Laburpen orokorra.

1.–Onartutako diru-laguntza: Udalak guztira eman duen diru-laguntza. “Data” izeneko zutabea ez da bete behar.

2.–Sarrera data. Dagokion zutabean idatzi zein egunetan sartu zen diru-laguntza GKEaren kontuan.

3.–Txostenean justifikatu den gastua. Azaldu den aldian zehar justifikatutako gastua, guztira. Bigarren txostena bada, ez da zenbatu behar aurreko txostenean justifikatu zen gastua. “Data” izeneko zutabea ez da bete behar.

4.–Aurreko txostenetan justifikatu diren gastuak. Aurreko txostenetan justifikatu diren gastuen batura, hau da, txosten honetan justifikatu dena alde batera utzita. Lehenengo txostena bada, utzi hutsik atal hau.

5.–Jasotako diru-laguntzaren saldoa. Nola kalkulatu: jasotako diru-laguntzari txosten honetan eta aurrekoetan justifikatu dena kendu behar zaio.

2. taula. Proiektua gauzatuko den herrialdera transferitu diren funtsen zerrenda.

Bidalitako zenbatekoa (eurotan): dibisak erosteko zenbatekoak erregistratu behar dira (eurotan).

Dibisaren pareko kopurua: aurreko atalean zehaztutako euroekin erosi den dibisa kopurua (normalean dolarretan edo frankotan).

Truke mota: dibisa bakoitza tokiko monetara aldatzeko eragiketa bakoitzaren zerrenda. Bigarren txostena bada, proiektua hasi zenetik transferitu eta jaso diren kopuruak adierazi behar dira, eta ez bakarrik bigarren txostenekoak.

3. taula. Fakturen erregistroa.

Tafallako Udalak emandako diru-laguntzari egotzi dakizkiokeen gastuak.

Taula honetan lau zutabe daude. “Kontzeptua” izenekoan gastuaren kontu-sailaren izena idatzi behar da. Adibidez, “Eraikitzeko eskulana” atalean kopuru jakin bat gastatu bada, izenburu hori idatzi behar da “Kontzeptua” zutabeko “Langileak” atalean. Ureztatzeko ekipamenduren bat erosi bada, “Ekipamendua” kontzeptuaren azpian “Ureztatzeko ekipamendua” idatzi behar da. Horrela, gastua ekarri duten kontu-sail guztien zerrenda beteko litzateke, kontzeptuen arabera ordenatuta. Kontu-sail bakoitzaren fakturaren kopia aurkeztu behar da. “Kontzeptua” zutabean zehazten den zerrendaren arabera ordenatu behar dira fakturen kopia guztiak, eta lehenengotik hasita zenbatu behar dira.

“Fakturaren ordena zk.” zutabean fakturaren zenbakia idatzi behar da, dagokion gastuaren kontu-sailaren maila berean.

Azkenik, gastua Nafarroan edo proiektua gauzatu den herrialdean egin den kontuan hartuta idatzi behar da zenbatekoa “Balioa eurotan” edo “Balioa tokiko monetan” zutabean.

4. taula. Aurreikusitako eta benetan egindako gastuen arteko konparazioa.

Atal honetan ondo gogoratu zenbatekoak eurotan eman behar direla bi zutabeetan, eta “Aurreikusitakoa” zutabean idatzi duzunak bat etorri behar duela diru-laguntza eskatzeko asmoz udaletxean aurkeztutako proiektuaren dokumentazioan adierazitakoarekin. Bien artean alde handiak badaude, taularen azpian azaldu behar dira.

5. taula. Beste kofinantzatzaile batzuek emandako diru-laguntzari egotzi beharreko gastuen laburpena.

Taula honetan labur zehaztu behar dira udalarena ez den finantzaketaren bidez proiekturako izan diren gastuak. Ez da gastuaren zati honen gaineko fakturarik aurkeztu behar, ezta “Langileak”, “Ekipamendua” eta bestelako kontzeptuak banakatu ere. Nahikoa da beste finantzatzaile batzuek emandako kopuruak zehaztea.

III.–Administrazio agiriak.

GGKE onuradunak honako administrazio agiriak bidali behar ditu:

1.–Fakturen zerrenda: jatorrizkoak edo fakturen kopiak, kontabilitateko 2. taulan jasota bezala zenbatuta.

Faktura bidez justifikatzen ez diren gastu administratiboak diru-laguntza jasotzen duen GGKEaren legezko arduradunaren egiaztagiriaren bidez justifikatu beharko dira, kontzeptu horri esleitutako kopurua adieraziz.

2.–Fakturen kopiak egiazkoak direla frogatzeko agiriak: GGKE onuradunak idazki labur batean ziurtatu behar du fakturen kopiak egiazkoak direla. Baina jatorrizko fakturak bakarrik aurkezten badira, ez da horrelakorik erantsi behar.

3.–Kanpora egindako bankuko transferentzien kopia: bankuko kontu-laburpenaren kopiak dira eta horietan trukatu den kopurua, igorlea eta hartzailea zehazten dira. Dibisak eskura ematen badira, tokiko GKEak ziurtagiria egin beharko du dirua jaso duela frogatzeko. Atal honetako informazioak bat etorri behar du kontabilitateko 2. taulan idatzi denarekin.

4.–Tokiko bazkidearen agiria, diru-laguntza jaso duela frogatzen duena: kontrapartearen legezko ordezkariaren idazkia, diru-laguntza jaso duela frogatzen duena.

JARDUEREN TXOSTENA

2014ko deialdia

Kultur eta gizarte zerbitzuen arloa (Gizarte Ongizateko Zinegotzigoa)

Proiektuaren izenburua:

GGKEaren izena:

Proiektua finantzatu zuen deialdiaren urtea:

Txostenak barne hartzen duen aldia:

Txostena egin zeneko data:

Tafallako harremanetarako pertsona eta haren telefono zenbakia:

Aurkeztutako agiriak

Proiektuaren garapenari buruzko txosten berri-emailea

Finantza txostena, eredu honen arabera

Diru-laguntza tokiko bazkideari bidali zaiola frogatzen duen agiria

Diru-laguntza jaso dela frogatzen duen agiria, tokiko bazkidearen legezko ordezkariak sinatuta

Egindako gastuen zerrenda osoa

Egindako gastuen egiaztagiriak: jatorrizkoak edo fakturen kopia konpultsatuak (administrazio gastuak barne, halakorik balego)

GGKEaren ziurtagiria, fakturen kopiak egiazkoak direla frogatzen duena (hala balegokio)

Tokiko bazkidearen ziurtagiria, bidali den ekipamendua jaso dela frogatzen duena (soilik behar bada)

Tafallan, 2014ko ..........aren .......(e)(a)n

(Diru-laguntza jaso duen erakundearen legezko ordezkariaren sinadura)

I.–Proiektuaren garapenari buruzko txosten berri-emailea.

1.–Lortutako helburuak eta emaitzak, eta horretarako egindako jarduerak, dagokion denboraldi.

AURREIKUSITAKO HELBURU BERARIAZKOA

GARAPEN MAILA, HELBURU BERARIAZKOA LORTZEKO BIDEAN

EGIAZTAPEN
ITURRIAK

ESPERO DIREN EMAITZAK

(Aurreikusitako adierazleak)

LORTUTAKO EMAITZA

(Adierazleen lorpena)

EGIAZTAPEN
ITURRIAK

EGINDAKO
JARDUERAK

JARDUERAREN
AZALPENA

BURUTZAPEN
MAILA

2.–Egin behar izan diren doikuntzak.

3.–Azaldu den aldi horretan egin diren jarduerak eta lortu diren emaitzak.

4.–Garapenerako hezkuntzarako eta sentsibilizaziorako jarduerak, Tafallan eginak azaldu den aldian.

5.–Lortutako emaitzen eta helburuen inguruan GGKEak egindako ebaluazioa: alde onak eta txarrak.

II.–Finantza txostena.

1. taula: Laburpen orokorra:

EUROAK

DATA
(urtea/hila/eguna)

Onartutako diru-laguntza

Sarrera data

Txosten honetan justifikatu den gastua

Aurreko txostenetan justifikatu den gastua

Jasotako diru-laguntzaren saldoa

2. taula. Eskualdatutako funtsen zerrenda:

DATA

BIDALITAKO ZENBATEKOA (eurotan)

DIBISAREN ZENBATEKO BALIOKIDEA

KANBIO TASA

GUZTIRA

3. taula. Fakturen erregistroa:

(Tafallako Udalak emandako diru-laguntzari egotzi dakizkiokeen gastuak soilik).

KONTZEPTUA

FAKTURAREN ORDENA ZK.

BALIOA EUROTAN

BALIOA TOKIKO MONETAN

–Tokiko langileak

–Materialak, ekipamenduak eta hornidurak

–Eraikuntza

–Bidaiak eta egonaldiak

–Funtzionamendua

–Bestelakoak (zehaztu)

–Herritarren sentsibilizazioa Tafallan

–Administrazio eta kudeaketa gastuak

GUZTIRA

Fakturak ordena korrelatiboan zenbakitzen dira (1etik hasita), eta zenbaki bakoitza “Fakturaren ordena zk.” zutabean jartzen da, kasuan kasuko gastuaren deskribapenaren ondoan.

Gure erkidegoan egindako gastuak “Balioa eurotan” zutabean zehazten dira, eta ekintza betetzen den herrialdean egindakoak, berriz, “Balioa tokiko monetan” zutabean.

4. taula. Aurreikusitako eta benetan egindako gastuen arteko konparazioa:

KONTU-SAILA

AURREIKUSITAKOA (eurotan)

GAUZATUTAKOA (eurotan)

–Tokiko langileak

–Materialak, ekipamenduak eta hornidurak

–Lurrak eta eraikuntza

–Bidaiak eta egonaldiak

–Funtzionamendua

–Bestelakoak

–Herritarren sentsibilizazioa Tafallan

–Administrazio eta kudeaketa gastuak

GUZTIRA

Okertzerik egon bada, azaldu ondoren arrazoia.

5. taula. Beste kofinantzatzaile batzuek emandako diru-laguntzari egotzi beharreko gastuen laburpena:

FINANTZATZAILEA

BALIOA
EUROTAN

BALIOA TOKIKO MONETAN

GUZTIRA

ADMINISTRAZIO AGIRIAK

Orrialde honetatik aurrera ondoko administrazio agiriak erantsi behar dira:

1. Kanpora egindako bankuko transferentzien kopiak.

2. Tokiko kontrapartearen legezko ordezkariak sinatutako agiria, diru-laguntza jaso dela ziurtatzen duena.

3. Egindako gastua justifikatzen duten jatorrizko fakturen edo haien kopien zerrenda (administrazio gastuak barne, halakorik balego).

4. GGKEaren ziurtagiria, fakturen kopiak egiazkoak direla frogatzen duena (bidezkoa bada soilik).

5. Tokiko GGKEaren ziurtagiria, bidali den ekipamendua jaso dela frogatzen duena (bidezkoa bada soilik).

Iragarkiaren kodea: L1407503