109. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

12. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Oteitzako Udaleko alkateak, 2014ko apirilaren 28an eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen kreditu transferentziaren espedientea, 2013ko gastuen aurrekontuan, kontu-sail honetan 2.056,10 euro egiten duena: 422,60105.–Ikastetxeko parkea.

Hasierako onespenaren iragarkia 2014ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 7an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da.

Eta hau guztia argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Oteitzan, 2014ko maiatzaren 28an.–Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1407760