109. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, 14. ordenantzan eta haren 1. eranskinean, terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen baitu. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2014ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen 14. ordenantzan, Jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen baititu, eta orobat haren 1. eranskinean, terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen baitu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da 14. ordenantzan eta haren 1. eranskinean, terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen baitu, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2014ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1407830