109. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 164 lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Lanpostu horietatik 21 lan araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin. Bigarren izendapen proposamen osagarria.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 3ko 483/2014 Ebazpena eman zuen, non Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak, 214/2010 prozedura laburtuari dagozkion autoetan, 2011ko abenduaren 1ean emandako epai irmoa bere horretan betetzeko agintzen baita.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 164 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 7.1. oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak Edurne Suárez Urrutia, desgaitasunak dituztenentzako erreserba txandakoa, izendatzeko proposamena aurkeztu du, probak gainditu dituen izangaia delako eta bete beharreko lanpostuen kopuruan sartzen delako. Deialdia 2008ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n; aldiz, akats zuzenketa, 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an.

Proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak dagokien erregistroaren bidez aurkezteko.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 21ean.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Juan Antonio Sola Ibarra.

Iragarkiaren kodea: F1407534