109. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Pagoen oihan enkantea

Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, pagoen oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra. 715 arbola, 23,80 metro kubiko zur eta 363,26 metro kubiko enbor txiki osatzen dutenak. Hasierako prezioa: 3.650 euro.

Proposamenak, interesdunek behar bezala beterik eta sinaturik, Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira, Eulaten, Medio Barrio karrikako 1ean, hamaborzgarren egun naturaleko eguerdiko hamabiak baino lehen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Enkantearen baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Idazkaritzan daude, interesdunen eskura.

Eulaten, 2014ko apirilaren 9an.–Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena ..............................................................................................., NAN zenbakia; ........................., helbide soziala, jakinarazpenetarako, karrika: .............................., herria: ................, telefonoa: ..............., posta elektronikoa: ....................., bere izenean ez bada hau ordezkaturik: ................................., NAN zenbakia: ............... eta helbide soziala, karrika: .............................., herria: ................................

Honako hau adierazten dut: Eulateko hermendiko Itsasia alderdiko oihan aprobetxamendua saltzeko enkante publikoa gobernatzen duten baldintza ekonomiko-administratiboen eta baldintza teknikoen agirien berri izanik,

Honako hau eskatzen du: enkante horretan onartua izan nadila, horretarako aurkeztu baititut “Dokumentazioa” gutun-azala eta “Proposamen ekonomikoa” gutun-azala.

Eta horrela ager dadin, hau sinatzen dut, ...............................n (lekua) eta ..................................(e)an (data eta sinadura).

Iragarkiaren kodea: L1407768