109. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Udal Planeko UE-4.18 unitatearen gaineko hirigintza hitzarmena, birzatitzeko proiektua eta urbanizatzeko proiektua

Alloko Udalak 2014ko maiatzaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi dira, Hirigintza Zerbitzuek adierazi dituzten determinazioekin, Alloko Udal Planeko UE-4.18 unitatearen gaineko hirigintza hitzarmena, birzatitzeko proiektua eta urbanizatzeko proiektua, Ricardo Ros Zuastik prestatuak eta Eduardo Lasa Mendizabalek sustatuak.

Espediente horiek jendaurrean egonen dira hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, azter daitezen eta alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da bete beharrez Lurraldearen Antolamenduari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4 artikulua, Lurzoruari buruzko maiatzaren 28ko 8/2007 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarria, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikulua 76. artikuluari dagokionez eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikulua.

Allon, 2014ko maiatzaren 27an.–Alkate udalburua, María Angela Gonzalez Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1407757