2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aldaketa aurrekontuetan. Behin betiko onespena
2014ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ean, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
ALDAKETAK AURREKONTUAN
Hiriko mantentze-lanen eta irrisgarritasunaren programa
GASTUA:
1. kapitulua.–Gastuen aurrekontua: 14.168,91 euro.
Gastuaren finantzaketa:
1. kapitulua.–Gastuen aurrekontua: -14.168,91 euro.
Beharra duten pertsonei lagun egiteko eta haien familiei
atseden emateko programa
GASTUAK:
1. kapitulua.–Gastuen aurrekontua: 117.487,05 euro.
2. kapitulua.–Gastuen aurrekontua: 8.000 euro.
Gastuaren finantzaketa:
1. kapitulua.–Gastuen aurrekontua: -124.487,05 euro.
2. kapitulua.–Gastuen aurrekontua: -1.000 euro.
Burlatan, 2014ko maiatzaren 26an.–Alkate udalburua, Juan Carlos González Muñoz.
Iragarkiaren kodea: L1407608