1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
284/2014 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusiak emana, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen 2014ko maiatzaren 8ko Erabakia, Zenbait Fundazioren Zuzendaritza Organoak arautzen dituen otsailaren 17ko 2/2014 Foru Legeari buruzkoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena.
Urtarrilaren 7ko 1/2000 Lege Organikoak aldatu zuen Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33. artikuluan ezarritakoarekin bat,
EBATZI DUT:
Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak 2014ko maiatzaren 8an harturiko Erabakia, ebazpen honi eranskin gisa gehitua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea.
Iruñean, 2014ko maiatzaren 8an.–Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusia, José Luis Ruiz Ciruelos.
ERANSKINA
Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen Erabakia, Zenbait Fundazioren Zuzendaritza Organoak arautzen dituen otsailaren 17ko 2/2014 Foru Legeari buruzkoa
Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak erabaki hau hartu du:
1. Negoziazioak hastea, Zenbait Fundazioren Zuzendaritza Organoak arautzen dituen otsailaren 17ko 2/2014 Foru Legeari buruz azaldutako desadostasunak ebazteko.
2. Lan talde bat izendatzea, Lankidetza Batzordeari bidezko den konponbidea proposatzeko.
3. Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 33.2. artikuluan aipatzen den edozein organoren bidez, manuan berean aipatzen diren ondorioetarako, eta Erabaki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iragarkiaren kodea: F1407500