4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA
Ediktua. 264/2012 prozedura
Edurne Miranda Ortiz de Latierro andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen du: organo judizial honetan prozedura arruntaren autoak bideratzen ari dira (Kontratazioa-249.1.5), Tuterako Arbolancha, 2ko jabeen elkarteak eskaturik, Luis Ramiro Ordoñez Cedilloren eta Wilma Beatriz Freire Malizaren aurka, eta horietan epaia eman da 2013ko irailaren 17an, hitzez hitz honako hau dioena:
92/13 epaia.
Epaile magistratua: Ángel de Pedro Tomás.
Barruti judiziala: Tutera (Nafarroa).
Eguna: 2013ko irailaren 17an.
–Alderdi demandatzailea:
Tuterako Arbolancha, 2ko jabeen elkartea.
Prokuradorea: Pedro Luis Arregui Salinas jauna.
Abokatua: Vicente Tabuenca Jiménez jauna.
–Alderdi demandatua:
Luis Ramiro Ordoñez Cedillo jauna eta Wilma Beatriz Freire Maliza andrea.
Auzi-ihesean.
Judizioaren gaia: Jabeen elkarteko gastuen erreklamazioa.
Epaitza:
Osorik baiesten dut Pedro Luis Arregui Salinas prokuradoreak, Tuterako (Nafarroa) Arbolancha, 2ko jabeen elkartearen izenean eta hura ordezkatuz, jarritako demanda, auzi-ihesean diren Luis Ramiro Ordóñez Cedillo jaunaren eta Wilma Beatriz Freire Maliza andrearen aurkakoa; eta alderdi demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari zortzi mila eta bat euro eta hirurogei zentimo (8001,60 euro) ordaintzera, gehi interesak, interpelazio judizialetik hasita aipatu kopuru osoa ordaindu bitarte sortutakoak, diruaren legezko interes tasaren arabera kalkulatuak, gehi bi puntu ebazpen honen datatik hasita. Alderdi demandatua berariaz kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera.
Jakinaraz bekie alderdiei legean aurreikusitako moduan, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 265. eta 266. artikuluekin bat.
Epai honen aurka, aurretik legezko gordailua eginda, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, jakinarazpenaren ondoko hogei egun balioduneko epean, idazkia garaiz eta behar den moduan aurkeztuz epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatz dezan.
Eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura, eta utz bedi lekukotza nahikoa jatorrizko autoetan. Hala, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Epaile magistratua.
Publiko egitea.–Epai hori eman duen epaileak berak irakurri eta publiko egin du, datako egunean egindako jendaurreko entzunaldian, epaitegi honetako entzunaldi aretoan. Nik, idazkariak, fede ematen dut.
Idazkari judiziala.
Eta Wilma Beatriz Freire Malizari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.
Tuteran, 2014ko maiatzaren 13an.–Idazkari judiziala, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.
Iragarkiaren kodea: J1407113