105. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 106/2014 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Baiesten dut M.ª Teresa Igea Larrayoz prokuradoreak Caja Laboral Popular Coop de Creditoren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta auzi-ihesean den Zandra Patricia Vasquez Flores kondenatzen dut demandatzaileari 6.049,65 euro ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke epaitegi honi zuzendua, hogei eguneko epean.

Eta Zandra Patricia Vasquez Floresi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 13an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1407078