105. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 6/2014 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Amaitutzat jotzea eta artxibatzea organo judizial honetan bideratu den prozesu monitorio hau, Banco Cetelemek eskaturik bideratu dena Vilma Piedad Palta Pinedaren aurka, 656,65 euro erreklamatzeko, gehi itundutako interesak.

Ebazpen honen aurka berrikusteko errekurtsoa jar daiteke epaitegi honi zuzendua, bost eguneko epean.

Eta Vilma Piedad Palta Pinedari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 12an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1407077