2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA
2013ko ekitaldi ekonomikoko kontu orokorra jendaurrean
Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren Kontuen Batzordeak Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren 2013ko ekitaldiko kontu orokorraren aldeko txostena ematea erabaki zuen 2014ko apirilaren 28an egin bilkuran.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, kontu orokorra, Kontuen Batzorde Bereziaren txostenarekin batera, jendaurrean egonen da Partzuergoaren egoitzan (Barañaingo etorbidea, 22, Iruña), hamabortz egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki juzgatzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta gainerako legezko ondorioetarako.
Iruñean, 2014ko apirilaren 28an.–Partzuergoko burua, José Javier Esparza Abaurrea.
Iragarkiaren kodea: L14077412