105. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Diru-laguntzak enplegua eta autoenplegua sustatzeko

Azkoiengo Udalak, 2014ko apirilaren 25eko osoko bilkuran, enplegua eta autoenplegua sustatzeko diru-laguntzak emateko oinarri hauek onetsi zituen.

Azkoienen, 2014ko maiatzaren 7an.–Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.

ENPLEGUA ETA AUTOENPLEGUA SUSTATZEKO KONTRATAZIORAKO AZKOIENGO UDALAREN 2014KO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria. Xedea.

1. Oinarri arautzaile hauen xedea da enpleguaren egonkortasuna eta kontratazioa, bai eta autoenplegua ere, sustatzeko pizgarriak ezartzea, lanik gabe dauden langileen lan kontrataziorako diru-laguntzen bidez, Azkoienen erroldaturik badaude gutxienez ere 2 urte lehenagotik eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude.

2. oinarria. Finantzabidea.

1. 2014rako finantzaketa, oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzak emateko, “Lanpostuak sortzeko diru-laguntza” 322-47000 zenbakiko kontu-sailaren kargura eginen da eta 2014ko gastuen aurrekontuko 75.000 euro erabiliko dira.

2. Ematen diren diru-laguntzen zenbatekoa aipaturiko aurrekontu-aplikazioan erabilgarri dagoen kredituaren mugara bitartekoa izanen da.

3. oinarria. Laguntzen onuradunak.

Enpresak izan daitezke oinarri hauetan ezarritako laguntzen onuradun, bai eta autoenplegura jotzen duten pertsona fisikoak ere, forma juridikoa edozein dela ere, betiere kontratatzen dituzten langabeak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude, Azkoienen erroldaturik badaude gutxienez ere 2 urte lehenagotik eta oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen badituzte.

4. oinarria. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun diren enpresek eta pertsona fisikoek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Tributu arloko betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.

b) Arau-hauste oso larrien ondorioz enplegu programen aplikazioaren onuretatik baztertuak ez izatea, Lan arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginean xedatutakoari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia).

c) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aurreikusitako debekuetako batean ere ez egotea.

5. oinarria. Bazterketak.

1. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak ez zaizkie hauei aplikatuko:

a) Gizarteratzeko eta laneratzeko zentroak.

b) Estatuko Administrazio Orokorra, Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen III. tituluan eta hamargarren xedapen gehigarrian araututako erakundeak, administrazio autonomikoak eta toki entitateak eta haien erakunde publikoak.

2. Honako hauek ez dute diru-laguntzarik jasoko:

a) Langileen Estatutuari buruzko Legeak (martxoaren 24ko 1/995 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Testu Bategina) 2. artikuluan aurreikusten dituen lan harreman bereziak eta legezko beste xedapen batzuetan aurreikusitakoak.

b) Kontratazioaren aurreko hogeita lau hilabeteetan enpresa, enpresa-talde edo entitate berean kontratu mugagabe baten bidez zerbitzuak eman dituzten langileekin egiten diren kontratazioak, eta langileak aurretik lan-harremanak izan baditu onuren eskatzaileak oinordetzen dituen enpresekin, Langileen Estatutuari buruzko Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

c) Aldi baterako laneko enpresen bidez eginiko kontratazioak.

6. oinarria. Laguntzen metaketa, gehieneko zenbatekoa eta bateraezintasuna.

Diru-laguntzak, bakarrik zein beste diru-laguntza batzuk metatuta, ez du inoiz gaindituko lansarien kostu osoaren %100, gehi enplegu emailearen konturako karga sozialak.

Halaber, banakako enpresaburu, profesional edo autonomo gisa legez ezartzen den pertsonak aitortu beharko du ez duela beste inolako laguntzarik jasotzen. Halako laguntzarik jasotzen badu ez du Azkoiengo Udalaren diru-laguntza jasotzeko eskubiderik izanen.

Hori dela eta, diru-laguntzarako eskabidearekin batera konpromiso hau aurkeztu behar da: diruz laguntzen den kontratuaren indarraldian muga hori inoiz gainditzen bada horren berri emanen dela.

7. oinarria. Diruz-laguntza jaso dezaketen ekintzak.

1. Besteren kontura kontratatzen diren langileen kasuan, diru-laguntza jaso ahalko dute, enpresaren plantilla osoa handitzen bada, kontratazio berriaren dataren aitzineko 6 hilabetean zegoenaren aldean; haren hasiera datak 2014ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra bitartekoa izan behar du.

a) Kontratu mugagabeak, aldizkako finkoak barne.

b) Langileen Estatutuaren Legearen (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Testu Bategina) 15.1 artikuluko a) eta b) idatz-zatietan ezarritako kontratuak, gutxienez ere 12 hilabete irauten dutenak, salbu eta b) idatz-zati horretako kontratuak, sektoreko hitzarmenak horretarako aukera ematen ez badu, orduan gutxieneko iraupena hitzarmen horretan ezartzen dena izanen baita; betiere, 3 hilabete iraunen du gutxienez.

Plantilla osoa kontatzean ez dira kontuan hartuko bitarte baterako kontratua duten langileak.

c) Desgaitasuna dutenendako enplegua sustatzeko aldi baterako kontratuak, Hazkundea eta Enplegua Hobetzeko abenduaren 29ko 43/2006 Legearen lehen xedapen gehigarrian arautzen direnak.

2. Ez da diruz lagunduko enpresa batek lau langile baino gehiago kontratatzea.

3. Kontratazioak kasuan kasuko hitzarmen kolektiboek markaturiko jarraibideen arabera eginen dira.

4. Banakako enpresaburu, profesional eta/edo autonomo gisa legez ezartzen diren pertsona fisikoen kasuan, diru-laguntza jasoko da jarduera hasten bada 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

8. oinarria. Laguntzen zenbatekoa.

1. Besteren kontura kontratatzen diren langileen kasuan, diru-laguntza hauek jasoko dira, betiere lanaldia osoa bada:

–3.000 euro, 7. oinarriaren a) idatz-zatian aurreikusitako kontratu bakoitzeko.

–2.000 euro, 7. oinarriaren b) idatz-zatian aurreikusitako kontratu bakoitzeko, gutxienez ere urtebete irauten badu.

–1.000 euro, 7. oinarriaren b) idatz-zatian aurreikusitako kontratu bakoitzeko, gutxienez ere 6 hilabete irauten badu.

–400 euro, 7. oinarriaren b) idatz-zatian aurreikusitako kontratu bakoitzeko, gutxienez ere hiru hilabete irauten badu.

Kontratu horiek mugagabe bilakatzen badira, diru-laguntza igoko da, 3.000 euro bitarte.

–1.500 euro, 7. oinarriaren c) idatz-zatian aurreikusitako kontratu bakoitzeko.

–500 euro, aurreko laguntzekin meta daitezkeenak, langabeak oinarrizko errenta edo subsidioa jasotzen badu, edo diru-sarrerarik ez badauka.

2. Lanaldi partzialeko kontratuetan, betiere lanaldi osoko langile konparagarri baten lanaldiaren %50 irauten badute gutxienez, eta aldizkako kontratu finkoetan, pizgarriak proportzionalki kalkulatuko dira laneko benetako denboraren arabera.

3. Autonomo gisa legez ezartzen diren pertsona fisikoen kasuan, jarduera hastean sortzen diren edozein motatako gastuetarako, 1.000 eurora bitarte, betiere jarduera gutxienez bi urtean mantentzen bada. Pertsona fisikoak egindako gutxieneko inbertsioa, frogatu beharko duena, 6.000 eurokoa izanen da.

9. oinarria. Epea, instrukzioa, tramitazioa eta ebazpena.

1. Prozedura alde batek eskaturik hasiko da, interesdunak Azkoiengo Udalera eskaera igorriko du eta entitate horretako erregistroan aurkeztuko da.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako moduluetako edozeinetan aurkezten ahalko da.

Diru-laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa eta tramitazioa Udalaren Idazkaritzari dagozkio eta ebazpena, berriz, Tokiko Gobernu Batzarrari.

2. Eskabideak aurkeztu ahalko dira, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Diru-laguntzen eskabideak aurkezteko epea 2015eko urtarrilaren 15ean bukatuko da.

3. Deialdi honetako eskabideak eta eranskinak Udalaren web orrian eskura daude: www.peralta.es.

4. Eskabideak eredu normalizatuetan aurkeztu beharko dira, eskabide orriaren atzeko aldean agertzen diren agiriekin batera.

5. Azkoiengo Udalak aurkezten den eskaera behar bezala baloratu eta ebazteko behar dituen argibide osagarri guztiak eskatzen ahalko ditu.

6. Azkoiengo Tokiko Gobernu Batzarrak diru-laguntza ematea edo ukatzea ebatziko du. Ebazpen hori gehienez ere hiru hilabetean eman eta jakinaraziko da, eskaera tramitatzeko udal erregistroan sartzen denetik hasita. Epe hori ebazpen espresik jakinarazi gabe bukatzen bada, ulertuko da aurkeztutako eskaera administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi dela.

Azkoiengo Udalak diru-laguntza eskatzeko funtsa den jarduketa egin dela egiaztatu ondoren, diru-laguntza eman eta ordainduko du.

Ukatzearen ebazpenaren aurka aurkeztu ahalko dira administrazio errekurtsoak eta jurisdikzionalak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko II. kapituluak aurreikusitako moduan.

10. oinarria. Laguntzak emateko prozedura.

Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak tramitatzeko, banakako ebaluazioaren araubidea erabiliko da. Emateko prozedura, berriz, Azkoiengo lurralde, ekonomia eta gizarte pizgarrien Udal Planeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren aurreikuspenekin eta oinarri arautzaile hauetan ezarritakoarekin bat etorriko da.

11. oinarria. Diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea.

Diru-laguntzak emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira, edo Estatuko edo atzerriko beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batzuek ematen dituzten diru-laguntzak edo laguntzak batera lortzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da.

12. oinarria. Onuradunaren betebeharrak.

1. Diru-laguntza jasotzen duen enpresa beharturik egonen da diruz lagundutako lan-kontratuen gutxieneko iraunaldia betetzera. Kontratu mugagabeen kasuan (kontratu mugagabe berriak nahiz mugagabe bilakatuak), gutxieneko iraunaldi hori bi urtekoa izanen da, kontratu mugagabea egin edo mugagabe bihurtzen den egunetik hasita.

2. Diruz lagundutako kontratua duen langileren batek enpresa uzten badu, enpresak haren lekuan beste langile bat jarri beharko du hilabeteko epean, deialdi honetako baldintzak betez, eta horren berri eman beharko dio Azkoiengo Udalari, kontratu berria egiten duenetik hilabete iragan baino lehen. Enpresak ordezkorik jarri ez edo deialdi honetako baldintzak bete gabe ordezkatzen badu, diru-laguntzaren zati bat itzuli beharko du, diruz lagundutako kontratuen iraunaldia betetzeko geratzen zaion denboraren proportzioan. Salbuespena izanen da langileak enpresa uzten duenean bidegabetzat aitortu edo deklaratutako kaleratzeagatik, orduan emandako diru-laguntza osorik itzuli beharko baita.

3. Diruz lagundutako kontratuak irauten duen bitartean, enpresak enpresa mantendu beharko du kontratazio berriak ekarri bezain handi, langile finkoen kopurua mantendu ere; hori betetzen ez bada, hein berean murriztuko da laguntza edo bertzerik gabe baliogabetuko da.

4. Banakako enpresaburu, profesional eta/edo autonomo gisa legez ezartzen diren pertsona fisikoak, diru-laguntza jasotzen badute, behartuta egonen dira jarduera ekonomikoan alta emanda egotera, bidezkoak diren legezko beharkizun guztiak betez, urtebetean gutxienez, jardueraren alta egunetik hasita.

5. Aurreko ataletan ezarritakoa betetzen ez bada, itzuli egin beharko da jasotako diru-laguntza.

13. oinarria. Ordainketa.

Laguntza edo diru-laguntza, eman delarik eta zenbatekoa finkatu ondotik, ordainketa bakarrean emanen da, eta onuraduna beharturik egonen da hilero frogagiri hauek aurkeztera, kontratazio epean edo diruz-lagundutako gastuak dauden bitartean:

–Langile kontratatuen izen zerrenda (TC2), besteren kontura kontrataturiko langileen kasuan, eta ordainagiria.

–Autonomoen Araubide Bereziko hileko kuota ordaindu izanaren frogagiria.

14. oinarria. Diru-laguntzen itzulketa.

1. Diru-laguntza emateko ebazpena baliorik gabe uzteko arrazoiek (ordenantza arautzailearen 37. artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. artikuluan bildutakoek) eta foru lege horren 35. artikuluan aipatzen diren kasuek jasotako zenbatekoa, osorik edo partez, itzuli beharra ekarriko dute, baita berandutza interesak pagatzeko eskatzea ere, diru-laguntza eman zenetik hori itzuli behar dela erabaki bitarte.

2. Diru-laguntzak itzultzeko prozeduraren arauak bilduta daude Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen VI. tituluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean.

3. Azkoiengo Udalak edozein unetan berrikusi ahalko du espedientea eta beharrezko dokumentazioa eskatu, ordaindutako diru-laguntza behar bezala eman dela egiaztatzeko.

15. oinarria. “De minimis” araubidea.

Laguntza hauek “de minimis” araubidearen pean daude, Europako Batzordeak abenduaren 15ean emandako 1998/2006 Erregelamenduan xedaturiko baldintzetan (erregelamendu hori Itunaren 87. eta 88. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da) eta Batzordearen 2009/-C16/01 Komunikazioan ezarritako baldintzetan (komunikazio horretan Estatuko laguntzei aplikatzen ahal zaien Europar Batasuneko aldi baterako esparrua ezartzen da, gaur egungo krisi ekonomiko eta finantzarioaren garaian finantziazioa lortzen laguntzeko). Horien ondorioz, enpresa batek gehienez ere 100.000,00 euroko laguntza jaso dezake hiru urtean, lehen aldiz eman zitzaionetik.

16. oinarria. Publizitatea.

Onuradunek jarduketak sustatu eta zabaltzeko egiten dituzten adierazpen guztietan Azkoiengo Udalak diruz lagundu dituela agertu beharko da.

Azkoiengo Udalak, berriz, emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzen ahalko du bere web orrian.

17. oinarria. Zehapen prozedura.

Dirua itzultzeko espedientearen tramitazioaren ondorioz sumatzen bada Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen IV. tituluan zehazten diren arau-hausteetako bat izan dela, foru lege berean ezarritako prozedurari jarraikiko zaio.

Orobat, enpresak aurkeztutako dokumentuetan funtsezko irregulartasuna dagoela antzematen baldin bada, emandako diru-laguntza ezeztatu eta kobratutako zenbatekoa itzultzeko eskatzen ahalko da.

18. oinarria. Aplikatzekoak diren arauak.

Oinarri arautzaile hauetan arautu ez den orotan, Azkoiengo lurralde, ekonomia eta gizarte pizgarrien Udal Planeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

BESTEREN KONTURA KONTRATATZEA

Enplegua sustatzeko kontrataziorako diru-laguntzak eskatzeko orria, Azkoiengo Udalaren enplegu planaren barnean

ENTITATE ESKATZAILEAREN DATUAK

IFZ

Izena edo sozietatearen izena

EJSN (jarduera letraz)

EJSN ZK.

(..........)

Helbidea

Herria

Posta kodea

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Gizarte Segurantzako kotizazio kontua

LEGEZKO ORDEZKARIAREN EDO AHALORDEAREN DATUAK

Izen-deiturak

Telefonoa

Helbide elektronikoa

ESKABIDEARI BURUZKO ZALANTZAK ARGITZEKO PERTSONA

Izen-deiturak

Telefonoa

Helbide elektronikoa

ENPRESAREN PLANTILLAREN DATUAK

Finkoak

Ez finkoak

Bitartekoak

Guztira

Kontratua hasi aurreko hilabetean

Kontratazio berriaren kontratuaren hasiera datan

KONTRATU MOTA

Kodea

Izena

Lanaldiaren %

Kontratuaren erregistro zk.

Aplikatzen ahal den hitzarmena

Eskaintza generikoaren erregistro zk.

LANGILEAREN DATUAK

Lehen deitura

Bigarren deitura

Izena

IFZ

Kontratuaren data

Adina

Sexua (G/E)

Herria

Posta kodea

Enplegu agentziako inskripzio eguna

Enplegu agentzia

Oinarrizko errentaren hartzailea? (Bai/Ez)

Behean sinatzen duenak, ordezkatutako entitatearen izenean, eskaera aurkezten du Azkoiengo Udalari zuzendua, egintza horren ondorio guztiak bere gain hartuz, eta ziurtatzen du emandako datu guztiak egiazkoak direla.

....(e)n, 2014ko ..........................(a)ren ................(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

1.–Beste laguntza batzuen aitorpena (I. eranskina).

2.–Deialdiaren 4. oinarriko b) eta c) ataletan onuradunei buruz ezarritako betebeharren gaineko aitorpena (II. eranskina).

3.–Deialdiaren 5. oinarrian ezarritako bazterketen gaineko aitorpena (III. eranskina).

4.–Eskatzaileak diru-laguntza kobratu aurretik zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituelako egiaztagiria.

5.–Enpresa Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela eta horri dagokion ordainketa egina duela frogatzen duen ziurtagiria.

6.–Diru-laguntza nor kontratatzeagatik eskatu den, horrexen kontratuaren kopia.

7.–Langileen izenen zerrenda (TC-2), diru-laguntza eskatu aurreko hilabetekoa.

8.–Kontratatuaren errolda agiria (Azkoiengo Udalak eskatu beharrekoa).

9.–Hala baldin bada, kontratatuaren desgaitasuna frogatzeko agiria.

10.–Transferentzia bidez kobratzeko eskaera, eredu ofizialaren araberakoa.

Izena: ................................................., IFZ: ...................................., kargua: ....................................., entitatea: “............................................”,

ZIURTATZEN DUT:

Udalari aurkezten diodan dokumentazio fotokopiatua hitzez hitz dagokiola jatorrizkoari.

Kontratatu den langilearen beharrezko baimena daukadala, eskabide honetan hari buruz agertzen diren datuen tratamendu informatikorako, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzeko arauetan xedatutakoari dagokionez, eta ahalmena ematen diodala Nafarroako Gobernuari haien erabilera informatikorako.

....(e)n, 2014ko ..........................(a)ren ................(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

I. ERANSKINA

Bestelako laguntzei buruzko aitorpena

Honez landa, entitateak xede bererako bestelako diru-laguntzarik eskatu edo eskuratu du edozein administrazio, ente publiko nahiz pribatutatik? Bai Ez

Erantzuna baiezkoa bada, adierazi beharko da zer laguntza mota den, zer erakundek emana, zenbatekoa eta data:

LAGUNTZA

EMAN DUEN

ERAKUNDEA

ESKATUTAKO ZENBATEKOA
ETA DATA

ESKATUTAKO ZENBATEKOA
ETA DATA

Honez landa, entitateak azkeneko hiru urtean “de minimis” araubideko laguntzarik edo diru-laguntzarik eskatu edo eskuratu du, jarduera honetarako edo beste baterako? Bai Ez

Erantzuna baiezkoa bada, adierazi beharko da zer laguntza mota den, zer erakundek emana, zenbatekoa eta data:

LAGUNTZA

EMAN DUEN

ERAKUNDEA

ESKATUTAKO ZENBATEKOA
ETA DATA

ESKATUTAKO ZENBATEKOA
ETA DATA

Izena: ............................................, IFZ: ................, honen ordezkaria: ...........................

ADIERAZTEN DUT:

Egiazkoa eta osoa dela aitorpen honetako informazioa.

Orobat, hitza ematen dut Udalari emanen diodala, 15 egun baino laburragoko epean eskabide honen egunetik aitzina, xede bererako aurkezten ditudan eskabide berrien berri, baita jarduera honetarako nahiz bestetarako “de minimis” araubidean aurkezten direnen berri ere.

Halaber, diru-laguntzaren zenbatekoa, bakarka edo metaturik, soldataren kostua gehi enplegatzailearen bizkar dauden karga sozialak baino gehiago bada, entitateak hitza ematen du muga hori gainditu dela aditzera emanen duela, diruz lagundutako kontratu aldian edozein unetan gertatu ere.

.....................(e)n, 2014ko ..........aren .....(e)an

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Deialdiaren 4. oinarriko b) eta c) ataletan onuradunen gain ezartzen diren betebeharren gaineko aitorpena

Izena: ........................, IFZ: ................, honen ordezkaria: .................

ADIERAZTEN DUT:

Egiazkoa eta osoa dela aitorpen honetako informazioa.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluak xedatzen duenez, bertan aipatzen diren inguruabarretako batean dauden pertsona edo entitateek ezin izanen dituzte kobratu foru lege horretan arautzen diren diru-laguntzak.

Artikulu horrekin bat, adierazten dut ordezkatzen dudan entitatea ez dagoela inguruabar hauetako bakar batean ere:

a) Epai irmoan ezarritako kondenaren ondorioz diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko gaitasunaz gabeturik.

b) Konkurtso baten deklarazioa eskatua izatea, ezein prozeduratan kaudimengabea deklaratua izatea, konkurtso baten partaide deklaratua izatea, esku-hartze judizialaren mende egotea eta Konkurtsoei buruzko Legearen bidez ezgaitua egotea, konkurtsoa kalifikatzen duen epaian finkatutako ezgaitasun aldia bukatu gabe dela.

c) Administrazioarekin izenpeturiko edozein kontratu bukatutzat ematera behartu izatea, erruduntzat joa izateagatik.

d) Pertsona fisikoak, merkataritza sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkariak indarra duen araudian ezarritako bateraezintasunetakoren bat izatea.

e) Egoitza fiskala erregelamendu bidez paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde batean izatea.

f) Epai irmo baten bidez zehatua izatea diru-laguntzak jasotzeko aukera galtzera, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren edo tributuei buruzko legeria orokorraren arabera.

Orobat, adierazten dut ordezkatzen dudan entitatea ez dela baztertua izan arau-hauste oso larrien ondorioz enplegu programen aplikazioaren onuretatik, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginean xedatutakoari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia).

....(e)n, 2014ko ..........................(a)ren ................(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

III. ERANSKINA

Deialdiaren oinarrietan ezarritako bazterketen gaineko aitorpena

Izena: ........................., IFZ: ................, honen ordezkaria: ................

ADIERAZTEN DUT:

Egiazkoa eta osoa dela aitorpen honetako informazioa.

1.–Kontratazioak ez die eragiten sozietate forma juridikoa duten entitate edo enpresetako enpresaburuen edo enpresa kontrolatzen dutenen, zuzendaritzako karguak betetzen dituztenen edo administrazio organoetako kide direnen ezkontideei, aurrekoei, ondorengoei eta ezkontza edo odol bidezko bigarren mailara bitarteko beste ahaideei, ezta azken horiekin egiten direnei ere.

2.–Kontratatau den langileak ez du, kontratazioaren aurreko hogeita lau hilabeteetan, zerbitzurik egin enpresa, enpresa-talde edo entitate berean, kontratu mugagabe baten bidez, eta ez du aitzinetik lan-harremanik izan onuren eskatzaileak oinordetzen dituen enpresekin, Langileen Estatutuari buruzko Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

....(e)n, 2014ko ..........................(a)ren ................(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

AUTONOMOAK

AUTOENPLEGUKO PROIEKTUKO PERTSONA FISIKOAREN DATUAK

Lehen deitura

Bigarren deitura

Izena

IFZ

Jardueraren hasiera eguna

Adina

Sexua (G/E)

Herria

Posta kodea

Helbidea

Telefonoa

Behean sinatzen duenak, bere izenean edo ordezkatutako entitatearen izenean (ezabatu behar ez dena), eskaera aurkezten du Azkoiengo Udalari zuzendua, egintza horren ondorio guztiak bere gain hartuz, eta ziurtatzen du emandako datu guztiak egiazkoak direla.

....(e)n, 2014ko ..........................(a)ren ................(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

a) Pertsona fisikoen NANaren eta enpresaren IFKren fotokopia, bidezkoa bada.

b) Gizarte Segurantzarekin, Ogasun Publikoarekin eta Azkoiengo Udalarekin dituzten betebeharrak eguneratuak izatearen ziurtagiria.

c) Erantzukizuneko aitorpena, onuradun izateko baldintza orokorrak betetzen direla dioena (II. eranskina).

d) Erantzukizuneko aitorpena, eskatzaileak inolako debeku kausarik ez duela dioena (III. eranskina).

e) Erantzukizuneko aitorpena, beste erakunde publiko edo pribatuetatik xede bererako diru-laguntzarik jaso ez duela dioena.

f) Helbideratzeko bankuko datuen ziurtagiria.

g) Erroldako ziurtagiria, kontratatu beharreko pertsonarena edo banakako enpresaburu, profesional eta/edo autonomo gisa legez ezarriko den pertsonarena.

h) Egoitza baimena, atzerriko egoiliarren kasuan.

i) Banakako enpresaburu, profesional eta/edo autonomo gisa legez ezartzeari dagokion diru-laguntza eskatuz gero, Gizarte Segurantzaren barnean Autonomoen Araubide Berezian alta eman izanaren ziurtagiria eta Jarduera ekonomikoen zergan alta eman izanaren ziurtagiria.

j) Hala behar denean, kasuan kasuko betebeharren ordainagiriak (TC2, autonomoen kuotak etab.).

k) 6.000 eurotik gora egindako gastuaren edo inbertsioaren ziurtagiria. Diru-laguntza lortzeko aurkezten diren faktura edo hartu-agiri guztiek aldez aurretik ordainduta egon behar dute. Epeka zatituta badaude, ezarritako epeen barneko data dutenetarako emanen da diru-laguntza.

Iragarkiaren kodea: L1406611