105. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa xehakatua Noain Elortzibarko Udal Planean, Noaingo 4. eremuko U.E. 4.2 exekuzio unitateari dagokionez, Fernando Sanz Zapatak sustatua. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2014ko maiatzaren 7an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Noain Elortzibarko Udal Planean, Noaingo 4. eremuko U.E. 4.2 exekuzio unitateari dagokionez, Fernando Sanz Zapatak sustatu duen aldaketa xehakatuaren espedientea -ekipamendu jarduketa-, Osoko Bilkurak 2014ko martxoaren 5ean hasiera batez onetsi baitzuen (51. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 14koa) eta jendaurreko epean ez baita alegaziorik aurkeztu. Horiek horrela,

Honako hau erabaki da:

1. Behin betiko onestea aldaketa xehakatua Noain Elortzibarko Udal Planean, Noaingo 4. eremuko U.E. 4.2 exekuzio unitateari dagokionez –ekipamendu jarduketa–, zehazki 2. poligonoko 1291. lurzatitik 1298. lurzatira. Sustatzailea Fernando Sanz Zapata da.

2. Erabaki hau sustatzaileari eta Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraztea, onetsitako dokumentuaren eta luzatutako txostenen kopia batekin batera.

3. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatua betetzeko, erabaki hau eta onetsitako aldaketaren arauak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Noain Elortzibarren, 2014ko maiatzaren 8an.–Alkate udalburua, Sebastian Marco Zaratiegui.

ARAUDIA

Xedea

Noaingo Udal Planeko determinazio xehakatuetan egindako aldaketa puntual hau (ekipamendu jarduketa) eginen da Noaingo 2. poligonoko 1291tik 1298ra bitarteko lurzatietan dauden etxebizitza atxikietan, lehen solairuko terrazei estalkia jarri ahal izateko eta atzealdeko fatxadan kristalekin itxitako karrerapea egin ahal izateko.

Unitatearen deskribapena

2. poligonoko 1291tik 1298ra bitarteko lurzatiak Noaingo Udal Planeko 4. eremuko 4.2 exekuzio unitatean daude, eta fitxako 8. zenbakia duen eraikina osatzen dute.

Familia bakarreko zortzi etxebizitza atxikik osatzen dute. Etxebizitzek beheko solairua, lehenengoa eta teilatupea dituzte. Elkarrekin 56,50 metroko frontea osatzen dute La Lostra etorbidera eta 13 metroko sakonera dute. Atzealdeko fatxadak lurzati pribatura ematen du.

Beheko solairuetan garajea, sukaldea eta egongela daude; lehenengo solairuetan, hiru logela, bi komun eta terraza, eta teilatupeko solairuetan, trastelekua.

Atzealdeko fatxadak Jakako autobiara ematen du eta trafikoak sortzen duen zarata jasotzen, batez ere lehenengo solairuko logelak, eta hori areagotu egiten da euria egiten duen egunetan.

Unitatea eraikinak finkatzen du eta hirigintzako zerbitzu guztiak ditu; beraz, udal planaren garapenean hiri lurzoru finkatuaren sailkapena jaso du.

Indarrean den hirigintzako araudia

Gaur egun indarrean den hirigintzako araudia Noaingo Udal Plana da, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak 2001eko apirilaren 11n behin betiko onetsia eta 2001eko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 19an argitaratua.

Eraikina U.E.-4.2 exekuzio unitatean dago, lurzoru urbanizagarri antolatuan, 8. zenbakiarekin identifikatua, eta ondoko determinazio orokorrak aplikatu ahal dakizkio, bai eta egindako birzatiketari dagozkionak ere:

–Erabilera: bizitegia.

–Irabazizko aprobetxamendua: 2.037,52 AU.

–Etxebizitzen kopurua: 8.

–Eraikuntzaren garaiera: BS+1.S+T.

–Gehieneko garaiera: 8,50 m teilatu-hegaleraino.

–Beheko solairuen gehieneko altuera librea: 4 m.

–Beheko eta goiko solairuen gutxieneko garaiera librea: 2,60 m eta 2,40 m.

–Eraikuntzaren frontea, gutxienez: 6 m.

–Gehieneko sakonera eraikigarria: 13 m.

Proposaturiko aldaketa

Aldaketa hori proposatu du sustatzaileak etxebizitza hotsgabetu beharra duelako atzealdeko fatxadan; horretarako, batez ere proposatu da lehenengo solairuko terraza estali eta istea, eta beheko solairuan karrerape itxi bat egitea.

Terrazek 6,87 metroko zabalera eta 2,25 metroko sakonera dute, ertzetako terrazen neurriak pixkat aldatzen badira ere.

Beheko solairuan karrerapea eraikitzea proposatu da fatxadaren zabalera osoan, 3,50 metroko sakonerarekin, eta hortik abiatuko da teiltatu-hegala, gehienez ere 50 zentimetrotako hegalarekin.

Jarduketa horiekin etxebizitzaren azalera eraikia handituko da eta, beraz, udal planean duten eraikigarritasuna ere handituko zaei:

LURZATIA

AZALERA ERAIKIA,
GAUR EGUN

ERAIKIGARRITASUNA ZENBAT
HANDITU DEN

1.291

BS

1.S

T.

E.L.A.

BATURA

95,40 m²

70,00 m²

25,78 m²

191,18 m²

+ 18,08 m²

+ 13,30 m²

51,60-18,08 m²

31,38 m²

1.292

BS

1. S

T

E.L.A.

BATURA

88,50 m²

73,05 m²

26,90 m²

188,45 m²

+ 24,05 m²

+ 15,45 m²

83,50-24,05 m²

39,50 m²

1.293

BS

1.S

T

E.L.A.

BATURA

88,50 m²

73,05 m²

27,35 m²

188,90 m²

+ 24,05 m²

+ 15,45 m²

83,50-24,05 m²

39,50 m²

1.294

BS

1.S

T

E.L.A.

BATURA

88,50 m²

73,05 m²

27,20 m²

188,75 m²

+ 24,05 m²

+ 15,45 m²

83,50-24,05 m²

39,50 m²

1.295

BS

1.S

T

E.L.A.

BATURA

88,50 m²

73,05 m²

27,35 m²

188,90 m²

+ 24,05 m²

+ 15,45 m²

83,50-24,05 m²

39,50 m²

1.296

BS

1.S

T

E.L.A.

BATURA

88,50 m²

73,05 m²

26,90 m²

188,45 m²

+ 24,05 m²

+ 15,45 m²

83,50-24,05 m²

39,50 m²

1.297

BS

1.S

T

E.L.A.

BATURA

88,50 m²

73,05 m²

27,35 m²

188,90 m²

+ 24,05 m²

+ 15,45 m²

83,50-24,05 m²

39,50 m²

1.298

BS

1.S

T

E.L.A.

BATURA

91,10 m²

74,85 m²

28,05 m²

194,00 m²

+ 24,75 m²

+ 16,25 m²

79,90-24,75 m²

41,00 m²

Eraikig.: + 309,38 m²

E.L.A.: - 177,13 m²

Eraikigarritasunaren %10eko igoera (30,94 m²) legez udalari dagokion arren, bere garaian obra lizentziarekin batera haren erabilgarritasuna eskatuko da, balorazio ekonomikoa egin eta udalari erosiz.

Aurreikusitako eraikigarritasunaren exekuziorako aplikatzekoak izanen dira udal planeko eraikuntzari buruzko ordenantza orokorrak, baina irudi homogeneoa lortzearren, itxiturak kristaldunak izanen dira, gris grafito koloreko aluminio lakatuzko profileria erabiliz, etxebizitzetako arotz-lanak bezala. Jarduketa berrietan estalkia jarraia izanen da eta teila itxurako sandwich panelen bidez eginen da. Velux motako leihoak ezarri ahalko dira isurialdean.

Iragarkiaren kodea: L1406953