2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Zahar etxeko Eguberriko menu berezirako prezio publikoa.
Behin betiko onespena
Castejóngo Udalak, 2014ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, onetsi zuen prezio publikoa ezartzea, Zahar etxeko Eguberriko menu berezirako.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi den prezio publikoen proposamena jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau, apirilaren 10ean, 2014ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iraganik, proposamena behin betiko onetsirik gelditu da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
11 euroko prezioa ezarri da, gehi BEZari dagokionaren parekoa, zahar etxeko Eguberriko menu bereziagatik.
Castejonen, 2014ko maiatzaren 24an.–Alkate udalburua, Yolanda Manrique Albo.
Iragarkiaren kodea: L1407609