2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Aldaketa 2014ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Andosillako Udalak, 2014ko apirilaren 29ko osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2014ko ekitaldiari dagokion plantilla organikoa aldatzeko espedientea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan, 236. artikuluari dagokionez, ezarritakoari jarraituz, plantilla organikoan hasiera batean onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da udal idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.
Andosillan, 2014ko apirilaren 30ean.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1407397