2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUA KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, euskararen ezagutza betekizun izanen duen gizarte hezitzaile lanpostuan aritzeko zerrenda osatzeko, hautaproben bitartez
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuko lehendakariak, 2014ko maiatzaren 15eko Ebazpenaren bitartez deialdia onetsi zuen; hona hemen oinarriak,
OINARRIAK
1.–Deialdia egiten da euskararen ezagutza betekizun izanen duen gizarte hezitzaile lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuko Mankomunitatean sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutearren.
Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda horrek lehentasuna izango du eta aldi baterako kontratatzeko dauden aurreko zerrendak bertan behera gelditu dira. Erabiliko da baldin eta ez badago langile finkoen beste zerrendarik, jadanik prestatua edo geroan noizbait osa daitekeena, hala xedatzen baita apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.
Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete; betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beheitikoak badira, edo goitikoak, haien kontura biziz gero.
b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.
c) Gizarte Hezkuntzako diplomatura/gradu titulua edukitzea, edo Nafarroako Foru Komunitateko edo Estatuko Gizarte Hezitzaileen Lanbide Elkargo batek gaitutako unibertsitateko diplomatura edo lizentziatura bat edukitzea.
d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
f) Euskaraz dakiela frogatzea. Horretarako lehen mailako goi zikloko euskararen gaitasun agiria eduki beharko da, Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzatua, edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den agiria (EGA).
Eskatutako titulazioa eduki ezean, gaitasun hori erakutsi beharko da euskara maila neurtzeko proba baten bidez, izangaiak lanpostuaren profilari dagokion hizkuntza maila duen zehaztuko baitu.
g) Gidabaimena izatea B motako ibilgailuak gidatzeko, eta ibilgailua ere izatea. Hautaprobak egin ondoren, izangaien zerrendatik kontratatzen diren lagunek frogatu beharko dute ibilgailua badutela, kontratazioa egin aitzin.
Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautapen prozedurak diraueino eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuko Mankomunitatearen erregistro orokorrean (Elbarren 1, Leitza) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz, 4. atalean emaniko epearen barrenean.
Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera eta izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Parte hartzeko eskabidearekin batera, eskatutako titulazioaren, nortasun agiri nazionalaren fotokopia egiaztatuak eta izangaiak lehiaketaldian baloratzeko aurkezten dituen merezimenduen ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek (III. eranskinean zehaztutakoaren arabera), baita euskararen gaitasuna frogatzeko agiria ere.
3.2. Minusbalioa duten izangaiek, eskabidearekin batera, minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.
4.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5.–Behin-behineko zerrenda eta behin betikoa.
Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko lehendakariak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta hura Mankomunitateko iragarki oholean argitaratuko da.
Egun horretatik aitzina, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.
Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta Mankomunitateko iragarki oholean argitaratuko da, deialdiaren 7. oinarrian aipatzen diren hautapen probak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.
Erreklamazioak aurkezteko epea burutu eta haiek ebatzi ondoan, Mankomunitateko lehendakariak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Mankomunitateko iragarki oholean argitaratzeko aginduko du, hautaprobak egiteko deialdi honetan aipatzen diren eguna eta tokia adierazita.
6.–Epaimahaiak.
6.1. Honako kide hauek osatuko dute epaimahaia, baina izangai onartuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztu ahalko da behin betiko osaera:
Lehendakaria: Ur Alguero Chivite, Mankomunitateko Lehendakaria.
Epaimahaikidea: Eneka Irizar Garcia, gizarte hezitzailea, Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialak izendatutakoa.
Epaimahaikidea: Mirentxu Garcia Eseverri, gizarte hezitzailea, Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialak izendatutakoa.
Epaimahaikidea: Junkal Otxotorena Sagastibeltza, Makomunitateko langileen ordezkaria.
Mahaikide idazkaria: Natalia Rodriguez Aguado, Mankomunitateko idazkaria.
6.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, Mankomunitateari hala jakinaraziz.
Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.
Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.
6.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.
Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak bertan egon beharko dute.
6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.
6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
7.–Hautaproben nondik-norakoak eta balorazioa.
7.1. Merezimenduen balorazioa.
Haren helburua da izangai bakoitzaren merezimenduak baloratzea, betiere deialdiko lanpostuaren berezko egitekoekin zuzeneko harremana duten gaiei loturik.
Epaimahaiak III. eranskineko baremoarekin bat baloratuko ditu izangaien merezimenduak. Guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko.
Merezimenduak gehienez 20 punturekin baloratuko dira.
7.2. Hautapena honako proba hauen bidez eginen da:
a) Lehen ariketa: euskara. Idatzizko proba bat eta ahozko beste bat eginen dira, bete beharreko lanpostuak eskatzen duen euskara maila kontuan izanik, izangaiak gaitasuna duen ala ez zehazteko.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko teknikariek prestatuko dituzte proba hauek.
Bazterturik geldituko dira “Ez gai” kalifikazioa jasotzen duten izangaiak.
b) Bigarren ariketa: idatzizko proba honetan, galdera sorta bati erantzun beharko zaio: erantzuteko zenbait aukera emanen dira, baina horietariko bakarra izanen da baliozkoa. II. eranskineko gaiei buruzko galderak izanen dira.
c) Hirugarren ariketa: bi ariketa praktiko, Gizarte Zerbitzuko Mankomunitatearen edozein alorretako esku-hartzeari dagozkionak.
–Bigarren ariketa: 0 eta 30 puntu bitarte emanen dira. Gainditzeko gutxienez 15 puntu beharko dira.
–Hirugarren ariketa: 0 eta 50 puntu bitarte emanen dira. Gainditzeko gutxienez 25 puntu beharko dira.
Epaimahaiak, probak hasi baino lehen, haien gehieneko iraupena finkatuko du.
7.3. Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.
8.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.
8.1. Proben kalifikazioa buruturik, epaimahaiak jendaurrean edukiko du Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuko Mankomunitatearen iragarki oholean eta probak egin diren tokian probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, lortutako azken puntuazioaren hurrenkeraren araberakoa, eta lehendakariari helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, onets dezan.
Berdinketarik izanez gero, bigarren ariketan puntu gehien lortzen duenak izanen du lehentasuna.
8.2. Gainditu duten izangaiei Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuko Mankomunitatean gertatzen diren premien arabera egin ahalko zaie dei, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.
Kontratazioaren jakinarazpena egin eta hurrengo 7 egun naturaleko epean (jakinarazpena telefono dei baten bidez egin ahalko da), proposatutako izangaiek deialdiko 2. atalean ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte, honako dokumentazioa aurkeztuta:
a) Nortasun agiri nazionalaren fokopia konpultsatua edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna erakusten dituen agiri baliokide batena.
b) Elikagaiak erabiltzeko agiriaren fotokopia konpultsatua.
c) Osasun ziurtagiri ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena, Mankomunitateak zehazten duen osasun taldeak emana.
d) Eginkizun publikoetarako ezgaituak edo gabetuak ez izatearen zinpeko aitorpena, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertuak ez izatearena.
Arestian aipatutako dokumentazioa aurkezten duten izangaiek kontratua sinatzera joan beharko dute, Mankomunitateak adierazten dien epean.
Aldi bateko kontratazio-prozesuaren kudeaketarako irizpideei dagokienez, 2011ko otsailaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 31. zenbakidunean, argitaratutako honako foru agindu hau aplikatuko da: 814/2010 Foru Agindua, abenduaren 31koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena.
Kontratatuei alta emanen zaie Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean eta bertan afiliatuko dira; beraz, haiek ordaindu beharko dute kasuan kasuko kuota eta PFEZaren atxikipenaren zenbatekoa.
9.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Leitzan, 2014ko maiatzaren 15ean.–Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuko Mankomunitateko lehendakaria, Ur Alguero Chivite.
I. ERANSKINA
Izena: ........., adinez nagusia; Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia (edo horren baliokidea den nortasun agiriarena): ..........; sorteguna: ..........; sorlekua: ........... (.........); bizilekua: ............. (........), kalea: ..............., zenbakia: ............, posta kodea: ......., telefonoa: ......, e-maila: ....
Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:
Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.
Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.
Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan eta ez nagoela ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.
Euskara mailaren balorazioari dagokionez: (X batez adierazi aukera egokia).
Halaber: deialdira aurkezteko eskatzen den euskara ezagutza frogatzen duen titulua erantsi diodala/ez diodala erantsi eskabideari.
Euskara proba egin nahi dudala, deialdiaren 2.1.f oinarrian ezarritakoari jarraikiz (markatu, hala bada).
Deialdiko III. eranskinean aipatzen diren frogagiriak aurkeztu ditudala.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.
Eskatzen dut:
Onartua izatea hautaproben bidez izangai zerrenda bat osatzeko deialdian (......... urteko ......... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ................. egunean argitaratua), Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuko Mankomunitatean euskararen ezagutza betekizun izanen duen gizarte hezitzaile lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratuaren bidez.
Leitzan, 2014 ...................(e)ko ...................aren .............(e)an
(Sinadura)
Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko, eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuko Mankomunitatearen datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubideak Leitzako Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Elbarren, 1, 31880-Leitza).
II. ERANSKINA
Gai-zerrenda
1.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Atariko titulua: Xedapen orokorrak. Biztanleria. Udal mugapea. Mankomunitateak.
2.–15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa. Xedapen orokorrak, printzipioak eta pertsonen eskubideak.
3.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. Sistemaren antolamendua, eskumenen artikulazioa eta eskubideen aitorpena. Gizarte zerbitzuen sistema publikoa.
4.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena: zerbitzuen zorroaren edukiak: prestazio motak, edukien definizioa eta eskubidearen babesa.
5.–Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko hezitzaileen profila eta funtzioak.
6.–Taldeko lana. Sareko lana gizarte zerbitzuetan.
7.–Egoera zailak, gatazka egoerak eta erreforma egoerak adingabeak babesteari buruzko arloan: kontzeptuen mugaketa. Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesgabetasuneko egoeretan esku hartzeko eskuliburua.
8.–Droga-mendekotasunaren aurkako II. Foru Plana. Osasun Publikoaren Institutua. 2002ko apirila: printzipio gidariak. Xede eta helburu orokorra. Jarduketa eremuak: prebentzio arloa.
9.–Lagun egitea, gizarteratze prozesuetan esku hartzeko metodo gisa (Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurka lan egiteko sarea).
III. ERANSKINA
Merezimenduak baloratzeko baremoa
Izangaiek aurkeztutako merezimenduak, epaimahaiak baloratuko ditu, baremo honi jarraikiz:
A.–Prestakuntza (gehienez ere 5 puntu).
Prestakuntza iraunkorreko ikastaro bat emateagatik edo jasotzeagatik:
Gizarte hezkuntzarekin zerikusia duten ikastaro, mintegi eta taldeak, zentro ofizialek edo administrazio publikoek behar bezala ziurtatuak, haietako bakoitzak gutxienez ere 10 orduko iraupena duela: 10 orduko bitarte bakoitzeko, 0,1 puntu.
B.–Laneko eskarmentua (15 puntu gehienez).
Toki entitateetan gizarte hezitzaile bezala aritzeagatik; urte bakoitzeko: 2 puntu.
Beste administrazio publiko batzuetan edo enpresa publiko edo pribatuetan gizarte hezitzaile bezala aritzeagatik; urte bakoitzeko: puntu 1.
Oharrak:
1. Eskabideak aurkezteko epea bururatu aitzin gauzatu diren merezimenduak baizik ez dira baloratuko.
2. Data beretan bi kontratu edo gehiago egon badira, izangaiari mesedegarrien zaion hura baloratuko da soilik.
3. Esperientziari dagozkion puntuan zenbatzerakoan, lanaldi partzialeko kontratuetan proportzioan dagokiona zenbatuko da.
4. Lanbide esperientzia frogatuko da kontratua egin duen enpresa edo administrazioaren ziurtagiriekin (hezkuntza maila, lanbide kategoria eta kontratuaren hasierako eguna eta amaierakoa, eta kontratu bakoitzeko lanaldia zehaztuko dituzte).
5. Ez da zerbitzuen egiaztagiririk kontuan hartuko haien hasiera eta amaiera data zehatzik agertzen ez bada, nahiz eta bertan ageri zerbitzuen iraupena ikasturte batekoa izan dela.
Iragarkiaren kodea: L1407235